Prentsa Oharren banner

Gasteizko Udalak Antzoki Sarearen jarduera etengo du bihartik aurrera

Sarrera erosi dutenek dirua bueltan eskatzeko aukera izango dute erosketa egin den kanal beretik 

Toki itxietan 1.000 lagunetik beherako edukiera duten eta koronabirusaren transmisio komunitario esanguratsuko eremuetan egiten diren ekitaldi publikoei buruz Osasun Ministerioak gaur emandako argibide berriak ikusita, bihartik aurrera Udal Antzoki Sarearen jarduera eten egingo da martxoaren 23ra arte (egun hori barne). Datozen bi asteetarako aurreikusitako ekitaldi guztietan edukiera osoaren herena gainditzen dela ikusita hartu da erabakia.

Hemendik aurrera, Udalaren asmoa Antzoki Sarearen hurrengo ekitaldiak atzeratzea da, ahal den guztietan. Sarrera erosi duten erabiltzaileek dirua bueltan eskatzeko aukera izango dute. Sarreren prezioa itzultzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, erosketa egin den kanal bera erabiltzea eskatzen da.

Bertan behera geratzen diren ikuskizunak:

Espectáculos suspendidos:

Principal Antzokia

EKITALDIAK
J12Ruper Ordorika, concierto 20:30h
V13Los Hijos. Teatro. 20:30h
D15 Uniko el príncipe..T.Paraíso. 12h y 18h
M17Concierto Camerata Ireland.   20:30h
X18ORQUESTA EUSKADI: ABONO 6 20h
V20 Luthiers Viejos hazmerreires 20:30h
S21 Luthiers Viejos hazmerreires  19h y 22h
D22 Teatro  Marie de Jongh : Ikimilikiliklik  18h

 

Gizarte etxeetako Udal programazioa

TEATROESPECTÁCULO
S14Jesús Ibáñez de Matauco-Hegoalde 20:30hFlamenco Siglo XXI: David Palomar

 

Gizarte etxeetan besteek antolatutako programazioa:

 TEATROESPECTÁCULO
S21Jesús Ibáñez de Matauco-HegoaldeMartita de Graná, teatro Vitamin Producciones Alquiler
D22Jesús Ibáñez de Matauco-HegoaldeAsier Kidam, Magia para familias
D22Felix Petite AntzokiaIbaiondoJimenos Band, tributo a Joaquín Sabina Música

Dagokionean jakinaraziko da noiztik aurrera itzuliko den sarreren zenbatekoa.

 

Share

Udalak bertan behera utzi du jarduera bere titularitatepeko hezkuntza instalazioetan

Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailekiko koordinazioan, bihartik aurrera (asteartea) jarduera bertan behera uzteko agindua eman die bere titularitatepeko ikastetxeetako zuzendari eta teknikariei. Koronabirusaren aurkako prebentzioa indartzeko neurri hori 15 egunez egongo da indarrean; udal gobernuak egindako aparteko bileran hartu da erabakia, eta ondoren talde politikoei jakinarazi zaie.

 

Zehazki, ikastetxe hauei eragiten die neurriak: udalaren bost haur eskolak (Haurtzaro, Sansomendi, Zaramaga, Lourdes Lejarreta eta Zabalgana), Luis Aranburu musika eskola, Folklore Akademia, José Uruñuela dantza kontserbatorioa eta Arte eta Lanbide Eskola.

 

Hezkuntzarekin zuzenean lotutako udal zerbitzu eta ekipamenduei eragiten die neurriak, baina baliteke Eusko Jaurlaritzak gaur arratsalderako deitu duen erakundeen arteko mahaian beste neurriren bat erabakitzea. Mahai horrekin koordinatuta, zinegotziak eta udal sailetako zuzendariak ere bilduko dira, egoera aztertu eta neurri osagarririk hartzen den erabakitzeko.

Share

Alkateak eskerrak eman dizkie herritarrei koronabirusaren aurkako prebentzio-neurrien aurrean izan duten ulermenagatik, eta jarraibideak seriotasunez eta lasaitasunez betetzeko eskatu du

 

Gorka Urtaran alkatearen audioa

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek udal instalazioetan COVID-19aren transmisioa murrizteko prebentzio neurriak ezartzen dituen udal dekretua berretsi du gaur goizean. Alkateak jardun hori eta gaur aztertzen ari diren beste antolaketa alderdi batzuk laburtu ditu komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean. Oro har, hiru ideia helarazi ditu Urtaranek: Eusko Jaurlaritzaren aginte bakarraren pean egindako lan koordinatuaren balioa; Udalaren zeregina, jasotzen ari diren argibideekin bat etorriz jokatuz, eta herritarrentzako lasaitasun eta seriotasun mezua, gomendioak bete ditzaten.

Gasteiz atzo sartu zen koronabirusari eusteko fase indartuan, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hezkuntza-jarduera etetearen inguruan emandako jarraibidea betetzen ari da. Ildo horretatik, Lakuako gobernuak hartutako erabakiarekin batera koordinatuta jokatzea ahalbidetuko duten neurriak hartu ditu Udalak, adingabeak gune itxietan ez biltzeko oinarrizko irizpidean oinarrituta.

Neurri horiek, funtsean, honako hauek dira: gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako jarduera etetea, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta herritarrei laguntzeko bulegoen kasuan izan ezik; udal instalazioetako aurrez aurreko prestakuntza-jarduera oro bertan behera uztea; eskola-kiroleko jarduera eta udal esparruetako jarduera fisikoko ikastaro guztiak bertan behera uztea, bai eta adingabeen gizarte- eta hezkuntza-zentroetako jarduera ere. Gizarte zerbitzuen arloan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak zentro soziosanitarioei zuzendutako gomendioak eguneratzeko ardura hartu du Udalak. 

Kultur eta kirol ekitaldiei dagokienez, datozen egunetan egitekoak diren ekitaldi guztien zerrenda osatzen ari da. Jardueren zerrenda horretan non egingo den eta zenbat jende bilduko den zehaztuko da, eta horren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabakiko du neurri bereziren bat hartu behar den.

 

 

Mezua herritarrei

Hartutako prebentzio neurrien aurrean herritarrek adierazitako ulermena eskertu du Urtaranek. Era berean, eskerrak eman dizkie udal langile guztiei egoera berrian egiten ari den ahalegin handiagatik, baita tokiko kolektiboei ere, emandako jarraibideak betetzeagatik. Haien laguntza eta lan bateratua nabarmendu ditu alkateak.

Mundu osoari erakutsiko diogu gizarte heldua garela, lasaitasunez jarduteko prest gaudela, baina baita seriotasunez eta erantzukizunez ere, helarazten zaizkigun jarraibide eta argibideak betetzeko“, gaineratu du Gorka Urtaranek.

Gasteizko alkateak azpimarratu du egungo egoeran aginte bakarra dagoela, Eusko Jaurlaritzari dagokiona, eta Udala etengabe dagoela harekin harremanetan eta koordinatuta.

 

Bilera Enpresa Batzordearekin

Giza Baliabideen Sailak bilera egin du Gasteizko Udaleko Enpresa Batzordearekin, prebentzio-neurriek udal langileengan duten eragina aztertzeko. Atzo onartutako neurri sortaren funtsezko xehetasunak laburtu ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin eta Osasun Ministerioarekin etengabeko koordinazioa dagoela azpimarratu da, lana eta familia bateragarri egiteko etorkizunean har daitezkeen neurriei dagokienez.

Bi alderdi zehatz izan dira nagusi gaur goizean izandako bileran: lanaldia malgutzeko aukerak eta telelaneko sistemen inplementazioa. Malgutzeari dagokionez, udal langileek egiten dituzten eskaera guztiei banakako arreta emango zaie, hitzarmen kolektiboak baimenei eta lizentziei dagokienez ezartzen duena aplikatuz, eta irtenbideak bilatuz langileen familia-premiei erantzun ahal izateko eta oinarrizko zerbitzuen funtzionamenduan ahalik eta eragin txikiena izateko.

Telelaneko sistemen inplementazioari dagokionez, eskaera bakoitza bi oinarriren arabera aztertzea erabaki da: hala eskatzen duen pertsona bakoitzaren familia beharrak eta sail eta zerbitzu bakoitzeko zuzendaritzen zehaztapenak.

Share

Montehermoson ‘Exodoa, hondakinak aterpe’ erakusketa jarri da ikusgai, martxoaren 29ra arte

Euskal Fondoak, Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiak ‘Exodoa, hondakinak aterpe’ dokumentala eta argazki bilduma aurkeztu dituzte; martxoaren 10etik 29ra egongo dira ikusgai Montehermoso kulturuneko lehen solairuan.

Andoni Lubaki prentsa-argazkilariak hartutako irudiek eta Karlos Zurutuza kazetariak zuzendutako dokumental batek osatzen dute erakusketa. Orotara 40 argazki dira, zeinek Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen baitute: gerra frontea, mamu herriak, errefuxiatuz betetako eremu eta eskolak, hiletak…  Elementu bisualok ezinbesteko erreminta dira errealitate gordin hori ulertu ahal izateko.

Dokumentalak, berriz, Fatmaren istorioa kontatzen du: 22 urteko neska unibertsitario hori etxetik kanpo bizi da Turkiak 2018an bere herria suntsitu eta okupatu zuenetik.  Bere bizitza berrabiarazten ari zela, Ankarak beste eraso bat agindu du Fatma orain bizi den eskualdean. Neska kurdu horrek ihesbide bat aurkitu du artean.
Iragan urrian, Turkiak azken erasoaldia bidali zuen Siriako kurduen kontra.  “Bake-iturria” izeneko operazioak droneak eta jaurtigailuak baliatu zituen airetik, eta jihadista andana lurretik.  Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat izan zen; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari.
Hala Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak nola Montehermoso kulturuneak uste dute egungo kulturgintza, bere adierazpide ugariekin —sorkuntza plastikoa, ikus-entzunezkoak, antzezte-arteak…—, tresna baliagarria dela elkarrizketa eta gogoeta espazioak sustatzeko, eta agerian jartzeko zein egoeratan dauden giza eskubideak gaur egungo munduan.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiaren esanetan, “Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak sustatutako proiektu hauei esker, bertako herritarren arazoez sentsibilizatuta egoteaz gain eragiten diguten kezka globaletara ere hurbiltzen gaituzte”.

Erakusketaren egileak

Andoni Lubaki 2010an hasi zen Ekialde Hurbileko eta Afrikako leku gatazkatsuetan argazkilari. Hamarkada batez, munduko hedabide eta agentzia handienekin kolaboratu du, tartean New York Times, AP, AFP eta Vice.  Alepon (Siria) egindako lanagatik Chris Hondros eta Picture of the Year nazioarteko sariak jaso zituen 2013an, besteak beste.
Karlos Zurutuza Jot Down aldizkariko nazioarteko saileko burua da, baina Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat ere egiten du lan.  2009an Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen, eta 2012an Argia saria eta Rikardo Arregi saria. 2016an Photographic Social Vision ikerketa kazetaritzako beka eskuratu zuen.  2019an finalista izan zen nazioarteko Prix Plumes Libres sarian.

 

 

 

 

 

Share