Prentsa Oharren banner

Udalak ez du denda eta enpresa txikiei alokatutako udal-lonjen alokairua kobratuko, koronabirusaren ondorioz jarduera etenda dagoen denbora-tartean

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gasteizko alkateak neurri berri bat iragarri du COVID-19 pandemiarek tokiko ekonomiaren gaineko eragin negatiboa murrizteko. Apiriletik aurrera, alokairua ordaintzetik salbuetsita izango dira udal jabegoko merkataritza-lokalak alokatuta dituztenei, osasun-alarmaren ondorioz jarduera eten beharrean daudelarik. Neurria Udalak berak zein 21 Zabalgunea udal-sozietateak hirugarrenei alokatu dizkieten eta oraingo egoeran negozioa itxita eduki beharrean direnei aplikatuko zaie. Ez da alokairua kobratuko jardueraren etenak iraun bitartean.

“Gasteizko Udala erabakitasun osoz ari da lanean osasun-krisi honi aurre egiteko, eta gure ekonomian izango duen eragina ahal den neurrian arintzeko. Horregatik, erabaki dugu denda eta enpresa txikiei alokatuta ditugun udal-lonjei dagozkien zenbatekoak ez kobratzekoa, alokairuan daudenek alarma eoerak iraun bitartean jarduerarik burutu ezin duten bitartean”, zehaztu du Gorka Urtaran.

Neurria indarrean izango da alarma egoeraren ondorioz  merkataritza- eta enpresa-jarduerak etenda dagoen bitartean. Neurria ez zaie aplikatuko elikagaiak saltzen dituzten lonjei, ez eta alarma-egoeraren dekretuak ukitzen ez dutenei. Salbuespen honen berri emango da 21 Zabalgunea sozietatearen hurrengo kontseiluan.

 

Sarrerak itzultzea, kultur jardueraren etenaren aurrean

Bestalde, Udalaren Antzoki Sareak jakinarazten du martxoaren 10ean bertan behera utzi ziren ikuskizunetarako Internet bidez erositako sarrerak (ikus zerrenda) automatikoki itzuli direla, gaurtik aurrera.

Halaber, telefonoz eta Principal antzokiko eta gizarte-etxeetako leihatiletan aurrez aurre erositako sarreren diru-itzulketari dagokionez, laster iragarriko fira horren gaineko neurriak

Share

Udaltzaingoak 12 lagun salatu ditu kalean justifikaziorik gabe egoteagatik

Atzo, Udaltzaingoak COVID-19arekin lotutako 60 esku-hartze baino gehixeago egin zituen: prebentziozko zaintzak, ibilgailu eta establezimenduen kontrolak, eta kalean paseatzen ari ziren pertsonen kontrolak, besteak beste.

Kontrolatzeko lan horren baitan, Udaltzaingoak salaketen 12 buletin egin zituen birusa hedatzea saihesteko dekretatutako mugimenduen mugaketa ez errespetatzeagatik: 7 pertsona bide publikoan oinez zebiltzan justifikaziorik gabe, eta 5 autoan ari ziren bidaiatzen.. Azken horiek Udaltzaingoak hirian jarritako kontrol ugarietan detektatu zituzten. 273 ibilgailu ikuskatu zituzten guztira.

 

Beste jarduera batzuk

Azken 24 orduotan, beste 4 trafiko-istripu erregistratu dira, baina ez da zauriturik egon.

Share