Prentsa Oharren banner

Amari eraso egiteagatik atxilotuta

Udaltzainek 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo etxeko indarkeria delituaren ustezko egilea izateagatik.

Hiritarren segurtasun patruila bat eskatu zuen Koordinazio Zentralak Olagibel kalean dagoen osasun-zentrora joan dadin. Bertan, pertsona bat oso aztoratuta zegoen eta arazoak sortzen ari zen. Emakumeak bere sendagileari adierazi zion semeak eraso egin ohi ziola, eta gizona kontsulta hartara joan zen amaren bila.

Bi alderdiek adierazitakoa entzun ostean, patruilak ustezko erasotzailea atxilotu zuen eta arratsaldean epailearen esku geratu zen.

Udaltzaingoak atzo zirkulazio-istripu bakarrean lagundu behar izan zuen eta ez zen zauriturik izan.

Karbono monoxidoaren eragina jasan du pertsona batek

Suhiltzaileek atzo karbono monoxidoaren neurketak egin zituzten atzo Errege-erregina katolikoen kaleko etxebizitza batean. Bertan, gasa arnastu zuen emakume batek. PSISZko kideek etxebizitza hartan zein komunitateko gainerako bizitokietan monoxidoaren kontzentrazio handiak zeudela egiaztatu zuten. Horregatik, espazioak aireztatu eta komunitateko gas-galdara gelditu zuten berrikusketa egin arte.

 

Share

Alkateak neurri ekonomiko eta sozialen multzo berri bat aurkeztu du COVID-19 pandemiaren ondorioak arintzeko

 

  • Atzeratu egingo da hiru zerga nagusienak ordaintzeko aldia
  • Elkartasun-sare batek bideratuko du boluntarioen beharra eta eskaintza
  • Berrantolatu egin dira bizitegi-bazterketako zerbitzuak
  • Alternatiba bat bilatuko zaio adinekoentzako zentro soziokulturaletako jantokien itxierari
  • Eten egin da TAO, besterik esan arte

 

 Gasteizko alkate Gorka Urtaranek neurri multzo berri bat aurkeztu du, neurri batez ere ekonomiko eta sozialak, koronabirusaren pandemiaren ondorioak arintze aldera. Alkateak gogorarazi egin du oro har kalera irtetearen debekua, nahitaezko gutxieneko aferetarako ez bada, eta beti ere kutsatzea eragotziko duen gutxieneko tartea gordeta.

“Gasteizko Udalean lanean jarraitzen dugu bakarrik bizi direlarik, adinekoak diren edo arrisku-patologiak dituzten pertsonak artatzeko, beren beharrak asetze aldera. Udala hor izango da, laguntzen, beste erakunde eta entitate batzuekin batera. Bestalde, gur familia, enpresa eta autonomoei gauzak errazteko neurriak diseinatzen ari gara, bizi dugun osasun-krisiaren aurrean”, azaldu du Gorka Urtaranek.

 Hiru udal-zerga nagusienak ordaintzeko aldia zabaltzea

 Gasteizko Udalak luzatu egin du hiru udal-zerga garrantzitsuenak ordaintzeko epea, hartara errazteko herritarrek bizitzen ari garen egoeraren aurrean egin beharreko izapideak, kontuan hartuta ezin direla izapide horiek aurrez aurre egin.

Horrenbestez, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko epea irailaren 15era luzatuko da. Bi hilabete eta erdiz luzatuko da ordainketa-aldia, zein, berez, apirilaren 15etik ekainaren 30era bitarteko baitzen.

Ibilgailuen zerga ordaintzeko aldia irekita dago (martxoaren 13tik maiatzaren 13ra bitarte), baina hori ere irailaren 15era bitartean ordaindu ahalko da, lau hilabetez luzatzen delarik epea.

Zabor-tasa ordaintzeko epea ere irailaren 15ean amaituko da, nahiz eta berez ekainaren 30ean ezarrita zegoen epemuga, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kasuan bezala.

Horiek dira orain artean aintzat hartutako zergatik, baina ez da inolaz ere ixten aurrerantzean beste zerga eta tasa batzuetan ere ordainketa-aldia luzatzeko aukera.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko aldia irailaren 5ean irekiko da eta azaroaren 5ean amaituko. Kasu horretan ez da beharrezkotzat jo ordainketa-aldia atzeratu beharra.

Elkartasun antolatuko programa berria

Alkateak bihar Osasun sailburu Nekane Murgak aurkeztuko duen Elkartasun Antolatuko Sarea aipatu du. Sare horrek zentralizatuko ditu boluntario eske guztiak, zeinek laguntza emango baitieten zenbait zeregin egin ezin dutenei: erosketak egin, botikara joan, etab. Halaber, telefono bidezko jarraipena egingo zaie kasu horiei.

“Sare horretan zentralizatuko dira ez soilik beren burua boluntario gisa eskaini nahi duten pertsonen eskaintzak, baita ahulezia egoeran dauden kolektiboek eta arriskuan eta babes sozialik gabe dauden pertsonek egiten dizkiguten eskaerak ere. Benetan eskertzekoa da pertsona askok laguntza boluntarioa emateko erakutsi duten jarrera, baina eskaintza hori guztia modu antolatuan bideratu behar da. Gutxieneko prestakuntza jaso behar dute, prebentzio-neurriak izan behar dute kasu jakin batzuetan, baita erantzukizun zibileko aseguru bat ere, eta boluntarioen lanaren kudeaketa eraginkorra bermatuko duen euskarri informatikoa ere prestatu behar da. Guztion osasuna zaintzeak mugimenduak guztiz ezinbestekoa denera murriztea eskatzen du. Pertsona artatuen osasuna zaintzeak laguntza emango dieten boluntarioen kopurua ahalik eta gehien murriztea eskatzen du”, gehitu du Gorka Urtaranek.

Euskadiko udal guztietan emango du zerbitzu sare horrek.

Bizitegi-bazterketako zerbitzuak

Bihartik aurrera, kalean bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren pertsonak Udalak eta Gurutze Gorriak duela bi urte Pio Baroja ikastetxean egokitu zuten eta gaur egun hutsik dagoen iragaitzazko migratzaileentzako zentrora eramango dira. Literak eta dutxak ditu ikastetxearen gimnasioan paratu zen leku horrek.

Bizitegi-bazterketari aurre egiteko udal-zerbitzuetan COVID-19 gaitzaren aurreko segurtasun-neurriak betearaziz, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak birbanatu egin ditu Aterpeko erabiltzaileak zerbitzu horren eta Arkupeetako egoitza ohiaren artean, hain zuzen ere 12 pertsona bideratu dita horra.  Arkupeetako egoitza ohian gelak eta jantoki zerbitzua daude.

Era berean, erabaki da Aterpeko eta Neguan ostatu emateko bitartekoko erabiltzaileak baliabide horietan geratu ahalko direla egunean zehar, eta, horri begira, bazkariak ere emango dira horietan.

Adinekoentzako jantokiak

Ezarritako segurtasun-neurriak betearazteko, bihartik aurrera eten egingo da jantoki zerbitzua adinekoentzako zentro soziokulturaletan.

Urrats horri ekin aurretik, telefonoz jo izan da balioespen soziala duten erabiltzaileengana, beren egoera aztertzeko. Elkarrizketa horien bidez egoera zaurgarrian dauden 100 pertsonen kasuak atzeman dira, eta horiei etxera emango zaie janaria. Gurutze Gorriak banatuko du janaria bi egunetik behin, hozkailudun ibilgailuen bidez. “Jantoki zerbitzua jasotzen zuten pertsona guztientzako alternatibaren bat izango dutela brmatu dugu”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.

Azken egunetan % 60 arteraino jaitsi da adinekoentzako jantokietara joaten dirnen kopurua. Atzo (igandea), 25 pertsonak baliatu zuten zerbitzua.

Garbiketa-zerbitzua, ohi bezala lanean

Alkateak azpimarratu egin sendotu egin dela garbiketa-zerbitzua, nola espazio publikoan, hala uda-instalazioetan eta garraio publikoan. “Garbiketa prebentzio-neurri funtsezkoa da, eta Udalak sendotu egin behar du zerbitzua”, gogoratu du Gorka Urtaranek. Horregatik, bio-alkohola duten desinfektagarriak eta garbigarriak erabiltzen ari dira Horrez gain, Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzuak hartu dituen prebentzio-neurrien artean, Birziklagunea ixtea erabaki da. Garbigunea irekita egongo da.

Gasteizko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzuak ohiko moduan dihardu, nahiz eta prebentzio-neurriak hartuta, esaterako ostiral arratsaldean garbiketa-kontrataren esleipendunak enpresa barruan koronabirusarekin kutsatzeko aukera albait gehien murrizteko asmoz hartutakoak.

Joan de astean aldageletan sartzeko txandak ezarri ziren, eta langileei eskatu zitzaien ez daitezela taldetan bilduta edo leku itxietan egon. Behin lan-txanda bakoitza amaituta, lantokia ahalik eta azkarren eta ahalik eta jende gutxienarekin harremana izanda uztea eskatu zitzaien langileei.

Telelana

Gaur egun, 250 langile inguru ari dira zein bere etxetik lanean, edo ordutegia malgutzeko formulen arabera lanean. Beharrezkoak egiten ari dira egun pare batean 1.100 izan daitezen telelanean arituko direnak. Horren guztiaren atzean Giza Baliabideen Sailaren eta hori ahalbidetzeko nahitaez behar den euskarri teknologikoa bideratzen duen Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Sailaren arteko lankidetza dago.

TAO zerbitzua, etenda

Bestalde, Gasteizko Udalak TAO zerbitzua besterik esan arte etetea erabaki du gaur. Horrenbestez, Gasteizko kaleetan aparkatzeko mugak indar gabe geratu dira. Halaber, indar gabe geratu da Geltoki plazako eta Aldabe gizarte-etxeko aparkalekuetako araubide eta mugak. Ez dute zerbitzurik emango taloiak emateko makinak, eta zerbitzuaren zaindariek utzi egingo dituzte beren ohiko zereginak.

Aldaketak udal-azoketan

Santa Barbara plazako, Lakuako eta Simon Bolibar plazako aire zabaleko azoketako saltokietan diharduten diren elkarteak kontsultatu ostean, salgairik dagoen bitartean Santa Barbara plazako azokari eustea erabaki da, behar-beharrezko produktuak saltzen direlako betan.

Aldiz, eten egin dira, besterik esan arte, Lakuako eta Simon Bolibar plazako azokak.

Eledunen Batzarrerako deialdia

Biharko, alkateak Eledunen Batzarra deitu du beste behin ere, Udaleko talde politikoekin batera azkenaldian hartzen ari diren neurriak aztertzeko. Era horretako hirugarren bilera izango da joan den astetik.

Informazio gehiago: COVID-19 gaitzaren eragina murrizteko aurretiaz hartutako neurrien laburpena

 

 

 

Share