Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-03-04)

Prentsaurrekoa. Gasteizko Euskaraldian parte hartuko duten entitateen agerraldia

Parte hartzaileak: Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubai; udal talde politikoetako ordezkariak; eta beste hamabost entitateko ordezkariak

Eguna. Asteazkena, martxoak 4

Ordua. 10:00

Tokia. Oihaneder Eusararen Etxea

——————————-

Prentsaurrekoa. ‘Ave, osos’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Raul Camino, Aitor Perez Collado, Javier Liñera eta Begoña Martin

Eguna. Asteazkena, martxoak 4

Ordua. 10:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————–

Prentsaurrekoa. Martxoaren 8ko, Nazioarteko Emakumeen Eguna, kartel eta jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa; eta Berdintasun zerbitzuko buru Mireia Espiau

Eguna. Asteazkena, martxoak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Erakunde adierazpena, errege atean izandako lan-istripuan gertatutako heriotza dela eta

  1. Gasteizko Udalak atsekabea adierazi du aho batez, 2020ko otsailaren 20an Errege ateko obra batean gertatutako lan-istripuan izandako heriotzagatik. Doluminak helarazi nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei. Era berean, lan-istripuen salaketa publikoa egiten du, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta Osalanek heriotzaren inguruabarrak argitu ditzatela eskatzen du, familia eta senitartekoei informazioa eman ahal izateko.
  2. Gasteizko Udalak agerian utzi nahi du lan-prekaritateari aurre egiten jarraitu beharra, lan istripuak ekidin egin behar direla, gauza guztien gainetik eta kosta ahala kosta, lan-segurtasunak lehentasunekoa izan behar baitu edozein lanetan. Ezinbestekoa da laneko osasunari eta laneko segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, baita laneko arriskuen prebentziorako arauak bete daitezen eskatzea ere, bereziki lan-prekaritate argiko egoeretan.
  3. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen die lan-arriskuen prebentziorako jardunbide egokiei buruzko proiektuak gauzatzen laguntzen jarraitzeko –lan-administrazio, sindikatu eta patronal-erakundeekin koordinatuta–, laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituen kontra aritzeko, eta ikuskapen-zereginak areagotu eta hobetzeko.
  4. Halaber, Gasteizko Udalak bat egiten du heriotza hau salatzea eta hildakoaren familiari babesa eta elkartasuna adieraztea xede duten ekimenekin, eta horietan parte hartzera dei egiten die herritar guztiei.
Share

Martxoaren 3ko biktimei babesa berretsi die alkateak, eta biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko eta haien izen ona berreskuratzeko eskatu du

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gorka Urtaran alkateak berriro ere babesa eta elkartasuna adierazi die martxoaren 3ko biktimei eta haien senideei, eta biktimei aitorpena, erreparazioa eta kalte-ordaina emateko beharra azpimarratu du, baita haien izen ona berreskuratzekoa ere.

“Duela berrogeita lau urte gertatutakoak Gasteizko gizartearen memorian dirau, ez da ahazten. Izan ere, egun hartakoa hiriaren historiak jasan duen erasorik latzenetakoa izan zen. Gaur hiriak gogoan du nola hil zituzten Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo eta Bienvenido Pereda San Frantzisko parrokian batzar bat hustean“, nabarmendu du alkateak.

“Biktima guztiek tratu bera merezi” dutela sinetsita, alkateak berriro esan du egia ezagutu behar dela, biktimak justiziaz tratatu behar direla eta duintasuna bermatu behar zaiela.

Gorka Urtaranek Gasteizko Udalak helburu horrekin eman dituen urratsak gogoratu ditu. Hala, Gasteizko Udalak Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordera eraman zuen martxoaren 3ko Elkartearekiko babesa; Udala akusazio gisa aurkeztu zen Argentinako jurisdikzioan frankismoaren biktimei buruz jarraitutako prozeduran, eta hainbat aldiz eskatu du Espainiako Estatuko auzitegietan ekintza judizialak abiarazteko, gertakariak argitu eta diktadura frankistak gizateriaren aurka egindako krimenen ondoriozko erantzukizun penalak eta dagozkion bestelako erantzukizunak eskatze aldera, martxoaren 3ko sarraskia barne.

Ez dugu amore emango auzitegiek horren inguruko jarrera hartu arte, baina hori iristen den bitartean, biktimengan zentratuko gara.  Aitortza horrek gure hiriaren historiaren kapitulu bat ixten lagunduko luke, oraindik ere gertaera horiek bidegabekeria bat izan zirela eta pertsona horiek ez zuketela hil behar sentitzen baitu. Gainera, giza eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetzan aurrera egitea ahalbidetuko luke“, erantsi du Gorka Urtaranek.

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Udaltzainek azken 24 orduetan 18 zirkulazio-istripu erregistratu dituzte. Guztira bost zauritu izan dira istripu horietan.

Bi edukiontzi erreta

Suhiltzaileak goizaldean Zurbano udalerrira joan dira bi edukiontzitan izandako sua itzaltzera. Edukiontzi bat hondakinena zen, eta bestea, plastikoena. Suak ehunen edukiontziari ere eragin dio.

Handik ordu batzuetara San Martinen izandako zirkulazio-istripu batean ere esku hartu dute. Istripuaren ondorioz, semaforo bat eta bi farola kaltetuta geratu dira.

 

Share