Prentsa Oharren banner

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak ‘Crear desde casa’ sortu du

Herritar orori irekitako bloga da, sormena lantzeko

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak ‘Crear desde casa’ ekimena aurkeztu du, koronabirusa dela eta deitutako alarma egoeran etxean itxita egon behar dugun honetan sormena lantzeko bloga.

“Arterako espazioa da, herritar orori irekia; arlo ezberdinetako ariketak egin ahalko dira, irudiz eta ikastetxeko irakasleen azalpenez lagunduta. Proposamenak kolore ukitua emango die egun gris hauei, zalantzarik gabe”, adierazi du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok. 

 Eduki horiek baliatu ahal izateko, eskolaren web-orrira (www.escueladeartes.org) joan behar da, eta ‘Crear desde casa’ fitxa hautatu. Blogak hiru ariketa kategoria eskaintzen ditu, hartzaileen arabera: ‘Creatividad infantil’, ‘Arte Joven (dibujo y pintura)’ eta ‘Adultos’.

Helduei “kaleidozikloak” osatzeko erronka proposatzen zaie: hiru dimentsioko eraztun modukoak dira horiek, “paperezko arkitektura” delakoaren barruan sailkatuak. Eskultura lantegian, Txema Madoz argazkilariaren eta Joan Brossa eskultorearen lanetan oinarritutako olerki-objektuak sortzea proposatzen da.

Gazteei, berriz, “aurpegiak tuneatzea” proposatzen die eskolak: “Inoiz ez al diozue marraztu  biboterik, adarrik edo sudurretik behera darion mukirik aldizkari bateko aurpegi edo pertsonaia bati? Ba gauza bera egingo dugu”.

Etxeko txikienentzat, azkenik, Seurat margolariaren inguruko zenbait jarduera eskaintzen dira, haren lanak errotuladoreak, argizariak eta beste baliatuz margotzeko. Esteka interesgarri batzuk ere badira, hala nola artistari buruzko bideo bat eta Parisko Orsay museoaren bisita birtuala, bertan baitaude ikusgai haren lanetako batzuk.

Arte eta Lanbide Eskolako ikasleek leku berezia dute blogaren barruan, irakasleek gidatuko baitituzte haien lanak, eta behar diren zuzenketak egiten.

Astero sorkuntza erronka berriak jarriko dituzte espazio horretan, edonorentzako modukoak, haren adina, lanbidea edo arte ezagutza edozein delarik.

 

Beira-arasa birtuala

Ikasleen lanak zuzenean erakustea ezinezkoa denez, ohi bezala, web-orrian “beira-arasa birtuala” ireki da, etxetik atera gabe ikasleen lanak ikusi ahal izateko. ‘Exposiciones’ fitxaren barruan aurki daitezke lanak: akuarela, zeramika, olioa, zura, grabatua… eskolako artistei eskainitako gunea.

 “Eskerrak eman nahi dizkiet Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako zuzendariari eta irakasleei beren eskuzabaltasun handiagatik. Haien proposamenei esker, gasteiztarrek sortu, esperimentatu eta ikasteko aukera izango dute, azken batean, arte plastikoez gozatzeko aukera”, azpimarratu du Estíbaliz Cantok.

Sortzen hasteko, saka ezazu esteka honetan.

 Beira-arasa birtuala bisitatzeko, saka ezazu esteka honetan.

 

Share

Atxilotuta konfinamendua hautsi ostean agenteei aurre egin eta txistua botatzeagatik

Udaltzainek atzo 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako desobedientzia larria, erresistentzia eta atentatuaren delitua egiteagatik. 18:10ean gertatu zen, patruila batek Jundizeko poligonoan oinez zebilela ikusi zuenean, Covid 19 dela eta hartutako konfinamendu-neurriak errespetatu gabe.

Agenteek galdetu ziotenean, esan zuen ez zituela neurriak beteko eta ez zuela bere burua identifikatuko. Ezezko horrek ondorioak ekarriko zizkiola jakinarazi ostean, jarrera berarekin jarraitu zuen. Hori dela eta, poliziak hura menderatzen saiatu ziren polizaren bulegoetara eramateko. Esku-hartze horretan, gizonak maskara kendu zuen eta agenteetako bati txistua bota zion. Hori dela eta, atxilotu ostean, Agirrelandara eraman zuten eta handik bi ordura aske utzi zuten, deitutakoan Gasteizko Epaitegian aurkezteko obligazioarekin.

Udaltzaingoak konfinamendu-neurriak eta mugimendu-murrizketak ez betetzeagatik bi herritar atxilotu ditu. Arrazoi horrengatik, Udaltzaingoak 563 pertsona salatu ditu oraingoz.

Suhiltzaileak

PSISZko kideek adinekoen hainbat egoitza desinfektatzen jarraitu zuten atzo. Orain arte, egoitza horietako 16 desinfektatu dituzte, eta gaur, lan horrekin jarraituko dute.

Share