Prentsa Oharren banner

Sutea Artapadura kaleko birziklapen-enpresa batean

PSISZeko eta Udaltzaingoko kideek Artapadura kalean dagoen birziklapen-lantegi batean piztutako sua itzaltzeko lan egin behar izan zuten atzo.

Suhiltzaileek 21:15ean jaso zuten abisua. Ezbeharra gertatu zen tokira parkeko 16 langile joan ziren, eta sutea kontrolatzea lortu. Pabilioi barruan zeuden makinak erreskatatu eta, makina astuna erabilita, biltegiratutako erregaia kendu zuten sute-karga gutxitzeko. Suak ez du pabilioiaren egitura kaltetu.

Goizeko 03:00ak aldera amaitu zituzten lanak, baina PSISZeko talde batek gaur goizeko 08:00ak arte han jarraitu du prebentzio-lanak egiten.

Bestalde, Udaltzaingoak alboko kaleak moztu eta zirkulazioa desbideratu zuen gidari eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

 

Share