Prentsa Oharren banner

Atxilotua bikotekideari eta esku hartu zuten udaltzainetako bati eraso egiteagatik

Udaltzaingoak gauerdian 35 urteko gizonezko bat atxilotu du genero-indarkeriako, desobedientziako eta autoritate-agenteen aurkako erresistentzia larriko delituen ustezko egilea izateagatik. Gainera, eraso haien ondorioz, udaltzainetako bati lesioak eragin dizkio.

Gizonezkoak Koroatzearen auzoko atari batean sortutako eztabaidan ustez bikotekideari eraso egin dio. Atxilotzeko unean, erresistentzia handia agertu du eta, borroka horretan, udaltzain bat besoan zauritu du.

Biktima ospitale batera eraman dute lesioak azter ziezazkien. Gauza bera gertatu da zauritutako poliziarekin. Atxilotua gaur geratuko da epailearen esku.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzainek atzo 46 urteko gizonezkoa atxilotu zuten autoritate-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

Guztia 18:30 inguruan gertatu zen, Andagoia plazan. Itxuraz, gizonezkoak hainbat pertsonari mehatxu egin zien eta jokabide oldarkorra izan zuen. Udaltzainak hura identifikatzen saiatu zirenean, haietako bat iraindu, mehatxatu eta eraso egiten saiatu zen; ondorioz, atxilotu egin zuten.

Borroka eta bi zauritu

Udaltzainek, bestalde, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo beste gizon bati lesioak eragiteagatik. Itxuraz, ustez patinete elektrikoa lapurtu izanagatik eztabaida izan zuen beste gizonezkoarekin.

Biak liskarrean hasi eta elkarri eraso egin zien: atxilotuak besteari lesioak eragin zizkion eta Txagorritxu ospitalera eraman behar izan zuten. Arreta jaso ostean, Agirrelandara joan zen ikertu gisa.

Basoko suteak

Azken orduotan, suhiltzaileek basoko bi sute itzali behar izan dituzte. Lehenengoa atzo gertatu zen, N-240 errepidean, furgoneta batek su hartu ostean. Sutearen bukaerari eraso egin ostean, Bizkaiko suhiltzaileekin batera egin zuten lan zonaldea freskatzeko.

Bigarren esku-hartzea bart gaueko gauerdian izan da Aramaion, A-3620 errepidearen ertzean. Bertan, sua bizkor zabaldu da mendian haizea zela eta. Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaileekin batera itzali dute sua eta PSISZeko langileak goizeko 04:00ak baino geroxeago itzuli dira parkera.

 

Share