Prentsa Oharren banner

Udaltzaingoak hiri osoan, eraikinetan eta hiriko altzarietan egindako gutxienez 40 grafitiren ustezko egilea topatu du

Orain arte 13 salaketa jaso dira saltokietan eta eremu publikoetan egindako kalteengatik

Udaltzaingoa 31 urteko emakume bat ari da ikertzen hainbat eraikin publikotan, pribatutan eta hiriko hiri-altzarietan berrogei bat pintadaren ustezko egilea delakoan. Gertakariak iraileko bigarren astean gertatuz ziren, merkataritzako saltoki batean izandako kalteengatik Agirrelandako polizia-etxean salaketa jaso zutenean.  Aurrealdean margotutako grafiti bat zen.  Bideo-zaintzako kamerei esker, arduradunaren irudiak hartu ziren ekintza egiten ari zen bitartean .

Hortik aurrera, emakumea identifikatzen saiatzeko ikerketa jarri zen martxan. Sare sozialen eta beste kamera batzuen bidez egindako ikerketei esker, ekintzen ustezko egilea topatu zuten. Gainera, herritarren segurtasuneko patruilen laguntzarekin, hiri osoan berrogei pintada dokumentatu zituzten. Grafitiak bere sinadura izan ohi ziren, eta batzuetan, lelo txiki bat izan ohi zuten alboan.

Polizia-ikerketetan, Salaketen Unitatea buru zela, atxilotuaren sakelako telefonoaren azterketa egin zen. Bertan, bere “lanen” berrogeita hamar bat argazki lortu ziren, eta horietako asko bat datoz agenteek topatutakoekin. Era berean, orain arte, kaltetutako establezimenduetako eta eraikinetako arduradunei egindako kalteengatik hamahiru salaketa bildu dira.

Ikerketen ostean eta grafitien ustezko egileari aitorpena hartu ostean, dagozkien eginbideak bidali dira epaitegira, komertzioetan eta eremu publikoetan etengabeko kalteak egin izanaren delituarengatik.   Emakumea ebazpen judizialaren zain dago ikertutako gertaerak direla eta. Ondorio ekonomikoak ere bere gain hartu beharko ditu eragindako kalteen konponketa gisa.

Lapurreta

Udaltzainek 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bake kaleko merkataritza-gune batean lapurreta delituaren ustezko egile gisa. Gizonezkoa 1000 euro inguruko ordenagailua lapurtzen saiatu zen. Establezimenduko langileek atxiki zuten eta gizonezkoak erresistentzia sendoa erakutsi zuen.

Abiadura kontrolatzeko kanpaina

Udaltzaingoak, irailaren 25 eta 27 artean, Gasteizko hiri-bideetan autoen, motorren eta motor-bizikleten abiadura kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du, betiere, batez besteko abiadurak murrizteko, eta arlo horretan antzematen diren arau-hausteak administratiboki antzeman eta zuzentzeko. Orduko 115 kilometro baino gehiagoko abiaduran zirkulatzen duten gidariak agintari judizialaren aurrean jarriko dira.

 

Share