Prentsa Oharren banner

Ariznabarra, San Martin, Korotzea, Zaramaga, Judimendi, San Kristobal eta Mendizorrotzeko 1.500 lanparek LED argiztapen berria izango dute

Ariznabarra, San Martin, Korotzea, Zaramaga, Judimendi, San Kristobal eta Mendizorrotzeko 1.500 argigunetan hobetuko du Gasteizko Udalak argiztapen publikoa. Esku-hartze egiteko kontratua Ekoargi enpresari esleitu dio gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, 99.482,39 eurotan. Kontratua gauzatzeko epea bost hilabetekoa izango da.

Argiteria publikoaren kontsumo elektrikoa murriztea da hobekuntza horren helburua, eta instalazioak argiteria publikoaren energia-eraginkortasunaren araudira egokitzea. Horretarako, LED teknologiko luminariak instalatuko dira, orain artekoak baino eraginkorragoak izaki. Energia-kontsumoa murrizteko aukera ematen du horrek —kontsumo elektrikoa (kwh) eta atmosferara egiten diren CO2 emisioak—, eta argiteria publikoaren energia-eraginkortasunaren araudiarekin bat datozen argiztapen- eta uniformetasun-mailak lortzekoa.

Gainera, orain dauden argiek eragiten duten itsutzea eta argi-kutsadura ekidin nahi dira, baita mantentze-kostuak gutxitu ere, luminaria horien bizitza baliagarria konbentzionalena baino askoz luzeagoa baita. A energia-kalifikazioa lortuko da berrikuntzaren ondoren.

Share