Prentsa Oharren banner

Asteburuan zehar, Udaltzaingoak 113 zigor-proposamen egin ditu COVID-19aren aurkako arauak ez betetzeagatik  

Udaltzaingoak 113 zehapen-proposamen igorri ditu Covid-19aren aurkako neurri berriak indarrean sartu diren asteburuan.

Honako hauek izan ziren salaketa-proposamenak: 63 musukoa ez eramateagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik (horietatik 6 establezimenduei ezarritakoak izan ziren musukoaren erabilera ez zailtzeagatik); 16 bileretan gehienez 6 pertsonako kopurua gainditzeagatik; 8 bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik; 7 etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik; 2 aforoa ez betetzeagatik; 1 segurtasun-distantzia ez mantentzeagatik; eta 9 beste arau batzuk ez betetzeagatik.

Genero-indarkeria eta etxeko indarkeria

Udaltzainek, larunbatean, 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren delituen ustezko egilea izateagatik neskalagunari eta amari eraso egin zielako hurrenez hurren.

Gauerdia baino zertxobait lehenago 092an jasotako dei batek Sansomendi auzoko etxebizitza batean hainbat lagunen artean eztabaida bat zegoela ohartarazi zuen.

Itxuraz, gizonezkoa alkohol-edariak kontsumitzen ari zen atarian lagun batzuekin batera, eta bikotekideak eta amak jokabide hura aurpegiratu zioten eta horrek eztabaida beroa piztu zuen haien artean. Eztabaida hartan, bi emakumezkoak astindu zituen.

Bertaratutako patruila inplikatutako aldeekin elkarrizketatu zen eta, adierazpenak entzun ondoren, gizonezkoa atxilotu eta epailearen esku utzi zuen.

Errekisitoria judiziala

Ostiralean, udaltzainek bilatzeko, atxilotzeko eta espetxeratzeko errekisitoria judiziala zuen 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Bere ibilgailuarekin Karlos I.a plazako errotondan zirkulazioa modu larian oztopatu ostean identifikatu zuten.

Sutea

Suhiltzaileek larunbatean Sofia erreginaren hiribideko pisu bateko balkoian zegoen lehorgailu batean piztutako sua itzaltzen parte hartu zuten.

Ostiralean, aldiz, Miravalles kaleko enpresa batera joan ziren. Bertan, azido kromikoaren ihesa gertatu zen eta hondarrez betetako zakuak jarrita kontrolatu behar izan zuten. Ondoren, hondakinen kudeatzaile bati eman zioten abisua likidoa

Share