Prentsa Oharren banner

Atxilotua zirkulazioko arau-hauste batzuk egiteagatik salaketa jarri behar zioten udaltzainen aurka eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean gertatu zen guztia, 17:30 inguruan, udaltzainen patruila batek pertsona horrek zirkulazioko hainbat arau-hauste egiten zituela ikusi zuenean. Salaketa jartzeko asmoz udaltzainak gerturatu zitzaizkionean, gizonezkoak, oso egoera oldarkorrean, ibilgailutik zakarki atera eta zirkulazioko bidea inbaditu zuen. Hori zela eta, bere segurtasuna eta galtzadako gainerako erabiltzaileena arriskuan jartzea eragozteko geldiarazi egin zuten. Une hartan, gizonezkoak udaltzainen aurka eraso egin zuen eta portaera hark atxilotzea eragin zuen. Patruilak sastakai ateragarria duen giltzatako bat konfiskatu zion.

Zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten.

Udaltzainek azken 24 orduotan zirkulazioko lau istripu erregistratu dituzte eta pertsona bat zauritu da horietan.

Share