Prentsa Oharren banner

Atxilotua, arma zuriarekin mehatxu egitegatik

Udaltzainek atzo, Eguberri egunean, 35 urteko emakume bat atxilotu zuten arma zuriarekin mehatxu-delitu larri baten ustezko egilea izateagatik.

Gertakariak 12:30 inguruan gertatu ziren eta patruila baten laguntza eskatu zuten Sansomendi auzoko etxebizitza batean. Lekura iristean, agenteek gizon bat topatu zuten bide publikoan eta hark azaldu zuen emakumearekin -lotura familiarrik gabe- eztabaidatu zuela eta emakumeak labana bat hartu zuela bere kontra egiteko. Horrela berretsi zuen gertaeren lekuko batek. Hori dela eta, Udaltzaingoak atxilotu egin zuen emakumea.

Udaltzainek atzo arratsaldean 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik. Gertakariak 17:00ak baino zertxobait lehenago gertatu ziren, patruila bat jabetu zenean, gizonak, aurikularrak jantzita bizikletan zihoala, hainbat semaforo gorrian pasatu zituela. Agenteek jakinarazi zioten egindako arau-hausteengatik administratiboki salatuko zutela. Gizonak agenteenganako jarrera oldarkorra izan zuen, irainduz, mehatxu eginez, haien kontra eginez eta ihes egiten saiatuz. Agenteen jakinarazpenei ez zien kasurik egin, eta azkenean atxilotu egin behar izan zuten.

 

Suhiltzaileak

Azken orduetan zehar, suhiltzaileek, haizea dela eta, 19 esku-hartze egin dituzte.

Atzo edukiontzietan (Jose Mardones kalea) eta Santiago etorbidean kontadore batzuetan sua itzaltzen aritu ziren.

Share