Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak
Udaltzainek azken 24 orduotan zirkulazioko hamahiru istripu erregistratu dituzte eta bi pertsona zauritu dira horietan.
Suhiltzaileek eroritako edo erortzeko arriskuan zeuden adarrekin lotutako zortzi esku-hartze egin dituzte, eta beste bost teilatu eta teilatu-hegaletatik elurra erortzeko arriskua zegoelako.