Prentsa Oharren banner

Udalaren Antzoki Sarearen Eguberrietako programazioak % 90etik gorako okupazioa izan du batez beste; lau ikuskizunetan, guztiz bete da aretoa

13 ikuzkizun izan dira, azaroaren 29tik urtarrilaren 3ra bitartean

Gasteizko Udalaren Antzoki Sarearen Eguberrietako  programazioak oso erantzun ona jaso du Gasteizko ikusleen aldetik: sarreren % 90 saldu dira ikuskizunen parte handi batean, eta lau ikuskizunetarako sarrerak agortu egin dira.

“Principal antzokian % 89koa izan da asistentzia, eta % 97koa sareko antzokietan. Beraz, emaitzak oso onak izan direla esan genezake, batez ere bizi dugun salbuespen-egoera kontuan hartzen badugu”, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Azaroaren 29tik urtarrilaren 3ra bitartean, 13 ikuskizun eskaini dira; hamar Principal antzokian eta hiru Félix Petite eta Jesús Ibáñez de Matauco antzokietan. Musikarekin zerikusia izan duten ikuskizunak nabarmendu dira, eta familiei zuzendutakoak.

Egoera sanitarioaren ondorioz, Principal antzokiko edukiera 400 eserlekura murriztu da. Guztira, 3291 ikusle izan dira bertan.

Jesús Ibáñez de Matauco eta Félix Petite antzokien edukiera % 50era murriztu da; guztira 322 pertsona izan dira horietan.

“Arte eszenikoei bizirik eustea dugu helburu, kultur sarea babestuz eta herritarren behar kulturalak asebetez. Kultura segurua baita”, azpimarratu du Cantok.

Ikuskizunen datuak

Hauek izan dira sarrerak agortu diren ikuskizunak:

  • Izaro: ‘Limones en invierno’
  • Euskal Herriko Gazte Orkestra
  • Udalaren Musika Banda
  • Leo Bassi

Gainerako ikuskizunetan % 90 inguruko okupazioa izan da, taula honetan ikus daitekeenez:

PRINCIPAL ANTZOKIA
azaroaren 29aDéjà-vu, Manolo Alcántara% 89
azaroaren 10aRita, arrastoan sartzen% 75
abenduaren 16aUdalaren Musika Banda% 100
abenduaren 17aLehendakari Agirre.% 53
abenduaren 18aTodas hieren y una mata% 88
abenduaren 19a eta 20aEne kantak% 91
abenduaren 26aHesia urraturik, Xabier Lete in memoriam% 96
abenduaren 3aAitzina Folk Festival, Korrontxi% 96
urtarrilaren 2aIzaro: ‘Limones en invierno’% 100
urtarrilaren 3aEuskal Herriko Gazte Orkestra% 100
Okupazioa, batez beste% 89

 

GIZARTE-ETXEAK
abenduaren 11Yo Mussolini, Leo Basi. (Ibaiondo)% 100
abenduaren 16aAtalak 2.0 Laboratorio, Eneko Gil% 100
abenduaren 17aGozpuztu, Doos Colectivo (Hegoalde)% 96
Okupazioa, batez beste% 97

 

 

 

Share