Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak
Azken hogeita lau orduotan, Udaltzaingoak zirkulazioko hamaika istripu erregistratu ditu eta hiru zauritu izan dira horietan.
Gas-ihesa
Suhiltzaileek atzo Zendaguren kaleko etxebizitza bateko galdaran gertatu zen gas-ihesa zela eta esku hartu behar izan zuten.
Gainera, teilatu eta teilatu-hegaletatik elurra erortzeko arriskua zegoelako 31 esku-hartze egin zituzten, eta Jose Atxotegi kalean erortzeko arriskua zegoelako adar bat kendu behar izan zuten.