Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-09-08)

Prentsaurrekoa. Gauekoak programaren udazkena – negua denboraldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landa; Gazteria Zerbitzuko buru Oskar Fernandez Jaras; eta Gauekoak programako koordinatzaile Idoia Ruiz

Eguna. Asteazkena, irailak 8

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————————

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2021-2022 programako jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteazkena, irailak 8

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————

CitiES 2030 aurkeztea

Alkateak neutraltasun klimatikoaren erronkari buruzko mahai-inguruan parte hartuko du, Ione Belarra Gizarte Eskubide eta Agenda 2030 ministroa buru dela.
Ondoren, Teresa Ribera Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroaren lehendakaritzapean, klimatikoki neutroak diren Hirien Adierazpen Instituzionala sinatuko du.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, irailak 8

Ordua. 11:00

Tokia. Senatuko Jauregia (Europa aretoa)

——————————————-

2021/2022 denboraldiko Kutxabank- Araski taldea aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez; Kutxabank Sareko Arabako arduradun Jose Luis Bastarrika; eta Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez

Eguna. Asteazkena, irailak 8

Ordua. 19:30

Tokia. Mendizorrotza kiroldegia

Share

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren… eta Euskara, Kultura … Batzordeak (2021-09-14)  

Webgunean eskuragarri daude Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordea irailaren  14an (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda eta  Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordea, 12.00etan, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda

 

Share

Belén Rueda, Juanma Bajo Ulloa, Patricia López Arnaiz eta Eneko Sagardoy, Gasteiz filmaketen agertoki gisa promozionatzen ari dira

Masterchef-en edizio poloniarrak Arabako hiriburuan grabatuko du azkeneko programetako bat, ostegunean

 

“Hainbat mundu birsortzeko” aukera ematen duten inguruneak ditu Gasteizek, eta era guztietako filmaketetara egokitzen diren profesionalak; leku ‘errentagarria’ da ekoizleentzat. Hala adierazten dute interpretazioaren arloko lau erreferentek, Belén Rueda, Patricia López Arnáiz eta Eneko Sagardoyk eta Juanma Bajo Ulloa zuzendariak, Arabako hiriburua eta inguruak filmaketem agertoki gisa promozionatze aldera. Gasteizko udalerriko eta lurraldeko irudiak tartekatzen dira bertan, eta Ekonomia Sustapenerako Sailak kudeatzen duen Film Office udal zerbitzuak egin du.

Lehen alkateorde Maider Etxebarriak nabarmendu du ikus-entzunezko eta sorkuntza-lan lokalen ekoizpena sustatzea duela helburu Film Officek, garapen ekonomikoaren eta enplegu-sorkuntzaren motorra denez gero. Zentzu horretan, Ekonomia-sustapeneko zinegotziak nabarmendu du bideoak gure hiriak filmaketak egiteko orduan eskaintzen dituen abantailen berri ematen lagunduko duela, Gasteizen eta ingurunean hainbat leku baitaude, hala nola Eraztun Berdea, Erdi Aroko hirigunea, auzoak edo industrialdeak, non posible den filmak, serieak, dokumentalak, bideoklipak eta telebista-programak grabatzea, erraztasun guztiekin.

Hain zuzen ere, Masterchef Poloniak Gasteizen jarri ditu begiak, bertan grabatzeko hamargarren edizioaren azken programetako bat. Herrialde desberdin bat aukeratzen du urtero programak, azken saioak grabatzeko, eta aurten Arabako hiriburuko Espainia plaza aukeratu du, bertan grabatuko baitu, ostegunean, bazterketa-proba bat, sei parte-hartzailerekin. Era berean, programa horri esker, saioaren barruan, Arabako hiriburuko hainbat leku erakutsiko dira, hala nola Aihotz plaza, San Migeleko balkoia edo Arkupeak.

 

 

 

 

Share

Atxilotua vending-eko makina bat hautsi eta lapurtzeagatik

Udaltzainek 51 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo indarkeria erabiliz lapurreta-delitu baten ustezko egilea izateagatik.

Guztia 21:00 inguruan gertatu zen, Koordinazio Zentralak patruilaren bat Santiago Ospitalera joateko eskatu zuenean. Izan ere, bertan, segurtasuneko zaindariek gizonezko bat zuten atxikita zentroko vendingeko makinan egindako lapurretaren ustezko egilea zelakoan.

Lekuko batek zaindarietako bat ohartarazi zuen sotoan kolpe handi batzuk entzuten zirelako. Bertan, gizonezko bat kristalean egindako zulotik produktuak ateratzen ari zela ikusi zuen.

Lekukoaren, segurtasuneko zaindarien eta ustezko egilearen (eskuan eta besoan zauri batzuk zituen) azalpenak entzun ondoren, udaltzainek atxilotu egin zuten. Atestatua amaitu eta guardiako epaitegiari bidali ostean, gidaria aske utzi zuten.

Abiadura kontrolatzeko kanpaina

Irailaren 12ra arte, Udaltzaingoak zirkulazioko kanpaina berezia egingo du Gasteizko hiri-bideetan ibilgailuen abiadura kontrolatzeko. Kanpaina Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoan jasotako zaintza- eta kontrol-ekintzen baitan kokatzen da. Plana, aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren Bide Segurtasuneko eta Mugigarritasun Iraunkorreko Plan Estrategikoaren baitan dago.

Udaltzainek abiadura egiaztatuko dute hautemandako arau-hausteak detektatu eta administrazioaren bidetik zuzendu ahal izateko. Hala, agintari judizialen esku jarriko dituzte orduko 110 kilometro baino gehiagoko abiaduran doazen gidariak.

Adibidez, 26 urteko emakumearen kasua: bideko segurtasunaren aurkako delitu bategatik ikerketapean dago gehiegizko abiaduran gidatzeagatik. Zehazki, Hezeguneen Ibilbidean zegoen radarrak detektatu zuen ostiralean, hilaren 3an, 09:00etan, 135 km/h-ko abiaduran zihoanean. Bide horretan gehieneko abiadura 50 km/h-koa da, beraz, baimendutako muga 80 kilometroan baino gehiagoan gainditu zuen.

Arrazoi horrekin lotuta Agirrelandako atestatuen sailak izapidetutako azken eginbideetan, 33 urteko gidari bat orduko 135 kilometro orduko abiaduran detektatu zuten Zadorrako hiribidean. Gaur egun, kasua ikertzen ari dira.

Share