Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-09-14)

Prentsaurrekoa. Emakumeen Lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Emakumearen Lasterketako presidente Martín Fiz; Osusun eta Kirol zinegotzi Livia Lopez; Asamma eta Clara Campoamor elkarteetako ordezkariak; hala nola, Txus Agirrezabal eta AECC-Arabako presidente Patxi Ormazabal

Eguna. Asteartea, irailak 14

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————————————————–

Prentsaurrekoa. Antzerki Jaialdian parte hartuko duten tokiko konpainien aurkezpena

Parte hartzaileak:

. Plató: Unai López de Armentia
• Altsasu. La Dramática Herrante: María Goiricelaya
• Swimming pool. Sleepwalk Collective: Iara Solano
• Zuhaitzak landatzen zituen gizona. Gorakada: Alex Díaz
• La buena letra. El mono habitado: Raúl Camino
• Una historia de estos tiempos. Ékoma teatro: Aitor Pérez
• La madre del cordero. Kolectivo Monstrenko: Jasón Guerra
• Leihoak. Teatro Paraíso: Pilar López
• Noiz utziko dio euria egiteari. Psizifaktoria: Mikel Ayllón
• Lilith y Dalila. La Claqueta: Carmen San Esteban
• Titapia. Arrapala: Iratxe Gallardo

Eguna. Asteartea, irailak 14

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Gasteizko mugetara bisita

Alkateak eta zinegotziek aurtengo mugarrien ibilbideko 9 kilometroak egin dituzte

Gorka Urtaran audioa

Joan den urtean ere hartu ziren prebentzio-neurri sanitarioekin, Korporazioak ibilaldia egin du udalerriko mugetan barrena, duela bost mendetik hona urtero egin ohi denez mugarriak ikuskatzeko, alkatea —basozain nagusi zereginetan— taldeburu dela.

Erretana, Gamarra, Gamarragutxia, Durana, Artzubiaga, Betoñu, Zurbano, Elorriaga, Arkauti, Arkaia, Ilarratza, Jungitu eta Uribarri Arratzu herrietako lurretan kokatutako 28 mugarri ikuskatu dituzte aurten alkateak eta zinegotziek. Guztira, 9,4 kilometro egin dituzte.

 

 

Share

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek 24 urteko gazte bat atxilotu zuten larunbatean ustez bere bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumeak 05:30ean poliziaren laguntza eskatu zuen Alde Zaharreko bere etxebizitzan. Udaltzainei azaldu zienez, bikotekideak aurpegian eta lepoan kolpatu zuen.

Gizonezkoa ere etxean zegoen eta, eztabaida batean, bikotekideari bultza egin ziola azaldu zien. Bien adierazpenak eta emakumearen markak ikusita, gizonezkoa atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

Hiru edukiontzi sutan

 Suhiltzaileek igandeko goizalean Herrandarren kalean eta Hiru Probintzien plazan su hartu zuten hiru edukiontzi itzali behar izan zituzten.

Share

Almudena Sánchezek uko egin dio Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko zuzendari lanpostuari

Almudena Sánchezek uko egin dio Gasteizko Udaleko Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko zuzendari lanpostuari, arrazoi pertsonalak direla eta.

Udal-gobernuak atsekabez hartu du Sánchezek alde egitea —duela zenbait egun eskatu zuen kargutik kentzea—. Saileko zuzendari-lanetan aritu den denboran, profesionaltasun handia erakutsi du, eta oso lan ona egin, antolakuntza- eta kudeaketa-berrikuntzak ezarriz, arloko arduradun den zinegotziarekin koordinaturik.

Share

Gasteizko susperraldi ekonomikoari laguntzeko 2022ko zergak izoztea proposatzen du Urtaranen gobernuak

Iñaki Gurtubai audioa

 

Aste honetan onetsiko du Tokiko Gobernu Batzarrak udal-gobernuaren datorren urterako zerga, tasa eta prezio publikoei buruzko proposamena. Nabarmentzekoa da bost zerga lokal izoztuko egingo direla: ondasun higiezinak, ibilgailuak, jarduera ekonomikoak, gainbalioa eta eraikuntza, instalazio eta obrak. Udal zergen bitartez jasotzen denaren bi heren bost zerga horietatik jasotzen dira. Neurri horrekin, Gasteizko Udala ekonomia lokala lehengoratzeko eragile aktiboa izan dadila lortu nahi du Urtaranen gobernuak.

“Egungoa bezala testuinguru ekonomiko batean, pandemiak sortutako krisialdiaren aurreko pultsua berriro edukitzen hasiak garen honetan, ez da zergak igotzeko garaia. Familiei, negozioei eta enpresei lagundu nahi die Udalak, iristen ari den bizitza sozial eta ekonomikoa berreskuratzen. Gasteiztarrei zama gehiago ez sortzea esan nahi du zergak izozteak — aurtengoa bezalako urte zail batean ere egin genuena—, eta enpresei laguntzea, berek jasan behar izan baitituzte, bereziki, aldi zail horren ondorioak”, adierazi du alkateorde eta Ogasuneko zinegotzi Iñaki Gurtubaik.

2022rako zerga-proposamenak, horrela, jarraipena emango dio Urtaranen gobernua Orain Gasteiz Planaren bitartez Covid-19aren pandemiaren hasieratik ezartzen joan den neurri ekonomikoen kateari.

Tasa eta prezio publikoak KPIaren arabera eguneratzea

Bestalde, tasa eta prezio publikoei dagokienez —zergen bitartez jasotzen duenaren % 35 inguru jasotzen du Udalak horien bitartez—, bizitzaren kostuaren gehikuntza oinarritzat hartuta eguneratzea proposatzen du gobernu-taldeak. Urtetik urterako KPI kontuan izanik —2020ko abuztutik 2021eko abuztura artekoa—, Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen tasa eta prezio publikoak % 3 gehitzea proposatzen du gobernuak.

Planteamendu horrekin, udal zerbitzuen iraunkortasun ekonomikoaren alde egiten du Urtaranen gobernuak, sortzen duten kostuaren eta finantzatu beharko lituzketen tasa eta prezio publikoen bitartez jasotzen denaren arteko diferentzia handitu dadila eragotziz.

“Arduraz jokatu nahi dugu familia eta enpresen egoerarekin, zergak izoztuz, eta orobat Udalaren egoera ekonomikoarekin, gauza jakina baita nolako arrakala dagoen zerbitzuen kostuaren eta horiek finantzatzen dituzten tasa eta prezio publikoetatik jasotzen denaren artean. Horregatik, proposamen serio bat egiten dugu, moderatua eta zentzuzkoa, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen etorkizuna eta herritarren bizi-kalitatea aintzat harturik”, gehitu du Ogasuneko zinegotziak.

% 1,5eko igoera gizarte-zerbitzuen prezio publikoetan

Era berean, Gizarte Politiken Sailaren prezio publikoetan % 1,5eko igoera egitea aurreikusten da Urtaranen gobernuaren ordenantza fiskalen proposamenean, hots, gainerako zerbitzuetarako proposatutakoaren erdia. Hauei dagozkie, besteak beste, prezio horiek: etxean laguntzeko zerbitzua, otorduak etxera banatzea, jantokiak, etxebizitza komunitario eta egoitzetako egonaldiak eta abar. Kolektiborik ahulenetako kideak dira neurri horren onuradun izango diren pertsonak, diru-sarrerarik gutxien duten gizarte-sektoreak.

Gobernu Batzarrak ontzat ematea izango da oposizioko taldeekin negoziatzeko zabalik egongo den proposamen horren lehen urratsa, eta haiekin harremanetan jarriko da gobernua, akordiorik lortzerik ote dagoen.

 

 

 

 

 

 

Share