Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-09-20)

‘Personas vulnerables y transformaciones del mercado de trabajo’ jardunaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, irailak 20

Ordua. 9:15

Tokia. Europa jauregia, Green aretoa

Share

Prentsa-deialdiak (2021-09-18)

Omenaldia dictadura frankistaren biktimei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro González

Eguna. Larunbata, irailak 18

Ordua. 11:00

Tokia. Probintzia plaza, atzealdea, errepresaliatutako pertsonen monumentuaren ondoan

————————————————–

Mugikortasun Iraunkorraren Astearen ‘Superetxadiaren hiria’ aurkeztea, eta bertako informazio postuak, tailerrak eta BEIgunea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escudero

Eguna. Larunbata, irailak 18

Ordua. 11:15

Tokia. Olagibel kalea, (Posta Etxearen atzealdea)

Share

Komunikatua, Gasteizen gertatutako azken bi eraso matxista direla eta

Gure herriko bi bizilagunek bikotekidearen aurka egindako eraso matxista larria direla eta, Gasteizko Udaletik gaitzespenik eta arbuiorik sutsuena adierazi nahi dugu, bai eta gure babesa eta hurbiltasuna ere biktimei eta senideei. Udaletik eskura jarri dizkiegu beharrezko dituzten baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak eta babesekoak, eta bermatuko dugu haien interesei eragiten dien informazio guztia izan dezatela.

 

Hori dela eta, Gasteizko Udalak —gertakaren berri izan duenetik, eta ahalik eta ikuspegi osoena eta zehatzena izateko aukera emango ligukeen informazioa kontrastatu ondoren— aktibatu du Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa, honakoa hauek helburu: informazio guztia biltzea eta koordinatzea biktimei eta haren senideeni erakundetik laguntza ematea .

 

Azpimarratu nahi dugu indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria dela, lehen mailako arazo soziala dela, eta  indarkeria jasaten eta aurre egiten dioten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka eragiten duela. Indarkeria ez da ekintza bakan bat, baizik eta gure gizartea egituratzen duten jokabide esplizituen, mezu normalizatuen eta sinbolikoen sare bat, xede duenak emakumeak gizonen mende mantentzea.

 

Hala, Gasteizko Udalak, Giza Eskubideen gauzatze eraginkorra bermatzeko ardura duen erakunde publikoa den aldetik, udal-erakundeek eta, oro har, herritarrek edozein eraso matxistari berehala eta irmoki erantzuteko neurriak bultzatzen jarraituko du. Halaber, lehentasuna emango dio biktimari eta haren senideei hobespenez arreta emateari; era berean, lehenetsiko du, batetik,  emakumeei tresnak ematea emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko eta, bestetik, erasotzaileen zigorgabetasun soziala ez ahalbidetzea. Gainera, Udalak konpromisoa hartzen du bere eskumenak egikaritzen jarraitzeko, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko helburu.

Share

Pamela Palencianori babesa eskaintzeari buruzko Adierazpen Instituzionala

Pamela Palenciano eta bere inguruko zein familiako kide batzuk jasaten ari diren gorroto, jazarpen eta eraso matxisten kanpaina irmoki deitoratzen eta gaitzesten du Gasteizko Udalak “Ulertezina” da Pamela Palencianoren aurkako salaketa bat jarri izana, kereila gisa, gizonekiko ‘tratu iraingarriagatik’, eta Madrilgo Instrukzioko 15. Epaitegiak salaketa izapidetzea onartu izana, are gehiago jakina denean jazarpena sare sozialetan jasaten ari dela eta elkarte zein talde jakin batzuen aldetik etengabeko boikota egiten zaiola bere bakarrizketari.

 

“No Sólo Duelen los Golpes” bakarrizketa ezagunaren bidez, emakumeek egunero jasaten duten indarkeria matxista ikusarazi eta salatu nahi da, bizipen pertsonalaren bidez, eta maitasun erromantikoari buruz hitz egiten digu, gazteei tratu txarren lehen zantzuak antzematen laguntzen dien bitartean. Abusu matxistaren lehen zantzuak detektatzen laguntzeko eta “benetako maitasunak ez duela minik ematen” eta “indarkeriak ez dituela bi bertsio” nabarmentzeko, institutu, unibertsitate eta gizarte-zentroetan zehar dabilen bakarrizketa hunkigarri horrek gure udalerriko ahalduntze feministarako eskola inauguratu zuen 2019-2020 ikasturtean, eta oso eskertuta gaude horregatik.

 

Gogoan izan dezagun, gainera, profil publikoa duten emakume feminista ekintzaileen kontrako indarkeria matxistak esponentzialki egin duela gora azken urteotan. Eta horrekin lotuta, eremu digitalean emakumeen aurkako indarkeriak bizi duen gorakada. Pikara magazineak 2018an argitara eman zuen txosten sakon bat, sareko genero-indarkeriari buruzkoa, eremu horrek eskaintzen duen anonimotasunean ezkutatzen den indarkeria mota, alegia. Emakumeen eskubideak defendatzeagatik ezagun izanik, asko dira behin eta berriro jazarriak eta erasotuak diren emakume ekintzaileak. Euskal Herrian badira horren adibide ugari, Pikara bera, edo Irantzu Varela, esate baterako. Premiazkoa da baliabideak eta estrategiak jartzea jazarpen horiei aurre egiteko. Konpromiso irmoa geureganatu behar dugu, geure ingurunetik hasita, geure hiritik bertatik.

 

Gure udalerrian ez dago indarkeria matxistarako lekurik, eta gure helburua horren aurka etengabe borrokatzea da, indarkeria desagerrarazteko, eta, helburu horrekin, Gasteizko Udaletxeak eta udalbatzak, babes eta elkartasun osoa erakutsi nahi dio Pamela Palencianori eta beste hainbat euskal ekintzaile feministari, bai eta gure gaitzespen irmoa adierazi ere, emakumeen aurka egiten den genero-indarkeria publikoki salatzeagatik haren aurka egin zaizkion eraso guztiak direla eta. Halaber, Udalak gaitzetsi egiten du indarkeria lgtbifobikoaren gorakada, Samuel Luiz zenaren hilketa gogora ekarriz.

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Irailak 17, ostirala

– Gorka Urtaran alkateak eta Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak Mugikortasunaren Europako Astearen harira antolatutako manifestazioan parte hartuko dute; Olagibel kaletik aterako da, 19: 30ean, Posta kaleko atzealdean.

Irailak 18, larunbata

– Gorka Urtaran alkateak eta Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak parte hartuko dute Banbuaren XII. Mundu Eguna dela eta egingo den ekitaldian, 10: 40ean, arka plazan.

– Gorka Urtaran alkateak, Maider Etxebarria eta Jon Armentia alkateordeek eta Estibaliz Canto eta Raimundo Ruiz de Escudero zinegotziek diktadura frankistaren biktimen omenezko lore eskaintzan parte hartuko dute, Probintzia jauregiaren atzealdean, 11: 00etatik aurrera.

– Gorka Urtaran alkatea eta Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotzia 11: 30ean hurbilduko dira Mugikortasunaren Asteko karpa eta ekitaldietara, Olagibel kalean, Correos atzean.

– Gorka Urtaran alkatea eta Livia Lopez Osasun eta Kirol zinegotzia Deportivo Alavesi Arabako domina emateko ekitaldian izango dira, 12: 00etan, Artium museoan.

– Gorka Urtaran alkatea eta Cesar Fernandez de Landa Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzia Gasteizko Magia Jaialdiaren 33. edizioko ekitaldian izan dira, 18: 00etan, Principal antzokian.

Irailak 19, igandea

– Maider Etxebarria alkateordea eta Miren Fernandez de Landa eta Estibaliz Canto zinegotziak Emakumeen XIV. Lasterketan izango dira, Buesa Arena pabiloiko zabalgunean, goizeko 10: 30etik aurrera.

– Livia Lopez Osasun eta Kirol zinegotzia Masters Caixabankeko finala ikusten izango da 17:00etan, Ogeta pilotalekuan.

– Maider Etxebarria alkateordea Magialdiaren amaierara joan da, Antzoki Zaharrean, 19: 30ean.

 

 

Share

300.000 euro inbertituko ditu Udalak, argiteria eta bide-segurtasuna hobetzeko, beste 847 argirekin

300.000 euro inbertituko ditu Udalak, argiteria eta bide-segurtasuna hobetzeko, beste 847 argirekin. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatutako jarduera hogeita hamar bidegurutze eta oinezkoen pasabidetan zentratuko da, eta bidenabar tranbiaren azken luzapenen trazaduran —Hegoaldea eta Salburua— eta BEIren ibilbidean.

 

Kale hauetako bidegurutze eta oinezkoen pasabideetan indartuko da argiztapena:

Leon kalea

José Mardones kalea

Fontetxako Gazteluaren kalea

Blas de Otero kalea

Ballester Apezpikuaren kalea

Koldo Mitxelena kalea

Zumabide – Lasarteko atea

Zumabide – A2124

Giza eskubideen kalea

Iturritxu kalea – Jauregilanda kalea

Iturritxu kalea

Luis Olariaga kalea

Díaz de Olano Margolariaren kalea

Herrandarren kalea – Done Jakue hiribidea

Hezeguneen ibilbideko biribilgunea

Sofia Erreginaren hiribidea

Cervantes ibilbidea

Judimendiko parkea

Zurrupitieta kaleko biribilgunea

Independentzia kalea – Foru kalea

Herrandarren kalea – Florida kalea

Jacinto Benavente, 19

Jacinto Benavente, 29

Jacinto Benavente, 63

Pedro Asua kalea – Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea – Oto hiribidea

Baiona kalea – Xabier kalea

Varsovia kalea – Budapest kalea

Iruña-Veleia kalea

Jose Atxotegi kalea

 

Led teknologia duten luminariak jarriko dira. Luminaria berri horiek orain artekoak baino eraginkorragoak izaki, energia-kontsumoa murrizteko aukera ematen dute, eta argiteria publikoaren energia-eraginkortasunaren araudiarekin bat datozen argiztapen- eta uniformetasun-mailak lortzekoa. Gainera, orain dauden argiek eragiten duten itsutzea eta argi-kutsadura ekidingo dira, baita mantentze-kostuak gutxitu ere, luminaria horien bizitza baliagarria konbentzionalena baino askoz luzeagoa baita. A energia-kalifikazioa lortuko da berrikuntzaren ondoren.

“Argiteria publikoa hobetzeak bide-segurtasuna handitzea dakar berekin, eta talka- eta istripu-arriskua murriztea. Izan ere, oraingo honetan, kaleetako argiztapena modernizatzea eta hobetzea helburu duen esku-hartze horretan, ahalegin berezia egingo dugu bidegurutzeetan eta oinezkoentzako pasabideetan. Eta horrek aukera emango du leku horietan segurtasun eta lasaitasun handiagoz ibiltzeko. Gainera, Auzoen Planean aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen digu jarduerak”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.

Share

2022ko zergak izozteko proposamena onetsi du Gobernu Batzarrak

2022ko ordenantza fiskalen 49 proiektuak onetsi ditu gaur goizean Tokiko Gobernu Batzarrak. Aste hasieran iragarri bezala, datorren urtean zergak izoztea proposatzen du Urtaranen gobernuak. Udalaren diru-sarrera fiskal guztien bi heren egiten duten zerga horiek izozteaz gain, orobat proposatu da tasa eta prezio publikoak urtetik urterako KPI oinarritzat harturik eguneratzea, + % 3. Gizarte Politiken Sailak eskaintzen dituen zerbitzuen tasa eta prezio publikoen kasuan, % 1,5eko izango da igoera.

Zergak izozteko proposamen horrekin, pandemiak sortutako krisiaren ondoren iristen ari den bizitza sozial eta ekonomikoaren susperraldian lagundu nahi die udal-gobernuak familia, enpresa eta negozioei.

Berrikuntzarik ere badakar 2022ko ordenantza fiskalen proiektuak, hainbat zergari dagokionez. Hilerrien tasan, esaterako, ordainketa zatikatzerik izango da, orain arte ez bezala. Orobat islatuko da ordenantza fiskaletan zergak tramitatzeko prozesuen hobekuntza, ez baita beharrezkoa izango Udalak administrazioen arteko datu-trukearen bidez lor dezakeen informazioa aurkeztea hobariak eskatzen dituztenek.

Proiektu fiskala tramitatzeko hurrengo urratsa Ogasun Batzordean aurkeztea izango da, datorren asteazkenean, irailak 22. Egun horretan bertan, jendaurreko entzunaldian aurkeztuko zaie herritarrei.

 

 

 

Share

Esleitu da Mendizabaleko aparkalekuko zoladura eraberritzeko kontratua

Urtaranen gobernuak Mendizabaleko aparkalekuko zoladura eraberrituko du. Gaur goizean esleitu du Gobernu Batzarrak Mendizabaleko aparkalekuko zoladura hobetzeko kontratua. Udalak 999.800 euro inbertituko ditu esku-hartzean, eta lanek 6 aste iraungo dute. Asfaltia enpresak egingo ditu lanak.

Mendizabaleko asfaltoa oso hondatuta dago, hainbat hamarkadatan ez baita berritu. Berdeguneak eta Lasarteko ateko sarbideak mugatzen dituen zintarria ere hondatuta dago. Azpiegitura horrek jai eta kultur zein kirol jarduerak hartzen ditu, Azkena Rock jaialdia, esaterako.

Disuasio-aparkalekuak eta zoladurak hobetzeko plan baten barruko jarduna da hau. Orotara 4 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarriko duten zenbait ekimen dira, ibilgailu pribatuen erabiltzaileei zerbitzu ematen dieten azpiegiturak hobetu eta sortzeko.

Share

Iradier Arenak hartuko du kultur programazioa 2022ko urtarrilera arte

Kultur Bizia ekimenak espazio seguru hori kudeatzen jarraituko du, Udaleko eta Foru Aldundiko Kultura sailen laguntza eta koordinazioarekin

 

Gasteizko Udalak, proiektuan laguntzaile diharduen Arabako Foru Aldundiarekin koordinaturik, aldatu egin du Kultura Bizia elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Iradier Arenan kultura-jarduerak antolatzen jarraitzerik izan dezan, 2022ko urtarrilaren 10era arte.

“Hasiera batean, urrian bukatzekoa zen Kultura Bizia programa, baina pandemiaren bilakaera dela eta, beharrezkotzat jo dugu hiriko kulturaren sektoreari laguntzen jarraitzea, bere jarduna espazio seguruetan gauzatzen jarraitzerik izan dezan, herritarrengan ahalik eta oihartzun sozialik handiena sortuz. Iradier Arenan ekitaldiak sustatzeko formula arrakastatsua izan da, eta urtarrilera arte jarraitzearen aldeko apustua egin dugu”, adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Hain zuzen ere, elkarte horri 50.000 euroko dirulaguntza ematea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak gaur egindako bilkuran, Iradier Arenaren akustika hobetzeko eta espazioak egokitzeko, Kultura Bizia programaren esparruan sustatutako ekitaldiak bertan egin daitezen.

Kultura eta Kiroleko foru-diputatu Ana del Valek, berriz, honela adierazi du: “Bistakoa da espazio hori funtzionatzen ari dela; asmatu genuen horren aldeko apustu egin genuelarik, eta komeni da beste hilabete batzuez jarraitzea, Iradier Arenak eskaintzen dituen aukerak behar dituzten agenteen jarduera publikoa nahiz pribatua programatzen jarrai dezan. Ildo horretatik, Foru Aldunditik, Udalarekin koordinatuta, Kultura Bizia bideragarri egiteko elkarlanean jarraituko dugu urtarrilera arte, eta kultur eragile lokalei babesa ematen”.

Gogoratu beharra dago “Espacio Kultura Bizia Gunea” joan den apirilaren 12an aurkeztu zela eta maiatzaren 1etik aurrera hartu izan dituela jarduerak, eta lurraldeko kultur eragileek, Kultura Bizia elkartean antolaturik, era guztietako kultura-ekitaldiak programatu ahal izan dituztela bertan, Gasteizko Udalaren, Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, besteak beste, une bakoitzean beharrezko izan diren neurri sanitarioak hartzen zirelarik.

 

Share

Ongietorria, EHUren Arabako Campuseko ikasle atzerritarrei

Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko ikasle atzerritarrei ongietorria emateko ekitaldian parte hartu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok gaur goizean, Letren Fakultateko areto nagusian.

Erasmus programaren balioa nabarmendu du —bertan behera geratu zen koronabirusa zela eta, eta orain ekin zaio berriro—, eta euskal unibertsitateak azken hilabeteotan egindako kudeaketa-lanak eskertu. “Aski ezaguna da ‘Kultura segurua da’ goiburua; zuek, berriz, neurri egokiak hartuz gero hezkuntza segurua dela erakutsi duzue.”

Ikasleei egindako agurrean, eskertu egin die esperientzia horretarako Gasteiz aukeratu izana. “Jakintza areagotzeko aukera ugari eskaintzen ditu gure hiriak. Ondarea, kultura-, kirol- eta gizarte-jarduerak… Bizikletaz edo garraio publikoz erraz mugitzeko moduko hiria da Gasteiz. Bertako txoko guztiak ezagutzeko gonbita egiten dizuet.”

Ekitaldian izan dira, halaber, Euskara, Kultura eta Nazioartekotze errektoreorde M. Juncal Gutiérrez Mangado, Arabako campuseko errektoreorde Manoli Igartua eta Arabako Campuseko Kultura eta Kirol zuzendari Gorka Iturriaga.

Share