Prentsa Oharren banner

Jabetze Feministarako Eskolak ekin dio ikasturte berriari


Jabetze Feministarako Eskolak
 ekin dio ikasturte berriari, “No es país para negras” komedia dramatikoarekin, Hegoalde gizarte etxean.

Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran, Berdintasun zinegotzia, Miren Fernandez de Landa eta alderdien ordezkariak baita hiriko elkarte batzuk izan dira ekitaldian.

 

Jabetze feministarako eskolaren programazioa

Share

Enplegu zinegotzi Igor Salazarrek ongietorria egin die Araba Ekinean-en barruko ‘Zure ideiak balio du’ lehiaketaren finalistei

  • Tokiko 20 ekintzailek beren proiektuak defendatuko dituzte gaur arratsaldean, Europa jauregian
  • Aurtengo edizioan inoizko kopuru handiena lortu da, 64 ekimen aurkeztu baitira lehiaketara, 2020an baino 21 gehiago

 

‘Zure ideiak balio du’ lehiaketaren finalistek beren ideiak defendatuko dituzte epaimahaikideen aurrean, eta haiek Arabako negozio-proposamen onenak aukeratuko dituzte. Gasteizko Udaleko Enplegu, Prestakuntza eta Merkataritza zinegotzi Igor Salazarrek egin die ongietorria Europa biltzar jauregiko Francisco de Vitoria auditoriumean.

“Udaleko Ekonomia Sustapenaren Sailean badakigu ez dela gure hiriko ehun ekonomikorako gauza baliotsuagorik negozio-ideia berriak dituzten eta gauzak aldatzeko lanean hasteko gogoa duten ekintzaileak baino. Horrexegatik gaude Araba Ekinean-en ekosistemaren sustatzaileen artean, gure lurraldean eta gure hirian berritzaile direnei laguntzen baitie plataforma horrek. Ezberdin pentsatzen dakiten pertsonak behar ditugu, aurre egin beharreko erronka berriei erantzuteko“, nabarmendu du Enplegu zinegotzi Igor Salazarrek bere mintzaldian.

‘Zure ideiak balio du’ lehiaketak partaidetza-errekorra gainditu du 2021an, orotara 64 parte-hartzaile izan baititu. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI taldearen eta BIC Arabaren bitartez— eta Vital Fundazioak sustatutako Araba Ekinean aliantzaren barruan antolatzen da.

Epaimahaiak 20 finalista aukeratu ditu, zeinak hamar sarietako bat irabazteko lehiatuko baitira; orotara 11.000 eurotik gora banatuko dira. Gaurkoan, finalistek 5 minutu izango dute proiektuak aurkezteko eta epaimahaia zein publikoa beren kategorian onenak direla konbentzitzeko. Urriaren 5ean (asteartea) jakinaraziko da azken erabakia, Araba Ekinean-en barruko Ekin Day jardunaldi zentralean.

 

 

 

 

Share

Prentsa-deialdiak (2021-09-30)

Urban Klima 2050 ekitaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, irailak 30

Ordua. 15:00

Tokia. Euskalduna jauregia (Bilbo)

Share

Euskara Batzordea dataz aldatzea, urriaren 14tik 15era

Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordeak 2021eko urriaren 14rako aurreikusia zuen bilkura, aurrekontuarekin lotutako lanen lehentasuna aintzat hartuz, urriaren 15eko 11:00etara aldatu da.

Share

Udaltzaingoa El Pilar auzoan erre den ibilgailu baten inguruko ikerketa egiten ari da

Udaltzaingoak ikerketa ireki du larunbateko goizaldean El Pilar auzoko Konstituzio plazan erretako ibilgailu baten inguruko kontuak argitzeko. Suak aparkatuta zegoen auto bat kiskali eta toki berean aparkatuta zeuden beste bi ibilgailutan kalteak eragin zituen.

Gainera, SEAT etxeko automobila Bizkaiko Barakaldo udalerrian lapurtu zuten salaketa batean irakur daitekeenez.

Gertakariak argitzeko asmoz, Udaltzaingoko Ikerketa Unitateak Ertzaintzaren Ertzainor Unitatearen laguntza jaso du. Txakurretako batekin ezbeharra jasan duen ibilgailua ikuskatu du Unitateak.

Sutea nahita eragindakoa izan zen aztertzeaz gain, ikerketa horien helburua izango da autoa Gasteizen zergatik azaldu eta gero zergatik erre zen zehaztea.

 

Share

Lanabesek baliabide gehiago eskainiko dizkio sektore sozioekonomikoari euskararen arloan dituen beharrei erantzuteko

 

Programak enpresei prestakuntza eta aholkularitza gehiago eskainiko zaie, euskarazko jardunbide egokiak zabalduko dira merkataritzan eta ostalaritzan eta LHko prestakuntzan presentzia handiagoa izango du.

 

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak fase berri bat aurkeztu dute gaur, Lanabesen hazkunde handiaren fase bat, 2015etik Arabako enpresa-eremuan euskararen erabilera etengabe bultzatzen duen programa. 6 urte dira euskara eguneroko zereginetan, bezero edo hornitzaileekiko harremanetan eta abarretan erabiltzen duten enpresen kopurua modu esponentzialean hazi dela, eta, horren ondoren, erakundeek beste bultzada bat emango diote proiektuari, sektoreak euskararen arloan dituen beharrei modu eraginkorragoan erantzun nahi dien entzute bat aktibatuz.

“Enpresak jakitun dira euskararen sustapenak eta erabilerak esparru sozioekonomikoan dakartzan onurez. Proiektu honen bidez, Arabako eremu sozioekonomikoan aintzatetsitako enpresa eta erakundeen sare bat ehundu nahi da “, adierazi du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak,” Baina aurrean dugun bideak luzea izaten jarraitzen du; horregatik, erakundeen arteko lankidetza, SEA eta Vital Fundazioaren ahalegin goresgarriaz gain, funtsezkoa da euskarak hezkuntza gainditu dezan eta eremu pertsonalera eta, batez ere, enpresarialera irits dadin, jakin badakigulako gazteria hizkuntzari dagokionez abantaila handia dela elebidunentzat, eta lan-munduarentzat “.

Aliantza horri esker, iaz aholkularitza-zerbitzu tekniko bat eta praktika-komunitate bat martxan jartzea lortu zen, lurraldean kokatutako enpresetan euskararen erabilera sustatzeko funtsezkoak izan nahi dutenak. Gainera, praktika-komunitate hori garatuz, pixka bat gehiago aurreratu nahi da, hizkuntzakudeaketan duten esperientzia partekatu, elkarrengandik ikasi, ezagutza berriak sortu eta Arabako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen lagundu nahi duten enpresen foro bihurtzeko. Joan den astean ekitaldi honetako foro honen bilera egin zen, eta arrakasta handia izan zuen.

“Gasteizko Udalak bat egin du esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko koordinazio-mahai gisa erabiltzeko tresna den proiektuarekin. Elkarlana garrantzitsua da indarrak batzeko eta osagarritasuna lortzeko”, azaldu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.

Bestalde, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi duenez, “azpimarratzekoa da enpresekin izan ditugun harremanak benetan emankorrak izan direla. Interesa eta prestutasuna adierazi dute. Eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiet. Garrantzitsua da beraien jarrera hori bi arrazoigatik. Batetik euskararen biziberritze prozesuan laguntzen dutelako eta bestetik eredugarri direlako eta horrek beste enpresa batzuk erakarri ditzakeelako. Pixkanaka pixkanaka indarrak batzen joatea, batak besteari eragitea, auzolanean aritzea da helburua”. Sailburuak gaineratu duenez, “horretan Araba eredugarria da. Arabarrak apustu sendoa egiten ari zarete euskararen biziberritze prozesu hau bultzatu eta indartzeko, euskara ezagutzeko eta erabiltzeko, baita eremu sozioekonomikoan ere. Foru Aldundiak eta Gasteizko udalak apustu sendoa egin duzue euskara lan munduan biziberritzeko eta horretan bidelagun izango gaituzue”.

Baina haratago joateko, Lanabesek uste du arreta handiagoa jarri behar zaiola entzuteari, eta lan horrek fruituak eman dituela. Iaz, Foru Aldundiak landa-lan bat egin zuen Arabako 50 langile baino gehiagoko enpresetan euskararen sustapenari eta erabilerari buruz dagoen interes-maila aztertzeko galdetegi baten bidez. Gaur egun, lurraldeko 24 enpresak dute Bikain zigilua eta 192k Bai Euskarari ziurtagiria.

Orain, galdetegi hori Bai Euskarari Elkarteak 19 eta 49 langile bitarteko enpresei bidaliko dizkie, enpresa handiei eskainitako zerbitzua zabaltzeko eta, horrela, euskara sustatzearen aldeko Arabako enpresa-sarea aberasteko. Asmoa da enpresetara iristea, haien beharrak ezagutu eta jasotzea, baliabideak eskaintzea eta haien eskura jartzea. 2019an 200 enpresatara iritsi zen, eta fase berri honetan kopuru hori bostehun enpresa ingururi egingo zaie.

Baina entzutea garrantzitsua bada, erantzuna ere garrantzitsua da. Horregatik, Lanabesek sektore sozioekonomikoari eskaintzen dizkion baliabideen kopurua handituko du. Alde batetik, eta oinarrizko prestakuntza zein garrantzitsua den kontuan hartuta, LANEKIren bidez, besteak beste, LP-duala sustatzen dugu. Lanbide Heziketako zentroak eta lantokiak prestatuko dira LP-duala euskaraz egiteko, eta tresna bat izango dute euskararen egoeraren diagnostikoa azkar egiteko LP-duala euskaraz egiten den hainbat enpresatan.

Aldi berean, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren bitartez, banakako prestakuntza eta aholkularitza eskainiko da, hizkuntza kudeaketa negoziaturako tresnatzat har dadin.

Gainera, AENKOMER Merkataritza Federazioa euskarazko jardunbide egokiak zabaltzen ari da lurraldeko merkataritzan eta ostalaritzan, komunikazio-kanpainen bidez, sektoreari euskara normalizatzeko mezu positiboak emanez modu pribatuan, publikoan eta pertsonalizatuan, eta, bide batez, sektorearen interes-mailaren jarraipena eginez.

 

SEArekin hitzarmena

Baliabide berrien aurkezpenak balio izan du, halaber, Lanabesekin modu aktiboan lan egiten duten enpresei balioa emateko, eta horren adibide argia da SEA elkartea, Arabako enpresak. Duela urte batzuetatik sektorean euskararekin konprometituta, hilabete honetan bertan lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute Lanabes programako ekintzak garatu eta koordinatzeko, enpresa-sektoreak hizkuntzakudeaketan parte har dezan sustatzeko, berrikuntza eta aukera bektore gisa. Zentzu horretan, Pascal Gomez SEAko presidenteak esan duenez, “gero eta enpresa gehiago ari dira euskara eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, nahiz eta guztiek ez duten aukera bera. Horregatik, SEA Arabako Enpresek euskararen erabilera enpresa-ingurunean hazten lagundu nahi dute, bi bidetan lan eginez: batetik, berrikuntzak euskararen hizkuntza-kudeaketan duen garrantzia zabalduz, eta, bestetik, kudeaketa garatzeko eta aplikatzeko hizkuntza-aholkularitzaren bidez, ekintza zehatzen bidez”.

Share

Arabaclick 2021 ekimenak 5 erakusketa aurkeztuko ditu Gasteizen, urriaren 1etik 18ra bitartean

Argazkigintza eta Mugikorraren Topaketaren hirugarren edizioan 90 egileren 238 argazki erakutsiko dira

 

Arabaclik argazkigintza eta mugikorraren III. topaketak 2021eko ediziorako jarduera-programa aurkeztu du gaur goizean prentsaren aurrean. Ekitaldiari laguntzen dioten hiru erakundeen ordezkariak izan dira aurkezpenean: Estíbaliz Canto, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia; Ana del Val, Kulturako foru diputatua, eta Arantxa Ibáñez de Opacua, Vital Fundazioaren zuzendaria.

Bertan izan dira, halaber, Iñigo Antia, Arabacliken koordinatzailea, eta Jose Antonio Eguiara, Fotogasteiz elkartearen ordezkaria. Haiek azaldu dutenez, lehiaketaren aurtengo edizioan  227 egileren 796 argazki jaso dituzte guztira.

Arabaclick-ek 238 argazki onenak aukeratu ditu, 90 egilerenak, eta horiekin 5 erakusketa egingo dira Gasteizen urriaren 1etik 18ra bitartean.

Atariak naturarekin lotutako argazkiak hartuko ditu; Zabalganeko gizarte-etxeak, hiri paisaiarekin lotutakoak, eta Judimendiko gizarte-etxeak, argazki serieak. Amarika aretoan eta Vital Fundazioaren erakusketa aretoan, berriz, koloretako argazki urbano onenak jarriko dira ikusgai.

“Gasteiztarrak Arabaclick 2021 ekimenak proposatutako erakusketetara joatera animatu nahiko nituzke, kameraren edo mugikorraren atzean jartzen direnek munduaz dituzten ikuspegi desberdinak ezagut ditzaten”, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Erakusketen osagarri, bi proiektu landu dira: bata Arte eta Lanbide Eskolako ikasleek landu dute, eta urriaren 20an aurkeztuko da; besteak udalaren hezkuntza-programaren laguntza du, eta aldizkari batean argitaratuko da.

Informazio gehiago

 

 

 

 

Share

Udal liburutegiek irakurzaletasuna sustatzeko 81 jarduera eskaini dituzte urritik abendurako

Haurrek ordenagailuak izango dituzte eskura etxeko lanak egiteko edo interneten kontsultzeko.

 

Udalaren Liburutegi Sareak irakurzaletasuna sustatzeko urritik abendurako prestatutako programa aurkeztu du, gaur goizean, Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Horri esker, ikasturte honetan 81 jarduera izango dira gizarte-etxeetako liburutegietan: 43 gazte eta helduentzat eta 38 haur eta familientzat.

Haurrentzako jardueren artean, besteak beste,  ipuin kontalariak, antzerkia, musika, magia, lantegiak, familientzako irakurketa kluba eta hitzaldiak.

Helduentzat, berriz, idazleekiko topaketak, liburu aurkezpenak, irakurketa klubak, hitzaldiak, lantegiak, antzerkia, bakarrizketak, musika, errezitaldiak eta abar.

“Liburutegiak espazio seguruak direla azpimarratu  nahiko nuke. Jarduera guztietan hartuko dira koronabirusa ez kutsatzeko prebentzio- eta antolakuntza-neurriak, unean-unean osasun agintariek ezarritakoarekin bat, eta hartara liburutegiak atseginerako lekua izango dira” adierazi du zinegotziak.

Halaber, Udalaren Liburutegi Sareko zerbitzu berri bat iragarri du Cantok.  “Hemendik aurrera, txikienek ordenagailuak izango dituzte baliagarri, Interneten nabigatzeko, web posta kontsultatzeko, ikusentzunezkoak ikusteko, aplikazio ofimatikoak erabiltzeko….. “.

Zerbitzu hori Zabalganeko gazte eta helduentzako liburutegian eta familientzakoan eskaintzen zen, baina orain zabaldu egin da sareko beste familientzako liburutegi guztietara.

“8 urtetik 15 urtera bitartekoek ez dute heldu batekin egon beharrik ordenagailu horiek erabiltzeko. Aski izango da tutoreek zerbitzu hau aktibatzea hiriko edozein herritarrei Laguntzeko Bulegotan. Herritarren Udal Txartela erabiliz eskolako lanak egin eta internet erabili ahalko dute” gaineratu du.

2020ko balantzea

2020 urtea ezohikoa izan da pandemiagatik, eta nabarmen aldatu dira Udalaren Liburutegi Sareko datuak.

Erabiltzaileen kopuruak % 1,45 egin zuen gora 2019ko datuekin alderatuta, eta 104.043 bazkide izatera iritsi da.

Baina, maileguei dagokienez,  209.945 mailegu egin dira (aldizkariak eta eLiburutegia sartu gabe), beraz % 40 jaitsi da 2019arekin alderatuta.

2.999 aldizkari mailegatu ziren, beraz % 51eko jaitsiera izan da.

Hala ere, eLiburutegia plataformaren erabilera-datuak nabarmen hobetu dira: mailegu-kopurua % 150ean, eta erabiltzaileena % 51, guztiak 2019arekin alderatuta. “Alarma-egoeraren ondorioz liburutegiak itxi izanaren ondorio argia dira datuak, eta herritarrek informazioa eta kultura eskuratzeko eskubidearen beharra islatzen du” adierazi du Cantok.

5.621 lagunek erabili zuten aplikazio hori Gasteizen, eta 17.615 mailegu egin ziren.

Informazio gehiago

Helduen programa

Haurren programa

 

Share