Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-09-21)

Mugikortasunaren Astearen barruan egindako Hiriak 8–80 belaunaldien arteko tailerraren ondorioak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escudero; eta ekintza horretan parte hartu duten pertsona heldu eta gazteak

Eguna. Asteartea, irailak 21

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

———————————————–

Prentsaurrekoa. Beñat Etxepare Aretoko 2021-22 ikasturteko programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Teatro Paraíso taldeko zuzendari Pilar López

Eguna. Asteartea, irailak 21

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————————-

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteiz Duatloiaren I. edizioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez; Triatlón LEA La Blanca Taldeko zuzendari tekniko Ander Perez; Urko Herran, triatleta; Kirol eta Kultura diputatu Ana del Val; eta Vital Fundazioetako zuzendari nagusi Axier Urresti

Eguna. Asteartea, irailak 21

Ordua. 11:00

Tokia., Vital Fundazioaren egoitza (Bakea kalea 5, 1. solairua-Dendaraba)

 

 

Share

Atxilotu bat giza hilketaren saiakuntza dela eta

21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo goizaldean udaltzainek arma zuriarekin egindako mehatxu-delituaren ustezko egilea izateagatik.

03:50ean dei bat jaso zuten Herrandarren kalean eraso bat gertatu zela esanez. Zaurituak, bularrean zauriak zituenez, Santiago Erietxeko larrialdietan jaso zuen laguntza.

Udaltzaingoko agenteek bi lagunekin izan zuten elkarrizketa eta adierazi zuten ustezko erasotzailea hurbileko atari batean sartu zela. Hainbat gestio egin ostean, erasotzailea egon zitekeen etxebizitza topatu zuten. Etxebizitzaren titularrak zabaldu zien atea eta esan zien zer logelatan zegoen susmagarria. Logelatik ateratzeko esan zioten.

Logelatik atera zenean, ustezko erasotzaileak odol-arrastoak zituen elastikoan eta eraso batetik defendatu egin zela adierazi zien udaltzainei. Atxilotu eta Agirrelandara eraman zuten.

Udaltzaingoak ondoren bere logelan egindako erregistroan 7 zentimetroko labana aurkitu zuen ohean, baita ustezko odol-arrastoak ere.

Miaketan, udaltzainek marihuana hazteko bi negutegi landu gisa prestatutako bi instalazio topatu zituzten etxearen barnealdean, bere aireztapen- eta argiteria-sistemekin.

Era berean, sukaldeko gainaren azpian, landatzeko material desberdinekin, hainbat plastikozko ontzi handi topatu zituzten, eta etxebizitzaren sarreran, marihuana usain handia botatzen zuen kaxa bat.

Zegozkien kudeaketak egin ostean, hauek atzeman zituzten:

  • 700 marihuana-kukulu inguru. Kopuru horretan, bakoitzean 2 gramoko 24 monodosi barne, zilarrezko paperean bilduta, txikizka saltzeko prest.
  • Argiteriak, aire-erauzgailua, karbono aktiboko iragazkiak, hezegailuak, higrometroak, pH neurgailua.

Hori dela eta, 20 urteko gaztea atxilotu egin zuten osasun publikoaren kontrako delituaren egile gisa.

Polizia-eginbideak amaitu zirenean, erietxeko alta jaso zuen erasoaren biktimaren salaketa egiteke zegoen. Gertakariak eta erasoaren arrazoiak eta egoerak argitzeko kudeaketek martxan jarraitzen dute oraindik.

Marihuana landatzea eta erasoa

Udaltzainek larunbatean 43 eta 47 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten agintaritza-agenteei ustez marihuana landatzeagatik eta eraso egiteagatik, eta droga-trafikoagatik, hurrenez hurren.

Gertakariak 10:30 inguruan izan ziren, 092ak jasotako dei batek El Pilar auzoko etxebizitza poliziaren presentzia eskatu zuenean. Izan ere, gizonezko bati eraso egin zion pisukideak.

Tokira joan zirenean, eta bertakoekin hitz egiten ari zirela, agenteek marihuana-usain handia detektatu zuten eta zenbait kable ikusi zituzten korridorean, logeletarantz. Egindako ikuskapenean, marihuana-landaketa topatu zuten. Erasoa jasan zuenak agenteei aitortu zien berea zela, beraz, atxilotu egin zuten. Agirrelandako bulegoetara eraman aurretik, ospitalera eraman zuten, lesioak senda ziezazkioten. Gero aske geratu zen.

Bestalde, ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten, sortutako lesioengatik eta droga-trafikoagatik. Esku-hartzean makila bat topatu zioten, ustez pisukideari eraso egiteko erabili zuena. Horrez gain, hiru poltsa gordetzen zituen metalezko kaxa bat ere topatu zioten, barruan kolore zuriko substantzia pikorduna zuten hiru poltsek.

Atxilotua sexu-abusuagatik

Udaltzainek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean emakume bati onarpenik gabeko ukituak egiteagatik sexu-abusu baten ustezko egilea izateagatik.

Gertakariak 08:15 inguruan jazo ziren Frantzia kalean, borroka baten baitan. Gizonezko batek emakume bati ipurdian haren onarpenik gabe ukituak egin zizkionean, emakumearen lagun batek emakumea defendatzeko esku hartu zuenean hasi zen dena. Ondorioz, udaltzainek atxilotu egin zuten eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Genero-indarkeria

Udaltzainek 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbat goizaldean bikotekidearen aurkako eraso-delituaren ustezko egilea zelakoan.

Guztia 03:30 aldean gertatu zen, Koordinazio Zentralak patruila bati Herrandarren kalera joateko eskatu zionean; bertan, emakume batek etxetik ihes egin baitzuen, bikotekideak eraso egin ziolako.

Udaltzainek etxeraino lagundu zioten biktimari, Zaramagara, eta bertan, ustezko erasotzailearekin hitz egin zuten; hark eztabaida izan zutela soilik onartu zuen.

Emakumeak markak zituen besoan eta lepoan, beraz, emandako azalpenak eta lesioak ikusita, udaltzainek gizonezkoa atxilotu egin zuten eta larunbat goizean geratu zen epailearen esku.

Emakumea ospitale batera eraman dute lesioak senda diezazkioten.

Udaltzainen aurkako atentatuak

Hiru pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak asteburuan agintaritza-agenteen aurkako atentatu-delituak egiteagatik.

Atzo 52 urteko emakume bat atxilotu zuten, San Prudentzio kaleko ostalaritza-establezimendu batean arazoak sortu baitzituen eta identifikatzeari uko egin ondoren esku hartu zuten agenteen aurka egin baitzuen.

Ostiralean, 22 urteko gazte bat atxilotu zuten, Dato kaleko saltoki batean lapurtutako kreditu-txartela erabiltzearen susmagarri zelakoan gelditzeko eskatu zion agentearen aurka egiteagatik. Atxilotutako unean, hogei tabako-pakete, ONCEko 30 txartel eta telefono mugikor bat atzeman zizkioten.

Gertakariaren inguruan abiatutako ikerketaren ondorioz, udaltzainek 27 urteko beste gazte bat atxilotu zuten ostiralean bertan, txartelaren lapurretan eta erabileran ustez inplikatuta egoteagatik. Susmagarria ihes egiten saiatu zen eta atzetik zuen agente bati eraso egin zion, beraz, atxilotu egin zuten. Florida kaleko establezimendu batean lapurtutako telefono mugikorra atzeman zioten.

Errekisitoria judiziala

Udaltzainek larunbatean 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegi baten aurrean agertzeko agindua zuelako.

Share

Sexu- eta genero-aniztasunaren inguruko hausnarketa egingo du asteartean Plátikak, Bizan sareko topaketa- eta eztabaida-espazioak

Irailaren 21ean, asteartez, Plátikaren 5. edizioa hartuko du Europa biltzar-jauregiko Green aretoak. Topaketa- eta eztabaida-espazio bat da Plátika, herritar guztientzat irekia, Bizan sareak antolatua, eta oraingo honetan sexu- eta genero-aniztasunaren gaia jorratuko du.

Horretarako, besteak beste, gonbidatu izango dira Federico Armenteros, Fundación 26 de Diciembre-ren fundatzaile eta presidentea, zeinek adineko LGTBIQ+ pertsonen ikusgarritasunaren alde lan egiten baitu, eta Begoña Pérez Sancho, psikologia klinikoan lizentziaduna, sexologian masterra eta familia- eta bikote-psikoterapeuta.

18:30ean hasiko da Plátika, eta sarrera doan izango da, edukiera bete arte. 18:00etan irekiko dira ateak, eta Udalaren Youtubeko kanalaren bitartez ere jarraitu ahal izango da.

Share