Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdia (2021-09-03)

– Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, irailak 3

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 

Share

Euskara ikastaroetarako matrikulazio kanpaina hasi da, Gasteizen eta Araban euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko helburuarekin

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta euskaltegiek euskara ikasteko aukera ezberdinak aurkeztu dituzte gaur goizean. Ikastaroetarako matrikulazio kanpainak, aurten, ‘Ikasi eta erabili euskara. Merezi du! lema dauka eta ikastaro batzuetarako izen-emateak zabalik daude. Iñaki Gurtubai alkateorde eta Euskara zinegotziak, Lexuri Ugarte Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendariak eta Jose Miguel Reguero euskaltegien ordezkariak azpimarratu dute hizkuntzaren erabilerak duen garrantzia hiria eta Lurraldea euskalduntzeko bidean aurrera egiteko.

“Gasteizen euskararen ezagutzaren bilakaera garrantzitsua izan da. 1981ean, euskaldunak %3,5a ziren. Gaur egun, % 27,28an gaude. Horiei ‘ia euskaldunak’ gehitu behar zaizkie, %20ra iristen baitira. Emaitza horiek lortzeko, oso garrantzitsua izan da hezkuntza-eskaintza zabala izatea, bai euskaltegietan eta baita erakundeek sustatutako hainbat ikastarotan. Eta horregatik jarraituko dugu bide horretan”, azaldu du Iñaki Gurtubaik. Euskara zinegotzi eta alkateordeak azpimarratu duenez, “ikastaro hauen helburua euskaraz ez dakitenek ikasi dezaten da. Eta ikasten ari direnek erabili dezatela. Gure hirian euskararen erabileran eragiten jarraitu behar dugulako”.

Udalak ikastaroak antolatu ditu gizarte-etxeetan. Matrikulazioak irailaren 15era arte daude zabalik eta, zehazki, 76 talde eskaintzen dira. Gurasoentzat, 55 urtetik gorakoentzat, atzerritarrentzat eta merkataritzaren eta ostalaritzaren esparruko profesionalentzat daude aukerak. Ikastaroez gain, Gasteizko Udalak euskaltegietan euskara ikasteko diru-laguntzak ere baditu. Bi diru-laguntza mota daude, bai publiko orokorrarentzat, bai kolektibo espezifikoentzat. Iazko ikasturtean baldintzak malgutu ziren, eta emandako laguntzen kopurua 237 izatetik (19/20 ikasturtean) 495era (20/21) igaro zen. Eskaintza honi buruzko informazio guztia hemen aurkitu daiteke: www.vitoria-gasteiz.org/euskara  web orrian eta esteka honetan.

Aldundiaren dirulaguntzak

Arabako Foru Aldundiak aurten 85.000 euro banatuko ditu, euren matrikula egitean, Aldundiaren dirulaguntza eskaera bete eta foro administrazioak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztenen artean.

Baldintzak hiru izaten jarraitzen dute, aurreko ikasturteetan bezala:

— Adinez nagusia izatea, deialdia Arabako Buletin ofizialean argitaratzen den egunean.

— Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotea.

— A1, A2, B1 eta B2 mailetako edozeinetan matrikulatzea HABEk Araban edo Trebiñuko enklabean dituen euskaltegi homologatu batean.

Ikasle bakoitzak, zenbat ordu betetzen dituen araberako hiru dirulaguntza jaso dezake; hau da, zenbat eta ordu gehiago eman euskaltegian, orduan eta dirulaguntza kopuru handiagoa, 240 euro arte.

Aurreko ikasturtean, nahiz eta COVID 19a puri-purian izan, euskalduntzerako dirulaguntza deialdiko onuradunak 850 bat arabar izan ziren. 2019-2020 ikasturtearekin alderatuta oso kopuru paretsua, izan ere orain dela bi urte onuradunak 937 bat izan baitziren. Eta gehien bat, %70a emakumezkoak…badirudi honetan ere, euskalduntze prozesuetan emakumeak gailentzen zaizkiela gizonezkoei.

“Aurten, hobe esanda, 2021-2022 ikasturtearen atarian, Araban barrena banatutako euskaltegi homologatuek agerian utzi dute euskara ikasteko oztoporik ez dagoela, osasun eta segurtasun neurri guztiak hartzen jarraitzen direla: aurrez aurreko modalitateari urruneko modalitatea gehitu zitzaion 2020az geroztik, eta hortaz, euskara ikasi nahi duenak, gogoa besterik ez du azaldu behar”, esan du Lexuri Ugartek, aldundiko Euskera eta Gobernu Irekiko zuzendariak, “beraz, Arabako foro Aldundiak, arabarrok, euskara ikasten jarraitzeko dinamikari eusten jarraituko duteen esperantza du. Foru administrazioaren aldetik, gure eskura ditugun ahalegin guztiak egingo ditugu, aurreko ikasturteetako izen emate kopuruak mantendu edo, zergatik ez gainditzeko”.

Eta horrexegatik ere, Arabako foro Aldundiak aurten, gela lekuz aldatuen aurrekontu lerroa berreskuratuko du: “euren inguruan, euskaltegirik ez duten arabarrek ere, euskaltegietako profesionalen jakituria hurbil izan dezaten eta eurek ere euskara ikasteko aukera gal ez dezaten. Kasu honetan, 30.000 euro izango dira, HABEk diruz laguntzen ez dituen garraio gastua laguntzen”.

 

 

Share

Gaur irekiko da Jabetze Feministarako eta haur eta gazteentzako Eskoletako ikasturte berriko jardueretan izena emateko epea

 77 proposamen eskainiko dira datorren ikasturteko programazioan, eta, berrikuntza gisa, streaming bidez jarraitu ahalko dira hainbat jarduera

 

Udalak feminismoari buruzko ikerketa-lanen lehiaketa deitu du bigarren aldiz.

 

Informazio liburuzka (pdf) 

Gaur irekiko da Jabetze Feministarako Eskolako ikasturte berriko jardueretan izena emateko epea. 77 proposamen eskainiko dira datorren ikasturteko programazioan, eta, berrikuntza gisa, streaming bidez jarraitu ahalko dira hainbat jarduera

“Jabetze Feministarako Eskolak, orain arteko hamaika edizioetan, feminismoa hedatu du gure udalerrian, ordutik hona antolatutako ehunka prestakuntza- eta kultura-proposamenen bidez. Horien bitartez,  urtero-urtero, milaka emakume jabetu dira genero arrazoiengatik bizi duten zapalketa-egoeraz, baina baita beren gaitasun eta interesez ere.  Horretaz gain, bertatik bertara ezagutu dituzte bestelako zapalkuntza-motek –hala nola sexu-orientazioak eta genero-identitateak, kultura-testuinguruak, dibertsitate funtzionalak, adinak edo gizarte-mailak – eragindako pertsonen errealitateak. Halaber, emakume askok erreferenteak eta lankide inspiratzaileak aurkitu dituzte eskolan, eguneroko liberazio txikien edo erresistentzia latzen protagonistak, esaterako aurtengo  Herri Handi zikloan ezagutuko ditugunak” adierazi du Berdintasuneko  zinegotzi Miren Fernández de Landak.

Eskolak Emakumeen Etxean du egoitza, Etxanobe jauregian. Bertan, gainera, jabetze kolektiborako prozesuak sustatzeko ekimenak egiten dira, emakumeak beren intereseko gaien inguruan antola daitezen eta beren boterea areagotu dezaten, hau da, emakumeek baliabide material eta sinbolikoak erabili eta kontrolatzeko. Horren adibide dira Eleen ganbara, Sorgineneako liburutegia eta eskolan denbora igaro ahala egonkor bihurtu diren taldeak.  “Azken finean,  Emakumeen Etxeak helburu du emakumeek beraiei zuzenean eragiten dieten erabakietan zeresana izatea, berdintasun-politiketan eta gizartearen eraldaketan parte hartzea dela medio. Eskerrak eman nahi dizkiegu Gasteizko Etxe hau sortzeko prozesu luzean lagundu ziguten guztiei eta, bereziki, Sorginenea-Tu casa feminista elkarteari, Emakumeen Etxean abian jarri eta lehen hamahiru urteetan kudeatzeagatik” nabarmendu du zinegotziak.

Aurten, 11. ikasturtea egingo du Eskolak, eta programazio anitza eta berritzailea prestatu du.

  • Herri Handi. Herri handiaren hitzaldiak infernu txiki baterako

Zikloaren bigarren edizioa erresistentzian ari diren herriei eskainita dago. Nikaraguako, Saharako, Palestinako, Erdialdeko Amerikako eta Ekuadorreko aktibista feministek hainbat arlotan dituzten borrokak azalduko dituzte, testuinguruen arabera: ekonomiaren eta ingurumenaren arloko justizia; gorputz-lurraldearen eskubidea; abortuaren zigorgabetze soziala eta legala; egia-, justizia- eta erreparazio prozesuak eta berriz ez errepikatzeko bermea; sistema sionistaren aurreko erresistentzia, palestinarren kasuan; edo Edo Estatu baten eraikuntza, sahararren kasuan.

  • Feminismoari buruzko ikerketa-lanen lehiaketa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Masterrekin lankidetzan: EHUko Berdintasun Eragileak.

Udalak bigarren aldiz jarri du martxan lehiaketa hau,  eskolan ezagutza eta ikerketa feminista sustatzeko eta, horrela, udalerrian ahalduntze feminista lortzen laguntzeko. Aurkezlearentzat interesgarri diren gaien ingurukoak izango dira ikerketa-proiektuak, eta ahalduntze feministaren esperientziak aztertu beharko dira, edota emakumeen eta LGTBI pertsonen eskubideen aldeko eraldaketa sozialari ekarpenak nola egin.

Lehiaketaren oinarriak helbide hauetan eskura daitezke:

  • vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista (euskaraz)
  • vitoria-gasteiz.org/escuelafeminista ( gaztelaniaz)

Aurten hiru ikerketa-proposamen aukeratuko dira (iaz bakarra izan zen). Hautatutako hiru proiektuek 4.800na € jasoko dute (iaz 4.500 euro) Ikasturtean zehar ikerketa-lanak garatu ondoren, hitzaldi batek emango dio hasiera lanak aurkezteko ekitaldiari:  “La transversalidad del principio de Igualdad en la investigación”. Asun Ventura Franch-ek emango du (Zuzenbideko doktorea, Valentziako Unibertsitatean).

Baietz ulertu

Proposamenen % 33,77 euskaraz dira, hau da, % 9,1 igo da aurreko edizioaren aldean. Halaber, Baietz Ulertu zigilua sortu da, eta euskaraz diren hainbat jardueren ondoan ageri da liburuxkan. Zigiluak adierazten du jarduera horretan ez dela jendaurrean euskaraz hitz egin beharko, baina bai ulertu.

Berrikuntza hauek ere izango dira aurten:

  • Aurrez aurreko hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahalko dira, horretarako egokitutako webgunearen bidez: vitoria-gasteiz.org/EEF-endirecto (gaztelaniaz) eta www.vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean (euskaraz).
  • COVID-19aren transmisioa prebenitzeko, pandemia aurretik irekiak ziren jardueretan parte hartzeko –antzerkiak, kontzertuak, hitzaldiak, dokumentalak, zineforumak, inaugurazio- eta amaiera- ekitaldiak) gonbit-txartelak beharko dira. Ikastaro, lantegi eta irakurketa klubetarako ere izena eman beharko da.

Irekiak diren jardueretarako gonbit-txartelak ekitaldi bakoitzaren data baino 20 egun lehenagotik erreserbatu ahalko dira, webgune hauetan:

  • vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista (euskaraz)
  • vitoria-gasteiz.org/escuelafeminista (gaztelaniaz)

 

Share