Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-09-29)

Prentsaurrekoa. Udal Liburutegi Sareko udazkeneko programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz canto

Eguna. Asteazkena, irailak 29

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————–

Prentsaurrekoa. ‘Lanabes” ekimenaren aurkezpena

Partehartzaileak: Vitoria-Gasteizeko alkate Gorka Urtaran; Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi Ramiro González; Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria; eta SEAko presidente Pascal Gómez

Eguna. Asteazkena, irailak 29

Ordua: 11.00

Lekua: Arabako Foru Aldundiko prentsa aretoa

———————————————–

Prentsaurrekoa. Arabaclick aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Kultura foru zuzendari Ana del Val; Fundación Vital Fundazioko zuzendari Arantxa ibáñez de Opacua; Arabaclick ekimeneko koordinatzaile Iñigo Antia; eta Fotogasteiz, Gasteizko Argazkilarien elkarteko ordezkari Jose Antonio Eguiara

Eguna. Asteazkena, irailak 29

Ordua. 11:30

Tokia. Vital Fundazioko erakusketa zentroa (Posta 13-15)

——————————————–

Jabetze Feministarako Eskolako 2021-2022ko ikasturtea inauguratzea, bere hamargarren urteurrenan

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Berdintasun zinegotzi Miren Fernández de Landa

Eguna. Asteazkena, irailak 29

Ordua. 18:30

Tokia. Hegoalde Gizarte Etxea

Share

Udalak Europako funtsetara 17,6 milioi euro baino gehiagoko balioa duten mugikortasun jasangarriko 11 proiektu aurkeztu ditu

GORKA URTARAN ALKATEAREN ADIERAZPENAK

Gasteizko Green Mobility Next Planak 2024an gauzatuta egon beharko luketen ekimenak biltzen ditu

Laguntza-deialdi honen ebazpena udazken honetan bertan kaleratuko dutela aurrez ikusi dute.

Urtaranen Bulegoak hainbat proposamen bildu du: isurpen baxuko eremua sortzea, bidegorri-sarea hedatzea, TUVISAren kotxe-toki berrien bigarren fasea, bizikletetarako aparkaleku seguru gehiago, TAO zabaltzea eta digitalizatzea…

Gasteizko Udalak Europako Next Generation funtsetara 17,6 milioi euro baino gehiagoko balioa duten mugikortasun jasangarriko 11 proiektu aurkeztuko ditu. Tokiko Gobernu Batzordeak gaur goizean onartu du udalerrietarako laguntzen programarako eskaera hau formalizatzea Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda Ministerioak bultzatutako isurpen baxuko eremuak eta hiri-garraioaren eraldaketa digital eta jasangarria ezartzeko.

Gasteizkoa “helburu handiak” dituen proposamena da gaur alkateak, Gorka Urtaranek, adierazi duenez, eta horren xedea izango da 2024a baino lehen mugikortasun jasangarriko eta osasungarriko 11 ekimen aurrera eramatea. “Udalaren estrategiaren baitan jasota dauden proiektuak dira eta aspalditik ari gara horien inguruan lanean. Baina orain, lehenbailehen horiek guztiak hezurmamitzeko dugun aukera hau aprobetxatu nahiko genuke”, adierazi du alkateak. Gasteizko alkateak Mugikortasun eta Espazio Publikoaren zinegotziarekin, Raimundo Ruiz de Escuderorekin, batera azaldu ditu proiektuak.

 

11 proiektuak bi eskaeratan banatu dituzte: Haietako lehenengoaren izenburua da ‘Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next’ eta 12.699.801 euroko dirulaguntza eskuratzeko helburua du (inbertsio osoaren % 90). Bigarren proposamena, aldiz, ‘Industrialdeetan mugikortasun aktiboa bultzatzea’ litzateke eta 4,9 milioi euroko laguntza jasotzea luke xede. Laguntzen bigarren lerro hau lehen deialdirako Gobernu Zentralak ezarritako baliabideak agortuko ez balira bakarrik aktibatuko litzateke. Deialdien ebazpena udazken honetan bertan kaleratuko dutela aurrez ikusi dute.

 

Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next  planak proiektu hauek biltzen ditu:

 

Isurpen baxuko eremua sortzea: Gasteizko isurpen baxuko eremu horiek nola jorratu eta haietako lehenengoa nola ezarri finkatuko duen ikerlanaren kontratazioa aurkeztu dute. Gasteizko Udalak eremua Erdi Aroko hirigunearen eta Zabalgunearen inguruan kokatzea proposatu du. Dena den, ikerlana lagungarria izango da eremua mugatzeko. Klima Aldaketaren Legeak eskatzen du 2023a baino lehen eremu mota horiek sortzea 50 000 biztanle baino gehiagoko hirietan eta proiektu mota hori aurkeztea laguntzetara sarbidea izateko baldintza zen. Isurpen baxuko eremuak ibilgailuen sarrerak kontrolatzeko eta kale barruan zirkulazioa gutxitzeko sistemak gehituko lituzke.

 

Bidegorri-sarearen hedapena: hirirako bidegorrien beste 9 kilometro egitea planteatu da. Konexio horiei esker, dagoeneko kontsolidatuta dauden bizikletentzako tarteak lotuko lirateke. Gasteizek bidegorrien 170 km ditu.

 

-Bizikletetarako aparkaleku seguruen sarea hedatzea. VGBiziz sarearen estrategiarekin eta kontsolidazioarekin aurrera jarraitu nahi dute bizikletetarako aparkaleku berriak sortuta.

 

-Zabalganako superetxadia sortzea. Dagoeneko lizitazio-prozesuan dagoen eta Europako funtsek ezarritako estandarrak eta eskakizunak betetzen dituen eta Ilustrazioaren hiribidean abian jarriko den esku-hartzea da.

 

-Erdiko superetxadian, hegoaldeko esparruaren irisgarritasuna hobetzea eta oinezko bihurtzea. Terrorismoaren Biktimentzako Memorialaren ingurua berritzeko lanen 2. eta 3. faseak gauzatzeko laguntzak eskatu dira. Horri esker, Memoriaren plaza sortuko litzateke. Lan horiek esleitzear daude eta aurrez ikusitako jarraipena emango zaio. Horrek Errege Ateko ardatzean izango luke eragina Barnekale Berritik Frantzia kaleraino, Kanpokale Berria eta Aska kalea barne.

 

-Aldabe eremuan irisgarritasuna hobetzea eta oinezkoentzako bihurtzea: Koroatzearen kaleko SmartEnCity proiektuan jasota dagoen espazio publikoaren esku-hartzea da.

 

-Iturritxun disuasio-aparkalekua sortzea. 100 plaza baino gehiago izango dituen azpiegitura egiteko kontratua lizitazio-fasean dago dagoeneko.

 

-TAO hedatzea eta hobetzea. Udalak bere eskaeran bi gauza planteatu ditu. Alde batetik, Judimendiko eta Hegoaldeko eremuko bizilagunekin adostutako eta iragarritako zabalkuntza egitea. Eta, bestetik, kudeatu ahal izateko sistema berria ezartzea. “Erabiltzaileentzat erosoagoa, modernoagoa eta digitalizatuagoa izango den kudeaketa. Urtea amaitu aurretik aterako dugu kontratua lizitaziora”, azaldu du Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak.

 

-Azken miliako banaketa jasangarrirako hub mikrologistikoa sortzea. Kasu honetan, Herrandarren kaleko geltokia azken miliako banaketa-zentro bihurtzea planteatu dute. Alkateak Udaleko Politikako Osoko Bilkura orokorrean iragarritako Herrandarren kalearen erreforman eta naturalizazioan ere barneratu beharreko jarduera da.

 

-Mugikortasun Elektrikoko Zentroa zabaltzea. Kasu honetan, TUVISAren kotxe-tokien jarraipena egin ahal izateko laguntzak eskatu dira (bigarren hedapena). Lehen eta bigarren faseetako obrak dagoeneko abian daude. Baina fase berriak bideratzeak flotara autobus elektrikoak gehitzea eta TUVISAren elektrifikazioarekin aurrera jarraitzea ere ahalbidetuko luke. Lehen fasearekin, 20 ibilgailu elektrikotarako espazioa egongo da. Bigarren fase hau egingo balitz, beste 20 tarte gehituko lirateke. Horri esker, Garraioen udal-enpresak beste 27 ibilgailu elektriko gehituko lituzke.

 

 

Mugikortasun aktiboa industrialdeetan

  1. eskaerak, bestalde, 4 916 446,00 euroko balioa duten dirulaguntzak jasotzeko helburua du. Kasu honetan, “Industrialdeetan mugikortasun aktiboari bultzada ematea“ izeneko proiektua aurkeztu dute. Bidegorri berriak eraikitzera (8,5 kilometro) eta industrialdeetara sartzeko bideak oinezkoentzat bihurtzera zuzendutako jarduerak jasotzen dituen planteamendua da. Bestalde, errotonda jakin batzuetarako jarduerak ere gehitzen ditu, bideko segurtasunean arreta berezia jarrita.

 

 

Konektatutako hirien elkartea

Gaur goizean jakinarazitako proiektu horiei guztiei, mugikortasun arloan, herritarrentzako mugikortasun digitaleko plataforma bat garatzeko Gasteiz, Valentzia, Logroño, Fuenlabrada, Gijón eta Valladolideko ekimen bateratua gehitu behar zaie. Horrek, era berean, lortutako datuetatik abiatuta, etorkizuneko mugikortasunaren plangintza egiteko balioko du. Estatistikak eta jokabideak atzeman, prozesatu eta arakatzeko aukera emango duen tresna da. Gainera, ‘konektatuko hiriak’ estrategiaren baitan kokatzen da. Izan ere, elkarteko udalerriek informazioa partekatuko dute.

 

Tokiko Gobernu Batzordeak  ostiralean oniritzia eman zion udalerrien elkarte horretako kide izateari. Hirien aliantzak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren Next Generation funtsen deialdira aurkeztuko du proiektua, baterako ekintzak aurkeztuko dituzten hirietara bideratuta. Horren guztizko kostuak 27 milioi gaindituzko lituzke eta % 90eko dirulaguntza jasoko lukete. Plataforma digitalaren azken helburua mugikortasun-datuak lortu eta interpretatzea izango litzateke, eta horiei esker, etorkizuneko eredu jasangarriagoetara igarotzea.

 

Kode irekiko eta hiri anitzeko plataforma horrek, beste gauza batzuen artean, hiri-mugikortasuneko zerbitzuak eskainiko lizkieke herritarrei app bakar batean: autobusa, taxia, bizikletak, partekatutako autoa, aparkalekuak eta abar. Gainera, herritarren mugikortasun-ohiturak ezagutzeko aukera emango die udalei eta horrek erabakiak hartzea erraztuko du, big datako kudeaketa-moduluei esker. Proiektua zabalik dago, eta ondorioz, etorkizunean, udalerri berriak gehitu ahal izango dira.

 

Share

Gervasio Sanchez erreportari grafikoaren “Saharari begira” erakusketa hartuko du Montehermosok. 

  • Ostegunean inauguratuko da, eta urriaren 7an, bisita gidatua egingo du egileak berak.

 

Montehermoso kulturuneak “Saharari begira” argazki erakusketa hartuko du ostegunetik aurrera; Gervasio Sánchez erreportari grafiko ospetsuaren lana. Erdi Aroko hiriguneko jauregiko Jovellanos aretoan izango da ikusgai, Gasteizko Udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuari esker.

Gervasio Sánchez planetako hainbat lurraldetan aritu da prentsa-argazkilari, eta bertatik bertara bizi izan ditu guda eta istiluak. Erakusketa honetan, 2016an Tindufeko eta Mendebaldeko Saharako errefuxiatu-eremuetan ateratako hogeita hamar argazki eta ikus-entzunezko bat aurkezten dizkigu.

Errefuxiatu-eremuetako egunerokoa islatzen da argazkietan. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik hona pertsonen kontrako minen biktimen izan diren senitartekoen erretratuak edo heziketa bereziko zentroko haurren erretratuak dira.

Pandemiak areagotu egin du errefuxiatu-eremuetako egoera humanitarioa, eta zaildu egin du nazioarteko laguntza iristea, eta. bigarren aldiz, “Oporrak bakean” programa egitea. Programa honen bitartez errefuxiatu-eremuetan bizi diren Saharar adingabeek udako bi hilabete ematen dituzte Arabako familiekin.

Urriaren 24ra arte izango da ikusgai.

Urriaren 7an, kazetariak berak bisita gidatua egingo du erakusketan. Doan izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da Montehermoso kulturunean edo 945161830 telefonora deitu.

 

Share

Zapatari kaleko taberna batean ustezko droga-trafikoagatik atxilotua

Udaltzainek atzo Zapatari kaleko taberna bateko jabea, 58 urteko gizonezko bat, atxilotu zuten droga-trafikoaren delituaren ustezko egilea izateagatik.

Guztia 21:00ak baino zertxobait lehenago gertatu zen, solte zeuden txakur batzuk oinezkoak molestatzen ari zirelako patruila bat Zapatari kalera joateko eskatu zutenean. Iritsi zirenean, udaltzainek ikusi zuten ostalaritza-establezimendu barruan bi txakur zeudela. Ondorioz, jabearekin hitz egiteko asmotan sartu ziren.

Lokalera sartu zirenean, ke-mordoa eta haxixaren usain handia sumatu zituzten. Gainera, ustez porru-zigarroenak ziren zigarro-punta batzuk ikusi zituzten lurrean eta erabiltzen ez zen tximinia batean. Haietako bat erretzen ari zen bezeroetako bati substantzia trinko marroi baten pusketa bat topatu zioten arropa artean. Ondorioz, identifikatu eta salatu egin zuten.

Esku hartzen zuten bitartean, antzeko usaina sumatu zuten udaltzainek tabernako barran eta bezeroari atzemandakoaren antzeko testura zuen beste substantzia trinko marroi baten pusketa batzuk aurkitu zituzten. Gertatutakoa ikusita, establezimenduko arduradunari jakinarazi zioten lokala erregistratu behar zutela.

Erregistratzeko garaian, kolore zuriko hauts-itxurako substantzia baten 28 gramo inguru topatu zituzten (seguru asko, speeda) eta ustez haxixaren 100 gramo inguru. Guztia bilgarri eta plantxa ugaritan zegoen.

Horrez gain, kutxa erregistratzailetik dirua (600 euro inguru) konfiskatu zuten harrapatutako substantzia haien salmentatik jasotakoa zela zioen susmoaren aurrean. Udaltzainek lokalaren arduraduna atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delituaren ustezko egilea zelakoan. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

 

Bi atxilotu edukiontziak erretzeagatik 

Gaur goizaldean, udaltzainek 19 eta 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte edukiontziak erretzearekin lotutako kalte-delituaren ustezko egileak direlakoan.

Goizaldeko 02:30 inguruan, Oion kalean edukiontziak sutan zeudela zioen abisua jaso zuten. Suak beste bi edukiontzitan ere izan zuen eragina. Handik ordubetera, 092ra egindako beste dei batek ohartarazi zuen kale berean beste bi edukiontzi zeudela erreta eta hiru gazte korrika atera zirela FCCko langileak igaro zirenean.

Emandako deskribapenaren arabera, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko patruila banak ustezko bi egile inguruan topatu zituzten. Egileak zirela onartu zutenez, atxilotu egin zituzten. Biek zituzten erre-usaina eta errauts-hondarrak. Gainera, haietako batek pizgailu bat zeraman.

Ikerketak irekita jarraitzen du hirugarren egilea harrapatzen saiatzeko, eragindako edukiontzien guztizko kopurua zein den jakiteko eta azken hilabeteotan gertatu diren aurreko beste sute batzuetan sartuta egon ote diren ikertzeko.

Atxilotuak gaur geratuko dira epailearen esku.

 

Atxilotua bikote ohiari mehatxu egiteagatik  

Udaltzainek atzo gauean 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bere bikotekide ohiaren aurka egindako mehatxu larrien delituaren ustezko egilea izateagatik.

Guztia salatzailearen etxebizitzan, Salburua kalean, eta kalean gertatu zen.

Atxilotua gaur geratuko da epailearen esku.

 

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek Zabalgana auzoan su hartu duten 6 edukiontzitako sua itzaltzen lagundu behar izan dute gaur goizaldean. Udaltzaingoa sua nork eragin duen ikertzen ari da.

Bestalde, A-3102 errepideko sastrakadi bateko 200 m2-ko azaleran piztutako sua itzaltzen parte hartu zuten atzo.

 

 

 

 

Share

IGIk 178 ingurumen-jarduera eskaini ditu udazkeneko agendan

 

Gasteizko udalaren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak udazkeneko jarduera-agenda aurkeztu du; 178 jarduera dira, guztira, Atarian, Olarizuko lorategi botanikoko informazio-gunean eta Eraztun Berdean.

Programak gure inguruneko flora eta jauna ezagutaraztea du xede.

Jarduera hauek izango dira, besteak beste: hiru erakusketa Ataria interpretazio zentroan, biodibertsitatearen kulturarekin lotutako 12  lantegi eta ikastaro, 31 natura ibilbide, eta familientzako 116  jarduera udalaren zenbait gunetan. Oraingoan IGIK arreta berezia jarri du botanika arloko jardueretan, eta izena ematea eskatzen duten 1200 lekuen % 10 inguru baita arlo horretakoa.

Horietaz gain, hainbat gairi buruzko hitzaldiak, lantegiak, natur ibilbideak (oinez edo bizikletaz), familientzako jarduerak, ikastaroak eta erakusketak ikusteko bisitak izango dira. Jarduera hauek programatu dira, zehazki: Txoriastea 2021, bi ibilbide ornitologiko ingelesez Salburuan zehar , habia-kutxak egiteko lantegia, Los Fresnos behatokitik hegaztiak behatzeko hamabi irteera igandeetan eta  marrualdia behatzea, non 190 leku izango diren.

Ingurumen-eskaintzen artean bada berrikuntzarik: “Atariara mikrobisita”. Familientzako jarduera honetan esperientzia desberdinak tartekatuko dira hilero, 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrek zentroa ezagutu dezaten. Horretaz gain, “hartu hegazti bat babespean” proiektua dugu.

Horietaz gain, programan badira introspekzio pertsonalerako jarduerak (meditaziorako ibilaldiak, isiltasunaren melodiak, isiltasun guneak) edo Eraztun Berdearen 17. oinezko bira.

Landareei buruzko hainbat lantegi ere antolatu da Olarizuko lorategi botanikoaren informazio gunearen inguruan egiteko: kremak egitekoak, erreboilak landatzeko teknikei buruzkoak, edo xaboi eta intsentsu begetalak egitekoak, besteak beste.

Udalaren webgunean, Atarian, 010 telefonoan eta gizarte-etxeetan eman daiteke izena.

Informazio gehiago

Share

Gasteizek turismo plan bat landu du helmuga iraunkor izateko estrategia indartzeko

 

Ekonomia Sustapenaren Sailak Eraztun Berdean eta Erdi Aroko hirigunean jarduerak egitea aurreikusi du, baita seinaleztapen inteligenterako ekintzak ere, eta horretarako europar funtsak lortzen saiatuko da 

 

Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren Sailak Helmugan Turismo Iraunkortasuna sustatzeko Plan bat idatzi du, Arabako hiriburuak iraunkortasunaren erreferente gisa duen lekua indartzeko asmoz. Estrategiak zenbait hobekuntza planteatzen ditu, hiriaren erakargarri turistikoetako birekin lotuta: Eraztun Berdea eta Erdi Aroko hirigunea; ia 4 milioi euroan balioetsiko ekintzak dira, eta 2024 baino lehen gauzatzea da asmoa. Herritarren Partaidetzaren Sailak eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailak lagundu dute plana lantzen, eta horretarako europar funtsen finantzaketa lortzen saiatuko da Udala. Zehazki, sektore turistikorako laguntzak emateko aparteko deialdi batera aurkeztu da proposamena.

Proposatutako ekintzak lau ardatzetan banatzen dira. Lehenak, trantsizio berde eta iraunkorrarekin lotutakoak, Olarizuko parke botanikoa hobetzea aurreikusten du, paisaian esku hartuz eta landarezko labirinto bat osatuz. Bigarren ardatzak energia-eraginkortasunari erreparatuko dio: Eraztun Berdeko konektagarritasuna hobetzea eta udaletxeko El Palmeral begiratokia leheneratzeko; Mateo Moraza kalearen eta Andre Maria Zuriaren plazaren arteko kantoian dago hori.

Hirugarren ardatzak trantsizio digitalarekin lotutako ekintzak barne hartzen ditu, besteak beste, QR kodeen bidezko seinaleztapena eta komunikazio-ekintzak. Laugarren ardatzak, azkenik, lehiakortasuna sustatu nahi du, Erdi Aroko hiriguneko azpiegitura berdea hobetuz; horretarako, Udalak kontratatu berri du esku-hartze bat, auzokideen partaidetza-prozesu bat egin ondoren: Goiuriko plaza eta Etxanobetarren etxeko lorategiak eraberritzea.

 

Share

«Osasunaz eta ingurumenaz» arituko den Herritarrekiko topaketa egingo du Europa jauregian

Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuaren XXII. Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldien esparruan kokatzen da ekitaldi hau

 

«Osasunaz eta ingurumenaz» arituko den Herritarrekiko topaketa egingo du Europa jauregian Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuaren XXII. Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldien esparruan kokatzen da ekitaldi hau

“Herritarrekiko topaketaren” helburua osasun-arloko ikerketa eta berrikuntza gizartera hurbiltzea da, Komunitate zientifikoa herritarrengana hurbiltzea  osasunari buruz dituzten kezken berri izateko. Aurtengo gaia «Osasuna eta ingurumena» da.

Ekitaldira joateko, izena eman behar da honako formulario hau betez:  Izena emateko formulario aeta aurreko edizioan bezala, ekitaldia zuzenean emango da  Ekitaldira zuzenean sartzea

“Herritarrekiko topaketa” honi buruzko informazio guztia Bioarabaren webgunean aurkituko duzu.

 

Share

Presazko deialdia ((2021-09-28)

Presazko prentsaurrekoa Gobernu Batzarrak erabakitakoaren berri emateko

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, irailak 28

Ordua. 13:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

BEIaren unitate bat auzoz auzo ibiliko da, haren abantailak erakustearren

BEI bat hirian zehar auzoz auzo ibiliko da, gasteiztarrei haren abantailak erakustearren. Udalak bultzatu du abendura arte iraungo duen “erakusketa ibiltaria”. Ibilgailua ostiral eta larunbatetan aterako da kalera, edo edonor igo ahalko da ezagutzera. Zenbait monitorek egingo diete arreta autobus elektriko inteligentea ezagutzeko interesa duten orori, eta zalantzak argituko.

Hasteko, leku hauetan jarriko da ikusgai:

Urriak 1, ostirala: HUA.

Urriak 2, larunbata: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 8, ostirala: Autobus-geltokia.

Urriak 9, larunbata: Artium.

Urriak 15, ostirala: Lakua merkataritza gunea.

Urriak 16, larunbata: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 22, ostirala: San Martineko udal bulegoak.

Urriak 23, larunbata: Bastiturri kalea.

 

Data horretatik aurrerako lekuak dagokionean iragarriko dira.

Garraio publikoaren sistema berria ezagutarazteko Udalak sustatutako zabalkunde-jardueretako bat da ekimena, datozen hilabeteetan hasiko baita funtzionatzen. Webgune honetan kontsultatu daiteke BEIari buruzko informazio guztia: www.bei.eus.

 

 

 

 

Share