Prentsa Oharren banner

700 leku baino gehiago gehitu zaizkio udal-igerilekuetako jardueren eskaintzari

Gasteizko Udalak 742 leku gehitu dizkio udal igerilekuetako kirol jardueren eskaintzari. Leku horiek osasun-larrialdiari lotutako murrizketak amaitzearen ondorio dira. 1.351 leku izatetik 2.093 izatera pasa da eskainitako ikastaroen edukiera, hau da edukieraren % 54,9 gehiago.

 

Jarduera hauetan handitu da leku kopurua:

 

  • Mantentze igeriketa (helduak)
  • Mantentze igeriketa (adinekoak)
  • Igeriketa estiloak (helduak)
  • Igeriketa estiloak (haurrak)
  • Igeriketa estiloak (gazteak)
  • Aquaerobic (helduak)
  • Aquagima (helduak)
  • Aquagima (adinekoak)
  • Aquaplusa
  • Ur-zirkuituak (helduak)

 

Bihar –urriak 22– 8:30ean hasiko da 2021-2022 denboraldiko leku berrietan izena emateko epea. Ordura arte ezin izango da leku kopurua handitu duten jardueretan izenik eman, leku librerik izanez gero.

 

Izena ematea honako bide hauetatik egin ahal izango da: udal webgunean (gomendatutako bidea), 010 telefonoan, Herriaterri Laguntzeko Bulegoetan, BIZAN sareko zentroetan eta Gizarte-etxe eta Kirol-instalazioetan. Izena emateko ordenaren arabera esleituko dira plazak. Jarduera dagoeneko hasita balego, galdutako saioen araberako beherapena aplikatuko litzaioke prezioan.

 

“Osasun larrialdia amaituta, urrats honekin gure kirol-instalazioetan programatutako jardueretako edukiera guztia berreskuratu dugula esan dezakegu. Prozesu mailakatu izan da, ezinbestean, beti ere segurtasuna eta osasun murrizketek kirola sustatzeko ematen zizkiguten aukera gehienak bilatuta” adierazi du Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopezek.

 

Hamaika udal ekipamendutan –gizarte etxe eta kiroldegiak– handituko da igerilekuetako jardueren eskaintza.

 

Informazio gehiago: Jarduerak kontsultatu eta izena ematea

Share