Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-10-05)

Vías Verdes País Vasco jardunaldiei hasiera ematea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, urriak 5

Ordua. 09:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

—————————-

XXII Congreso de Calidad en la Automoción, Evolución. Gestión 4.0 biltzarrari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Alkateorde Itziar Gonzalo

Eguna. Osteguna, urriak 5

Ordua. 09:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

——————————

‘Urban Commerce 2017’ hiri-merkataritzari buruzko jardunaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, urriak 5

Ordua. 10:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

———————————

Harrera ekitaldia Unamuno institutuari

Udalak harrera egingo die Unamuno institutuko zein Frantziako Angulema hiriko Jules Michelet  ikastetxeko ikasle eta irakasleei; azken horiek Gasteizen daude Kultur Trukeak direla eta.

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, urriak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share

“Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” ezagutarazteko hiru ekintza egingo dira kalean

“Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programaren barruan 60 proiektu bozkatu ahalko dira urriaren 9tik 22ra bitartean, eta horiek ezagutarazteko kanpainak aurrera jarraitzen du. Bihartik aurrera, hiru ekintza egingo dira kalean proiektuak eta bozkatzeko prozesua zertan diren azaltzeko.

Lehenengoa Gorbeia kalean egingo da, “pintxopotea” dela eta. Zaramagan ere gauza bera egingo da ostiralean, urriak 6. Larunbatean, urriak 7, erdialdera iritsiko da kanpaina.

Bestetik, Europa jauregian irailaren 28tik urriaren 1era arte ikusgai egon den proiektuen erakusketa San Martineko udal bulegoetako sarrerara aldatu da, eta proiektuak proposatu dituztenen bideoak web-orrian eskegi dira.

Gizarte etxe orotan jaso daiteke informazioa, eta informazio-taulak kontsultatu.

Bozketa urriaren 9tik 22ra arte egingo da, bi bide baliatuz: online edo aurrez aurre, herritarrei laguntzeko bulegoen lan-ordutegian (09:30 – 20:00), horretarako propio prestatutako aplikazioa baten bidez.

Webgunean HUT (aktibatuta egon behar du) edo ziurtagiri digitala duen txartel bat baliatuz identifikatu beharra dago. Bulegoetan nahikoa izango da NANa, pasaportea edo identifikazio pertsonalerako beste agiri baten jatorrizkoa aurkeztea.

Bozketa-epea amaitu baino lehen 16 urte baino gehiago izan eta Gasteizen erroldatuta egon beharra dago bozkatu ahal izateko.

 

Share

Gasteizek turismo promozioa egiten jarraituko du udazkenean, websail bat plazaratuz eta hiria Alemanian, Italian, Ingalaterran eta Espainiako zenbait lekutan ezagutaraziz

Turismo Zerbitzuak positibotzat jo ditu aurten sortutako online publizitate kanpainaren lehen emaitzak 

Udako turismo-denboraldia amaitu berria dela, Gasteizek turismo promozioa egiten jarraituko du udazkenean, besteak beste, websail bat plazaratuz eta foro profesionaletan parte hartuz eta merkaturatuz, Alemanian, Italian eta Ingalaterran, Bartzelona, Sevilla zein Valladolideko leku estrategikoetan, eta datozen hilabeteetan antolatzen diren hegaldien helmugetan.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak aurkeztu ditu gaur Turismo Zerbitzuak udazkenerako prestatu dituen ekintza nagusiak, “helburu argi batekin: turismo iraunkorreko alternatibak bilatzen dituzten eta Gasteizko monumentuak eta ondare historikoa ezagutu nahi dituzten pertsonen interesa piztea, eta hirira erakartzea. Zenbait promozio ildotan ari gara lanean, batetik, zuzeneko harreman profesionalak landuz, eta bestetik, erlazionatzeko eredu berrien eta komunikazio euskarri berrien alde eginez”, azaldu du Nerea Melgosak.

Hirian barrena detektibe baten eskutik

Denboraldi honetan hiria promozionatzeko agendaren barruko ekintza nabarmengarrienetako bat laster emango den mini-saila dugu, istorio baten hariari jarraituz hiriko txoko nagusietan barrena eramango gaituena. “Vitto Wai y el misterio del anillo” zazpi kapituluko websaila da, Argiztu elkarteak ekoitzi eta Gasteizek babestua. Detektibe baten eskutik, ikusleek hiriko leku interesgarrienak ezagutuko dituzte.

Trailerra (2017ko FEsTVal jaialdian aurkeztu zen, eta  lehen kapitulua urriaren 7an emango da.

  Publiko-mota desberdinetara iristeko Sailak egiten duen ahaleginetan, boladan dauden komunikabideak baliatu ditugu, “branded content” kanpaina hau diseinatuz, xede-publikoekin konektatzeko eta gehiago ezagutarazteko gure hiriaren marka eta definitzen gaituzten balioak, hala nola turismo berdea, kultur turismoa, gure gastronomia aparta eta gure ondare historikoa“, adierazi du Nerea Melgosak.

Websailari buruzko informazio gehiago

Promozioa nazioartean eta estatuan

Biltzar eta Turismo Zerbitzuaren ohiko agendaz gain, beste  promozio ekintza batzuk egingo dira Stuttgart, Munich eta Londreseko topaketa profesionaletan. Gasteiz hiri napoleoniko gisa ezagutarazten jarraituko da, halaber, eta europar sare hori osatzen duten hiriek Mantuan egingo  duten topaketan hartuko du parte.  Bartzelona, Sevilla eta Valladoliden lotura profesionalak estutuko ditu Gasteizek, baita bisitak erakartzeko interesgarriak diren beste hiri batzuetan ere.

Horri guztiari gehitu behar zaio hilaren bukaeran  beste bi hegaldi jarriko direla abian, Colonia eta Sevillara, lehendik zeuden Milan eta Teneriferako hegaldiez gain.

Udalaren nazioarteko promoziorako estrategiaren barruan, urte bukaerara bitartean Italia, Norvegia eta Frantziatik bidaietan eta turismoan espezializatutako kazetariak etortzea aurreikusi da. Besteak beste, hauek etorriko dira laster Euskadiko hiriburura: autokarabanen turismoari eskainitako argitalpen frantziar beteko ordezkariak; kazetari italiar batzuk, Euskadiri buruzko italierazko lehen gida argitaratzeko asmoa baitute, eta zenbait profesional norvegiar.

Online eta offline zabalkundea

Biltzar eta Turismo Zerbitzuaren beste jarduera-ildoetako bat da erlazionatzeko modu berriak baliatzea, Gasteizentzat interesa duten publikoengana iristeko telebistaren ondotik jarraitzaile gehien duten bitartekoetan —hedabide digitalak eta sare sozialakpublizitate-euskarriak txertatuz.

Publizitate digitalari esker, aurtengo kanpainan Gasteizek bere xede-merkatuan 10,6 milioi inpresio edo agerpen  bidez eragin du, eta 21.000 pertsonak baino gehiagok ‘klikatu’ dute.

Publizitate programatikoa baliatuz, 5.000 inpresiotik gora eta 3.740 klik lortu dira; Facebooken, 7.400 kliketik gora; Youtuben, hiria promozionatzeko pre-roll bideoa 90.000 aldiz eta gehiago ikusi da; ia 800.000 inpresio lortu dira Google-n display sarean, eta 4,5 milioi inpresio gomendioak iradokitzeko “branded content” kanpaina baten bidez.

Euskarri digital horietaz gain, offline publizitate euskarriak argitaratu dira Espainiako eta Frantziako gehigarri eta aldizkari espezializatuetan.

Share

A.B.J. Emakume Gasteiztarraren Erailketa Basatia Gaitzesteko Elkarretaratzea

 

 

 

 

 

 

A.B.J. emakume gasteiztarraren erailketa basatiaren aurrean, Gasteizko Udaletik bere gaitzespenik sendoena agertu nahi du, eta biktimaren seme-alabei, familiari eta gertukoei sostengua eta hurbiltasuna helarazi. Elkarretaratzera deitu ditu Udalak herritarrak, gaur, 12:00etan, Plaza Berrian.   Gainera, Udalak bat egingo du hiriko erakunde, elkarte eta kolektiboek egiten dituzten gaitzespen-ekitaldiekin.

EMAKUME HILKETA DEITORATZEKO ADIERAZPENA eu

 

Share

A.B.J. EMAKUME GASTEIZTARRAREN ERAILKETA BASATIA GAITZESTEKO ADIERAZPENA

A.B.J. emakume gasteiztarraren erailketa basatiaren aurrean, Gasteizko Udaletik gure gaitzespenik sendoena agertu nahi dugu, eta biktimaren seme-alabei, familiari eta gertukoei sostengua eta hurbiltasuna helarazi.

Zentzu horretan, kasu horren berri izan duen unetik bertatik, eta ahalik eta ikuspegirik osoen eta ziurrena edukitzeko aukera emango zuen informazioa kontrastatu ondoren, Eledunen Batzarra deitu du Gasteizko Udalak, erakundearen erantzuna koordinatzeko. Eledunen Batzarraren erabakiz, 5 minutuko elkarretaratzera deitu ditu Udalak herritarrak, gaur, 12:00etan, Plaza Berrian.   Gainera, Udalak bat egingo du hiriko erakunde, elkarte eta kolektiboek egiten dituzten gaitzespen-ekitaldiekin.

Kasu honen aurrean, indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria eta berebiziko arazo soziala dela azpimarratu nahi dugu, jasaten duten eta aurre egin behar dioten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren kontra doana. Indarkeria hori ez da ekintza isolatu bat, edo ekintza isolatu batzuk; gizartea egituratzen duten jokabide esplizitu eta mezu normalizatu eta sinbolikoek osatzen duten sare bat da, zeinen azken helburua baita emakumeak gizonen mende mantentzea, eta indarrean den sistema heteropatriarkalak finkatutako mugak hausten dituen gorputzik, eredurik edo jokabiderik ez onartzea.

Zentzu horretan, Gasteizko Udalak, emakumeek eta LGTBI pertsonek giza eskubideak benetan erabil ditzaketela bermatzeko ardura duen instituzio publikoa denez gero, neurriak bultzatuko ditu honako hauetarako: udal erakundeek eta herritarrek oro har berehala eta irmotasunez erantzuna emateko edozein eraso matxistari, biktimei lehentasunez arreta emateko, emakumeei eta LGTBI  pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emateko prebentzio-jarduketak garatzeko eta erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna ez onartzeko. Gainera, Udalak konpromisoa hartzen du lan egiten jarraitzeko eta laguntza eskaintzeko, bere eskumenak betez, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko.

 

Share

Europa jauregian moda-desfile inklusibo bat izango da larunbatean, Gorbeia kaleko Merkatarien elkarteak antolatuta

 

 

 

 

 

 

  • Ongintza-xedea du desfileak, ASPANAFOA erakundearen alde

Europa biltzar-jauregian izango da datorren larunbatean, urriaren 7an, moda-desfile inklusibo eta ongintzazko bat, Minbizia duten Haurren Gurasoen Arabako Elkarteari (ASPANAFOA) laguntzeko asmoz. Gorbeia kaleko Merkatarien elkarteak jarduera bat antolatu du, Gasteizko Udalak lagundua, entitate horrekin duen lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

Elkartasunezko desfileak aukera emango du Gorbeia kaleko arropa-saltzaileen jantziak ezagutzeko, eta dendetako bezeroak eta ASPANAFOAko bazkideak arituko dira modelo, horiek aurkezten. “Bertaratzen direnek moda-desfile inklusibo, errealista eta gertua ikusiko dute, ukitu sozialez jantzia. Horrenbestez, Gorbeia kaleko dendetako azken joerak erakutsi nahi ditugu, eta badela edonoren gustuak asetzeko moda”, esan du Gorbeia kaleko Merkatarien elkartea presidente Víctor Manuel Ibáñezek.

“Merkataritza dinamiko eta gertuagoa bezeroei pertsonak bezala begiratzen dien hura da, ez soilik kontsumitzaile gisa, eta herritarrak salmenta hutsetik harago doazen ekintzetan inplikatzen saiatzen dena. Asteburuan Europa jauregian egingo denaren antzeko ekimenak dira modurik onen Gorbeia kaleko merkatariek egunero burutzen duten lana sentsibilitate sozialaz aberasteko”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

“Talde politikoak elkar ulertzen saiatzen direnean, desberdintasun eta aldeak bazter utzita, gauza onak egiten dituzte. Gauza bera gertatzen da Udala tokiko merkataritzarekin elkartzen denean, eta tokiko merkataritza elkartasunarekin. Beste behin ere, eskertu egin nahi dugu Gorbeia kaleko merkatarien elkarteak aurrekontuetan txertatu ahal izan genuen diru-partidarekin egiten duen lana, eta deia egin nahi diegu gasteiztar guztiei desfilera joan daitezen eta kausa on horretan parte har dezaten”, azpimarratu du Podemoseko bozeramaile Jorge Hinojalek. “Gure haurrak dira etorkizuna. Izan gaitezen arduratsu, eta egin diezagun gure apurra ASPANAFOAko familien etorkizuna bermatzeko”, esan du amaitzeko.

Moda-desfile inklusibo eta solidarioa Europa jauregiko Green Capital aretoan izango da, eta sartzeko 2 euroko laguntza-bono bat ordaindu beharko da; sarreren irabaziak ASPANAFOAri emango zaio oso-osorik, urteko jarduerak ordaintzeko erabili ditzan.

Share

“Vitoria-Gasteiz Trail” X. mendi lasterketaren elastikoa ematea

 

 

 

 

 

“Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto, Vital Fundazioko Josune Albizu, Ascentium-eko arduradun Itziar Galdos eta beste zenbait  zinegotzi “Vitoria-Gasteiz Trail”  X. mendi lasterketaren elastikoa aurkeztu eta emateko ekitaldian. Lasterketa urriaren 8an izango da, eta hirian izango ditu irteera eta helmuga”.

Share

Europa jauregian moda-desfile inklusibo bat izango da larunbatean, Gorbeia kaleko Merkatarien elkarteak antolatuta

 

  • Ongintza-xedea du desfileak, ASPANAFOA erakundearen alde

Europa biltzar-jauregian izango da datorren larunbatean, urriaren 7an, moda-desfile inklusibo eta ongintzazko bat, Minbizia duten Haurren Gurasoen Arabako Elkarteari (ASPANAFOA) laguntzeko asmoz. Gorbeia kaleko Merkatarien elkarteak jarduera bat antolatu du, Gasteizko Udalak lagundua, entitate horrekin duen lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

Elkartasunezko desfileak aukera emango du Gorbeia kaleko arropa-saltzaileen jantziak ezagutzeko, eta dendetako bezeroak eta ASPANAFOAko bazkideak arituko dira modelo, horiek aurkezten. “Bertaratzen direnek moda-desfile inklusibo, errealista eta gertua ikusiko dute, ukitu sozialez jantzia. Horrenbestez, Gorbeia kaleko dendetako azken joerak erakutsi nahi ditugu, eta badela edonoren gustuak asetzeko moda”, esan du Gorbeia kaleko Merkatarien elkartea presidente Víctor Manuel Ibáñezek.

“Merkataritza dinamiko eta gertuagoa bezeroei pertsonak bezala begiratzen dien hura da, ez soilik kontsumitzaile gisa, eta herritarrak salmenta hutsetik harago doazen ekintzetan inplikatzen saiatzen dena. Asteburuan Europa jauregian egingo denaren antzeko ekimenak dira modurik onen Gorbeia kaleko merkatariek egunero burutzen duten lana sentsibilitate sozialaz aberasteko”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

“Talde politikoak elkar ulertzen saiatzen direnean, desberdintasun eta aldeak bazter utzita, gauza onak egiten dituzte. Gauza bera gertatzen da Udala tokiko merkataritzarekin elkartzen denean, eta tokiko merkataritza elkartasunarekin. Beste behin ere, eskertu egin nahi dugu Gorbeia kaleko merkatarien elkarteak aurrekontuetan txertatu ahal izan genuen diru-partidarekin egiten duen lana, eta deia egin nahi diegu gasteiztar guztiei desfilera joan daitezen eta kausa on horretan parte har dezaten”, azpimarratu du Podemoseko bozeramaile Jorge Hinojalek. “Gure haurrak dira etorkizuna. Izan gaitezen arduratsu, eta egin diezagun gure apurra ASPANAFOAko familien etorkizuna bermatzeko”, esan du amaitzeko.

Moda-desfile inklusibo eta solidarioa Europa jauregiko Green Capital aretoan izango da, eta sartzeko 2 euroko laguntza-bono bat ordaindu beharko da; sarreren irabaziak ASPANAFOAri emango zaio oso-osorik, urteko jarduerak ordaintzeko erabili ditzan.

Share

Espainiako Hiri Osasungarrien Sarearen X. biltzarrean izango da Gasteiz, Segovian

Audioa: Peio López de Munain

Espainiako Hiri Osasungarrien Sarearen X. biltzarrean izango da Gasteiz, Segovian, urriaren 5ean eta 6an. Peio López de Munain, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzia, eta Francisco Gómez, Osasun Publikoaren Zerbitzuko burua, joango dira gobernu lokalek osasunaren sustapenean jokatzen duten papera aztertuko den foro horretara.

“Lan handia egin genezake udalek, herritar guztiengana iristen diren neurriak hartzen ditugularik, ongizatearen hobekuntza ahalbidetzeko. Erabaki politikoak eskatzen ditu osasunaren sustapenak, jardueraren helburutzat harturik pertsonei laguntza soziala eskaintzea, giza eskubideak babestea eta zerbitzuak baliatzeko orduan ekitatea bultzatzea”, azaldu du López de Munainek.

Deitu diren lau mahaien bitartez, gobernu lokalek hainbat arlotan nola jokatzen duten aztertuko du biltzarrak, hala nola gaixotasun ez-kutsakorren prebentzioan, suizidioaren prebentzioan, adimen-desgaitasuna dutenen osasunaren sustapenean, edo Alzheimer gaixotasuna dutenen zaintzaileei dagokienean.

Udaleko Osasun Publikoaren Zerbitzuko buru Francisco Gómez mahai horietako baten moderatzaile izango da, zeinetan protagonismoa probintzietako diputazioek, kabildoek eta irletako kontseiluek izango baitute.

Gasteizen, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak gogotik lan egiten du maila komunitarioan, eskoletan, gizarte-etxeetan, adinekoentzako zentroetan eta bestetan,  “pertsonei tresnak eskura jartzeko, elikadura osasungarria izan dezaten, ariketa fisikoa egin dezaten eta beren ohiturek osasun eta ongizate hobeak edukitzen lagundu dezaten”, argitu du arloko arduradun Peio López de Munainek.

Zentzu horretan, eta adibide bat jartzearren, joan den urtean bakarrik 1.000 lagun baino gehiagok jo zuten hiriko gizarte-etxeetara elikadura osasungarriaren lantegietan parte hartzeko, eta 1.800 ikasle inguruk parte hartu zuten “Ondo gosaldu” programan, zeinen helburua baita gosariak osasunerako duen garrantzia ezagutaraztea. Beste 700 ikaslek lo egitearen inguruko ohiturak ikasteko lantegietan parte hartu zuten, eta 1.200ek haurren istripuen prebentziorako programan, horiek izaki ikasleen osasunean eragin negatiboa duten kausa nagusietako bi.

Espainiako Hiri Osasungarrien Sarea 1988an eratu zen, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren atal gisa, herritarren osasuna eta ongizatea sustatu eta babestea helburutzat harturik, Osasunerako Mundu Erakundearen printzipioak bere eginda. Sare horretan parte hartzeaz gain, Europako Hiri Osasungarrien Sareko kide ere bada Gasteizko Udala. Martxoan izan zen horren urteko konferentzia, Pecsen (Hungaria), eta han ere izan ziren udal ordezkariak.

 

Share

Presazko deialdia 2017-10-04

A.B.J. emakume gasteiztarraren hilketa bortitza deitoratzeko elkarretaratzea

Eguna. Asteazkena, urriak 4

Ordua. 12:00

Tokia. Espainia plaza, udaletxearen aurreran

 

Share