Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-10-16)

Prentsaurrekoa. ‘Party’ ikuskizuna aurkeztea

Parte hartzaileak. Aktore Iara Solano eta Daniela Pérez

Eguna. Astelehena, urriak 16

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, urriak 16

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Larunbata, urriak 14

  • Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain XXXVIII Encuentro de Andaluces en Euskadi topaketan izango da 13:00etan, Iradier Arenan.

 

Igandea, urriak 15

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Aurrera eta Muller taldeek jokatuko duten Nesken Futbol Ligago bigarren mailako partida ikusten izango da 12:00etan, Olaranben.
Share

Alkateak Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren bozketan parte hartu du

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaranek botoa ematera animatu du; hilaren 22ra arte egin daiteke, Internetez edo gizarte etxeetara joanda

Datorren urriaren 22ra arte, 16 urte edo gehiago duten gasteiztarrek botoa eman ahal dute Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz aurrekontu parte-hartzaileen programan. Gorka Urtaran alkatea boto eskubideaz baliatu da, eta parte hartzera animatu du; Internetez eman daiteke botoa, Herritarren Udal Txartela (aktibatuta egon behar du) edo ziurtagiri digital bat erabiliz, edo aurrez aurre, gizarte etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Herritarrek 60 proiekturen artean hautatu dezakete. Bozketa amaitu ondoren, jasotako botoen arabera ordenatuko ditu Udalak, helburu horretarako erreserbatutako hiru milioi euroak bete arte. Aukeratutako proposamenak 2018 eta 2019ko udal aurrekontuen kontura gauzatuko dira, ekitaldiko bakoitzeko 1,5 milioiko finantzaketaz.

Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz aurrekontu parte-hartzaileen programa bigarrenez egin da aurten; orotara 170 proposamen jaso dira, eta 72 jo dira teknikoki bideragarritzat. Azkenean 60 proposamenetara bildu dira, eta horiexek bozkatu daitezke. Proiektuak antolatu eta ulergarriagoak izan daitezen, bost ataletan banatu dira, edukiaren arabera: Gasteiz Green, Aisialdi eta topaketarako guneak, Gasteiz hiri seguruagoa, Hezkuntza eta sentsibilizazioa, eta Gasteiz etengabe ari da eraberritzen.

 

Share

Udalak azterlan bat aginduko du hutsik dauden udal etxebizitzak gazteei alokatzeko formulak bilatze aldera

Gazteria Zerbitzua eta 21 Zabalgunea elkarlanean ari dira diagnostiko bat kontratatzeko, zeinean gazteek etxebizitza lortzeko izan ditzaketen aukera bideragarriak aztertuko baitira, haien ahalbideekin bat datorren prezioa duten alokairuak sustatuz

 IÑAKI PRUSILLA

Gazteei beren ahalbideekin bat datorren etxebizitza eskaintzeko baliatu daitezkeen formula bideragarriak aurkeztuko dituen  diagnosi-azterlan bat egiteko lehiaketara deituko du laster Udalak, eta horretarako udal etxebizitzak erabiliko lirateke. Gazteria Zerbitzuak sustatu du Udalaren IV. Gazte Planean jasotako ekimen hori, 21 Zabalgunearekin batera, Udalbatzaren gehiengoak joan den uztailean onetsi zuen mozioa betez.

Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak azaldu duenez, udalaren etxebizitza-parkearen eskuragarritasuna eta ezaugarriak aztertuko dira, baita 18 eta 35 urte bitarteko gazteen beharrak ere, etxebizitzari dagokionez. “Udalaren etxebizitza batzuk gazteen beharrei erantzuteko erabiltzearen bideragarritasuna aztertuko da, merkatukoa baino alokairu apalagoa eskatuz. Etxebizitza lortzeko formula bideragarriak jarri nahi ditugu mahai gainean, pertsonen ahalbideekin bat datorren prezioa duten alokairuak sustatuz. Etxebizitza partekatuak izan daitezke, txandako erabiltzekoak… Azken batean, gaur egun gazte askok emantzipatzeko eta gurasoen etxetik atera ahal izateko dituzten arazoei erantzun nahi diegu”, nabarmendu du Iñaki Prusillak.

Horixe da Gazteria Zerbitzua lantzen ari den ildo estrategikoetako bat Gasteizko gazteek dituzten premia nagusietako biri erantzuteko: etxebizitza lortzea eta enplegua. Hain zuzen ere, Udala enplegu plan bat lantzen ari da Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailarekin koordinatuta, gazteen enplegu-egoera hobetzearren, informazioa, prestakuntza, gaikuntza, laguntzak, zuzeneko kontratazioa eta ekintzailetzaren sustapena barne hartuz. “Gazteen lan-baldintzak hobetzen ahalegintzeaz gain,  garrantzitsua da kolektibo horren ahalbideekin bat datozen etxebizitza-politikak lantzea, azpimarratu du Iñaki Prusillak.

Udalaren IV. Gazte Planean gazteen emantzipazioa eta autonomia bultzatzeko zenbait ekintza aurreikusi dira. Besteak beste, gazteei merkatukoa baino prezio apalagoa duten etxebizitzak eskaini nahi zaizkie alokairuan, emantzipazioa sustatzearren, bestela gazteentzat oso zaila gertatzen baita. Ekintza hori sustatzeko, Udalaren IV. Gazte Planak badu aurrekontu-partida bat, talde politiko guztiek eta gazteriaren lotutako eragileek zein Gazte Planaren prozesuan parte hartzen duten beste sailetako teknikariek adostuta.

Gazteria Zerbitzuak 12.000 euro erabiliko ditu azterlana egiteko. Laster deituko da horretarako lehiaketa.

Datu batzuk:

  • 16-29 urte bitarteko gazteak udalerrian erroldatutako populazioren % 13 dira, eta lan egiteko adinean dagoen biztanleria potentzialki aktiboaren % 20.
  • % 10,5ek ikasketak eta lana bateratzen ditu.
  • Gazte langabeen % 38k denbora luzea daramate langabezian (urtebete jarraian edo gehiago); emakumeei eta nagusiagoei gehiago eragiten die horrek.
  • 16 eta 29 urte bitarteko gizonezko gazteek sinatutako kontratuen
    % 89,5 aldi baterakoak dira; adin tarte bereko emakumeen kasuan
    % 95era iristen da kopurua.
  • Lanean ari direla dioten gazteen % 53,4 ez da “mileurista” izatera iristen.
  • Gasteiz 9.a da alokairu garestienak dituzten probintzia-hiriburuen artean, Bartzelona, Madril, Donostia, Bilbo, Palma de Mallorca, Sevilla, Valentzia eta Las Palmasen atzetik. *
  • 2016an, etxebizitza librearen batez besteko errenta 785 eurokoa izan zen.*
 (*Iturria: Gasteizko Gazteriaren Behatokia, 2017ko maiatza; pisos.com-etik ateratako datuak)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share