Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-10-11)

Silvotxerri proiektua aurkeztea

Basoaren ustiapena txerriekin egitearen ingurumen eragina azaltzeko bisita gidatua egingo da komunikabideekin.

Parte hartzaileak. Hirigintza, Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotzi Alvaro Iturritxa; Ingurumen foru diputatu Eduardo Aginaco; eta Neiker erakundeko zuzendari nagusi Leire Barañano

Eguna. Asteazkena, urriak 11

Ordua. 11:00

Tokia. Otazu herria

——————————-

Prentsaurrekoa. ‘En la carretera, Cerveza SIN’ kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero; Esukadiko Trafiko zuzendari Sonia Díaz de Corcuera; Cerveceros de España elkarteko zuzendari Jacobo Olalla; eta ‘En la carretera, cerveza SIN’ kanpainako bozeramaile Ramón Pradera

Eguna. Asteazkena, urriak 11

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Urtaranen gobernuak industrialdeak biziberritzeko egingo diren esku-hartzeak azaldu ditu

Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak xehatu egin ditu berriki Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi duen Industria planak industrialdeak biziberritzeko aurreikusten dituen esku-hartzeko neurriak.

Dagoeneko, hiru obra daude kontratazio-prozesuan: Bitorialanda eta Bitoriabidea kaleak eraberritzekoak, eta Larragana kaleko erdibatzailea sendotzekoa. Lan horiek milioi erdi euroko gastua gainditzen dute.

Industria Mahaian eta Industria Postontzian jasotako eskarien arabera osatu den lehentasunen arabera, hurrengo urratsa industrialde guztietan seinaleztapen horizontalak berriro margotzea izango da, eta lan horien aurrekontua 300.000 euro jo dezakeela ustea da.

Esku-hartzen lehentasunen arabera, Jundiz, Arkatxa eta Zorrolleta kaleen eraberritzea etorriko da jarraian, zeinetan funtsean zoladura sendotzea aurreikusten den.

 

 

Share

Goi-mailako Diseinu Eskolarekin elkarlanean dihardu Udalak, Santo Domingo kaleko fatxadak biziberritzeko

Gasteizko Goi-mailako Diseinu Eskolarekin batera lanean ari da Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saila, Santo Domingo kaleko fatxadak biziberritzeko proiektua martxan jartzeko. Hartara, hainbat arte-diziplina konbinatu nahi dira, zona horretan dauden lokalen fatxaden estetika hobetzeko ekimenaren barruan.

Orain artekoan, kale horretan dauden lokalen egoera aztertu da, eta, bidenabar, esku hartzeko zein formula balia litezkeen. Hartara, kanpoko fatxada eraberritu litekeen lokalen inbentarioa egin da. Hemendik aurrera, lokalen jabeekin harremanetan jartzeko ahaleginak egingo dira, proiektuan inplika daitezen. Aldi berean, kasu bakoitzean, arte-diziplina desberdinen bitartez, zein jarduera bidera daitezkeen lantzen saiatuko da Goi-mailako Diseinu Eskola.

“Bi helburu biltzen dira batean: batetik, Goi-mailako Diseinu Eskolako ikasleen talentu handia kalera ateratzea, eta bestetik, berriz, nabarmen hobetzea hondatuta dagoen espazio hori, pertsona-fluxua areagotuz eta zona hori ahaldunduz”, azaldu du Nerea Melgosa zinegotziak.

Melgosaren hitzetan, beste zenbait proiekturen ildotik dator oraingo hau, hala nola artearen bitartez merkataritza biziberritzeko berriki bideratu den MerkatuArte proiektua.

Share

Bihar hasiko da Auzo Eszenarako sarreren salmenta

Sei eszena proposamen estreinatuko dira urriaren 22tik abenduaren 17ra bitartean

20171010 Auzoeszena

Bihar hasiko da Auzo Eszena programako urritik abendura bitarteko denboraldirako sarreren salmena. Auzo Eszenak Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalei beren proposamenak gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan jendaurrean erakusteko aukera ematen die.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok aurkeztu du programa prentsaurrekoan gaur. Haren hitzetan, “programa honetan sinesten dugu, eta horren aldeko apustua egiten dugu tokiko kulturaren aldeko filosofiarekin bat dator eta. Taldeek sormena, artea eta konpromisoa eskaintzen dute; guk, berriz, espazioak, ekipamenduak, zabalpena, sarrera-salmenta eta teknikarien gastuak. Horretaz gain, leihatilan bildutako dirua ere ematen diegu”.

Sei taldek hartuko dute parte urritik abendura bitarteko programazioan: Trokomotxo, TAdir Teatro, Abstractoesfera, Asier Kidam, Los del Sótano eta Auskalhop; lauk gaztelaniaz, eta bik euskaraz.

Emanaldi guztiak urriaren 22tik abenduaren 17ra bitarteko igandeetan izango dira– urriaren 29an, azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean izan ezik–, 19:00etan, Araneko, Salburuko, Arriagako eta Aldabeko gizarte-etxeetan. Sarrerak gizarte etxe eta kirol-instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik) egongo dira salgai, eta 5 euro balio dute.

 

2016ko datuak

Iaz 9.099 euro bildu ziren. Diru gehien jaso zen ikuskizunean 800 euro lortu ziren, gutxienean 276 euro. Hori guztia espazioak eskaintzen duen lekuarekin lotuta egoteaz gain, taldeak berak jartzen duen prezioarekin ere lotuta dago. Taldeek gastuak estaltzeko prezioak jarri ohi dituzte.

Azkenik, iazko bi denboraldietako beste zenbait datu interesgarri:

 2016ko otsailetik ekainera eta urritik abendura
Ikuskizun kopurua17
Ikusleak1986 pertsona.

 

Lekuari dagokionez:

  • 7 ikuskizunetan % 100 bete zen
  • 3 ikuskizunetan % 80etik %100era artean bete zen
  • 4 ikuskizunetan % 50etik % 80ra
  • 3 ikuskizunetan ez zen % 50era iritsi
Share