Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-10-06)

Gasteizko Udala eta UPV-EHUren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka

Eguna. Ostirala, urriak 6

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. Jaiotzen inguruko LV. Biltzar Nazionala aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Arabako Jaiotzen Elkarteko lehendakari Iñigo Bastida

Eguna. Ostirala, urriak 6

Ordua. 11:15

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, urriak 6

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Gasteizek hiri konektatu, moderno eta anitz gisa dituen oraina eta etorkizuna azaldu ditu alkateak nazioarteko entzuleen aurrean

 

 

 

 

 

 

Belfasten egiten ari diren jardunaldietan, hiriaren erakargarri nagusiak azaldu ditu Gorka Urtaranek

Diasporari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzen ari da Gasteizko alkate Gorka Urtaran egun hauetan Belfasten, Ipar Irlandako hiriburuan, eta Euskadiko hiriburuaren erakargarri nagusiak azaltzeko aukera izaten ari da bertan. Nazioarteko entzuleen aurrean, 800 urtetik gorako historia errepasatu du alkateak, udalerria Green Capital izendatzea ekarri zuten merezimenduak, hiri-eredua eta hiri konektatu, moderno eta anitza izateko helburua lortzeko etorkizuneko erronkak.

Belfast Homecoming 2017 jardunaldien antolatzaileek gonbidatuta joan da alkatea. Gasteiz aurkezteko pisuzko argudioetako bat, hain zuzen ere, 2012ko Green Capital izendapena izan da. “Stockholm, Hanburgo, Kopenhage eta Oslorekin batera hiri iraunkorrenen Championsen gaude”, azaldu du, eta hainbat datu eskaini ditu, hala nola hirian eta haren perimetro gertuenean 10 milioi metro koadro berdegune ditugula, hau da, 40 m2 inguru biztanleko.

 

 

 

 

 

 

Hiriaren garapena modu trinkoan eta giza eskalan planifikatu zela nabarmendu du alkateak, eta hori funtsezkoa izan dela gaur egun hiri-mugikortasun benetan iraunkor eta osasungarriaz gozatu ahal izateko. Gaur egun, hiriko joan-etorrien ia % 70 oinez edo bizikletaz egiten dira. “Horrez gain, gure garraio-sistema publikoa gero eta eraginkorrago eta erabiliagoa da. Udala bizikletaren erabilera sustatzen ari da, bai eta ahalegin handia egiten garraio publikoa modernizatzeko, gaitasun handiko, CO2 isurketa ia-ia hutseko eta ingurumena errespetatzen duen sistema bihurtu nahi baitugu” azpimarratu du.

Gure kulturaren eta hizkuntzaren gainean era jardun du Gorka Urtaranek, hots, euskararen gainean, zeinen berreskurapen prozesua oso garrantzitsua ari baita gertatzen, batez ere belaunaldi gazteenetan. Belfasten bildu diren hainbat herrialdetako ordezkariei Gasteizen ezaugarriak azaltzeko orduan, Gasteiz hiri modernoa eta anitza dela nabarmendu du, argi eta garbi industriaren alde jokatzen duena, eta Europako zenbait enpresa handi daudela bertan presente, hala nola Michelin eta Mercedes. “Industriaren sektorean sortzen dira Gasteizko BPGaren eta enpleguen % 25 baino gehiago. Bokazio industrial garbiko hiria gara, eta ikerkuntza eta berrikuntza ditu erronka: parke teknologiko garrantzitsu batekin batera, eskarmentu handiko prestakuntza-sarea dauka, gure hirian industriak horrenbesteko garrantzia izatearen arrazoi nagusienetako bat.”

 

 

 

 

 

 

Gure jatorriaren eta historiaren hainbat xehetasun ere eman ditu Gorka Urtaranek, eta Santa Maria katedralaren eta Erdi Aroko hiriguneko gainerako erakargarrien ingurukoak. “Gasteizek historia du eta etorkizunera begiratzen du. Gaur egun, mendearen erronkei egiten diegu aurre, hiri iraunkorra izaten jarraitzeko asmoz, eta ez soilik ingurumenaren ikuspegitik, baita iraunkortasunaren alderdi sozial eta ekonomikoan ere.”

Arlo sozialean, aniztasuna bermatzeko erronkari ekin nahi diogu gogoz. “Gaur, inoiz baino gehiago, elkarbizitza sustatzen saiatu behar dugu, batetik, jatorri-aniztasuna oinarritzat hartuta, eta bestetik, ETAren eta poliziaren indarkeriaren urteak igarota. Gainera, Gasteizek ere izan zuen Bloody Sunday partikularra, 1976ko martxoaren 3a.” Bidenabar berretsi du Urtaranek biktima guztiek merezi dutela egia, justizia eta ordaina. “Gasteiz biktimekin dago, biktima guztiekin. Biktima guztiek merezi dituzte tratu eta aintzatespen berberak, guztiek jasan izan dutelako kalte bidegabe eta konponezina.”

 

 

 

 

 

 

 

 

Arlo ekonomikoari dagokionez, Gasteizen erronka bikoitza aipatu du: gure industria-eredua 4.0 industriara egokitzea eta abiadura handiaren etorrera. “Barrutik eta kanpotik konektatutako hiria nahi dugu”, azpimarratu du.

Azkenik, klima-aldaketaren kontrako borroka da ingurumenaren alorreko erronka nagusia. Izan ere, 2006tik 2015era bitartean % 17 murriztu ditu CO2 isurketak hiriak.

 

Share

Urban Commerce ekimenak txikizkako merkataritzari loturiko 200 profesionaletik gora bildu ditu Europa jauregian

 

 

 

 

 

 

 

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak inauguratu du Urban Commerce jardunaldi teknikoa, egun osoan Europa jauregian txikizkako merkataritzaren alorreko eta sektorearen lehiakortasuna hobetzearen alde lanean diharduten 231 profesional biltzen duena. Ekimenean izan da Isabel Muela, baita, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea. Eusko Jaurlaritzaz gain, ekimen honi laguntzen diote 2006an lehen edizioa egin zenetik, Merkataritza Ganberak, Aenkomerrek eta Gasteiz Onek.

Ia estatu osoko profesionalen interesa piztu du goiz eta arratsaldeko saiotan garatuko den jardunaldiak: Bizkaia eta Gipuzkoakoez gain, 12 autonomia Erkidegotako jendea bildu da jardunaldiko zazpi ponentzia, publikoari irekitako tertulia irekia, eta tokiko enpresen parte hartu duten esperientzia-mahairen inguruan.

Share

Lantegiak, hitzaldiak eta ikastaroak gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzeko izango dira Gasteizen

“Irudikatu zure etorkizuna” programa berria urriaren 18an hasiko da informatika-tresnen gaineko saio batekin

Gazteria Zerbitzuaren Udalaren IV. Gazte Planak  “Irudikatu zure etorkizuna” programa aurkezten du eta izena ematera animatzen ditu 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.

“Helburu nagusia da gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzea eta horretarako errekurtsoak, tresnak eta ezaguerak haien eskura ipiniko ditugu”, azaldu du Gazteria zinegotziak Iñaki Prusillak.

Programak, lantegiak, hitzaldiak eta mahai-inguruak eskaintzen ditu gazteei zuzenduak emantzipazioaren gaien gainean: lana, etxebizitza, lanerako prestakuntza, ekintzailetza eta informazioa.  Urtean bi egitarau izango dira: bata orain, udazken-negua bitartean; eta bestea, udaberri-uda garaian.

Oraingo edizioa urriaren 18an hasiko da informatika-tresnen gaineko saio batekin. Handik astebetera, kontu juridikoak izango dira mintzagai: etxebizitzaren alokairu-kontratua, lonjarena, eta abar. Azaroan eta abenduan enpleguak eta ekintzailetzak ere bere lekua izango dute: lan-bilaketarako tresnak, langabezian dauden gazteentzako aukerak eta berme sistemaren programak,  enplegu publikoaren gaineko mahai-ingurua, lan-merkatua eta marka pertsonala, sare sozialen bitartez lana bilatzea. Azkenik, urtarrilean europar mugikortasunaz eta itzuleraz mintzatuko da.

Jarduera guztiak Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plaza 1, behea) izango dira 19:00etan, enplegu publikoaren ingurukoa izan ezik, Erizaintza Eskolan eta goizez izango baita. Saioek gehienbat teoria eta praktika landuko dute, eta batzuetan, dagokion gaian esperientzia duten gazteek haien ikuspuntua kontatuko digute.

Gazteria Zerbitzuak jarduera hauek antolatu ditu “Gasteiz Gaztea” laguntzaile batzuekin batera, hala nola, EHU, Arabako Merkataritza Ganbera, Eures Sarea, Sartu, Ikaslan, Egibide eta Ajebask. Bestalde, Gazte Planaren laguntzaile ez diren beste erakunde batzuek ere parte hartuko dute: Arabako Abokatuen Elkartea, Novia Salcedo Fundazioa eta Europa Institutua.

IRUDIKATU ZURE ETORKIZUNA

Share

España Creativa Koparako hautagai izango da Gasteiz

“Creación como motor de Turismo Sostenible” proiektua azalduko du Udalak urria bukaeran Melilla hirian izango den topaketan

España Creativa Koparako hautagai izateko aukeratu dute Gasteiz, beste 20 hiri, lurralde eta enpresen proiektuekin batera. Guztiak ere, V. Fórum de Ciudades y Territorios Creativos de España forumean aurkeztuko dira, urriaren 26, 27 eta 28an, Melillako hirian. “Creación como motor de Turismo Sostenible”  proiektua aurkeztuko du Udalak bertan.

Share