Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-10-20)

– Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 42. edizioko ‘Del infierno al paraíso: los viajes del alma’ ikuskizunaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Emiliano Pellisari, No Gravity Danza Company (Italia) konpainiaren zuzendaria, eta konpainiako beste kide batzuk

Eguna: urriak 20, ostirala

Ordua: 10:30.

Lekua: Principal antzokia.

—————————————————————–

 – Prentsaurrekoa. Aurki Santa Barbara plazako obrei ekitea

Parte-hartzaileak: Iñaki Prusilla, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzia eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna: urriak 20, ostirala

Ordua: 11.00.

Lekua: Santa Barbara plaza

——————————————————————-

– 2017ko World Press Photo erakusketaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto, Noortje Gorter, WPP Holanda erakundearen ordezkaria, eta Paco Valderrama, Gasteizko World Press Photo erakusketaren sustatzailea

Eguna: urriak 20, ostirala

Ordua: 11:30.

Lekua: Montehermoso kulturuneko garai bateko ur-biltegia

 

 

 

 

Share

Elsa Punsetek egingo du Herritartasunerako Eskolaren lehen hitzaldia, urriaren 26an

 

 

 

 

 

 

 

 

HEI-euskera

Daniel Innerarity, Jun herriko alkatea, Iñigo Sáenz de Urturi eta gehiago etorriko dira Gasteizera, HEI herritarrak ahalduntzeko programaren bigarren edizioaren eskutik

Doan izango dira jarduera guztiak, baina hitzaldietarako gonbidapena jaso beharko da gizarte-etxeetan, eta lantegietarako izena eman beharko, ohiko bideak baliatuz

Datorren ostegunaren (urriak 26) 19:00an izango da, Elsa Punseten eskutik, herritarrentzako topaketara eta prestakuntza irekiko gunea den Herritartasunerako Eskola Irekiaren bigarren edizioko inaugurazio-hitzaldia.

Partaidetza eta Gizarte Etxeen arduradun Isabel Martínezek aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Martínezen aburuz, “Programa honen bitartez, partaidetzaren kultura indartzea nahi dugu, bai eta komunitate barneko erantzunkidetza sustatzea ere, informazio-, prestakuntrza eta eztabaida-saioen bitartez, betiere herritar-kolektiboek planteatutako zenbait gairen inguruan, hots, herritarrak ahalduntzeko gune bart sustatu nahi dugu, non herritar horiek hiriaren eguneroko bizitzan parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko tresnak eskuratuko dituzten”.

Doan izango dira jarduera guztiak, baina hitzaldietara joateko, gonbidapenak eskuratu beharko dira aurretiaz gizarte-etxeetan  Lantegi, ikastaro eta bisitaldietarako, berriz, izena eman beharko da. Izen ematea egin ahal izango da Udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org/hei), 010 telefonoaren bitartez, edo gizarte-etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan, bihartik (urriak 20) hasita. Hitzaldietarako haurtzaindegi-zerbitzua eskatzerik izango da, 5 egun lehenagoko aurrerapenarekin,heieskola@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoan edo 945 16 16 97 telefono-zenbakian.

Programak honako jarduerak hartuko ditu barne:

  • Datorren ostegunean, hilak 26, Europa jauregian inaugurazio-hitzaldia izango da, Pequeñas revoluciones para la vida izenpean, Elsa Punset filosofo eta dibulgatzailearen eskutik.
  • Azaroaren 16an, Iñigo Sáenz de Urturi komunikazio eta eszena-adierazpeneko adituaren txanda izango da, eta La magia de la comunicación izeneko hitzaldia eskainiko dira Goiuri jauregian. Hitzaldian ikasturtean zehar eskainiko diren gizarte-ahalmenei buruzko 8na orduko lantegiak aurkeztuko dira, zeinak 4 saiotan banaturik, zenbait gai jorratuko dituzten:
    • Aprendiendo a colaborar, ikastetxeei zuzendua, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat baita.
    • Reuniones eficaces, aprendiendo a moderar y a deliberar
    •  Escucha activa y empatía
    • Gatazkaren kudeaketa positiboa.
  • Urtarrilaren 11n, Goiuri jauregian mahai-inguru interesgarri bat egingo da, los medios de comunicación como generadores de opinión izenpean, non komunikabide idatzietan, irratian eta Interneten diharduten 5 kazetari ospetsu arituko diren.
  • Otsailaren 15ean saio bat egingo da Herritarren Partaidetzaren alorreko berrikuntzei buruz, eta parte hartuko dute hizlari interesgarriek, esaterako Bernardo Gutierrez, Madrilgo MediaLab- herritar-berrikuntzarako laborategietako komunikazio-arduraduna, eta Francisco Rojas, director de Novagob-eko zuzendaria. Saio horretan partaidetzaren alorreko esperientzia berritzaileak  ezagutu ahal izango dira, Bartzelona edo A Coruña bezalako hiriburuetan, edo “herri txio-zalea” deitzen zaion Jun udalerrian (Granada).
  • Programa honetan elkarteentzako hitzaldi eta lantegiak ere izango dira, honako izenburu hauekin: Plan de gestión de tu asociación, Cómo mejorar la comunicación de tu organización, Cómo afectan las novedades legislativas a tu asociación eta Subvenciones y proyectos.
  • Gure Udala hobeto ezagutzeko asmoz, bisita gidatuak antolatuko dira udaletxera (horietako batzuk familientzako bereziak), eta baita Zabalganeko gizarte-etxe berrira.
    • Bestetik, informazio-hitzaldiak ere egingo dira, herritarrei zenbait udal gai modu ulergarri eta entretenigarrian hurbilarazteko, esaterako hauek: ¿Qué impuestos pagamos en Vitoria-Gasteiz? edo ¿En qué gasta Vitoria-Gasteiz el presupuesto municipal?
    • Are gehiago, aurten abiaraziko da Hitzordua… ekimena, herritarrei udal arduradunekin harremanetan jartzeko aukera emango diena, udalari dagokion gai jakinen bat gertutik ezagutzeko.
  • Ikasturtea amaitu baino lehen, maiatzean, parte-hartze dinamika bat egingo da, urteko jarduerak ebaluatzeko eta datorren urteari begira ekarpenak eta hobetzeko proposamenak planteatzeko asmoz.
  • Amaitzeko, ikasturtearen amaiera ekitaldia izango da maiatzaren 17an, Goiuri jauregian, Daniel Innerarity filosofo ezagun eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendariak emango duen hitzaldi interesgarri baten eskutik, La vida en común: algunas claves para la convivencia democrática gaia harturik hizpide.
    • Musika eta arte dosi batek emango dio amaiera ikastaroaren azken egun horri.
Share

Gasteizko autobus-geltokiko doako bizikleta-aparkaleku estali eta zaintzapekoa martxan

 

 

 

 

 

 

 

 

Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Iñaki Prusilla autobus-geltokiko bizikleta-aparkaleku seguru eta estalian izan da gaur goizean. Doakoa da, bideozaintza du, 24 orduz funtzionatzen du asteartetik, eta sarbide kontrolatua du. 2018ko hasierara arte, doan erabili ahalko da azpiegitura. Nasa-eremuan egokitutako esparru itxia da, Euskal Herria bulebarraren eta Donostia kalearen arteko iskinean jarritakoa.

Bizikletaren erabilera egunetik egunera handitu egiten dela ikusita, gure ustez hiriak behar zuen zerbitzu bat eskaini nahi da. Gasteiz hiribideko bizikleta kontagailuak 2 milioitik gora zenbatu ditu, 2015eko azaroan jarri zenetik aste honetara, urrutira gabe. Iaztik hona % 8 igo da” adierazi du Iñaki Prusillak. Bizikleta aparkalekua hau etorkizunean handituz joango den sareko lehena da. Zinegotziak aparkalekua probatzera gonbidatu ditu herritarrak, bere hitzetan, “merezi du eta”.

Zehazki, autobus-geltokiko nasen eremuan esparru bat mugatu da fisikoki, txapa zulatua baliatuz, gardentasun maila ertaina lortzearren. Bi ate ditu, bat Donostia kaletik eta beste bat geltoki barrutik. Hartara, bizikleta aparkatu eta zuzenean sartu ahalko da nasen eremura, eta alderantziz. Nasetara sartzeko tornua jarri da. Donostia kalean, berriz, ate lerragarria ipini da.

Fisikoki mugatzeaz gain, iaz Postetxearen atzealdean egindako proiektu pilotuan jarritako bizikleta-aparkalekuaren antzeko kudeaketa-sistema instalatu du Udalak. Modulu berrian orotara 111 bizikleta lotu ahalko dira, bizikleta elektrikoak eta ibilgailu bereziak —zabalagoak— barne; 2018ko urtarrilaren 1era arte guztiz doakoa izango da. Ondoren, abonamendu ezberdinak salduko dira, zerbitzua egun batez edo hilabetez erabiltzeko; azken kasuan, bizikleta hiru egun edo sei egunez utzi ahalko da aparkatuta. Gainera, hirian laster jartzekoak diren beste bost moduluekin sarea osatzea da asmoa.

Lehen egunotan, monitoreen laguntza izango dute zerbitzua probatu nahi dutenek. Bizikleta aparkalekuaren erabilera erraza da, sistemak sentsore, botoi, internet eta mugikorraren bidez funtzionatzen baitu. Aski da aplikazio bat instalatzea, erregistratzea eta aplikazioa edo zenbaki kodea erabiltzea aparkalekuan sartzeko. Orobat sar daiteke 607538087 telefonora deituta. Argibideak web-orri honetan eskura daitezke: www.vitoria-gasteiz.org/bizikleta.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak triptiko bat argitaratu du, autobus geltokiko bizikletetan informazioa zintzilikatuko du, eta material grafikoa jarri da autobus geltokian zerbitzu berria seinaleztatzeko.

Share

Musika Bandal Principal antzokian eskainiko duen kontzertu-zikloak abonamendua izango du lehen aldiz

 

 

 

 

 

 

 

 

Banda Música Dossier temporada abono

Sei kontzerturako izango da, 12 eurotan salduko da, eta eskuragai izango da urriaren 24tik azaroaren 6ra bitartean.

Udal Musika Bandak Principal antzokian udazkena-negua denboraldian egiten duen kontzertu-zikloak abonamendua erosteko izango du aurten lehen aldiz, 12 euroren truke, eta zikloko sei kontzertuak ikusteko aukera emango du.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Udal bandaren zuzendariondoko Iker Olazabalek aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan.

Gure Banda –esan du Cantok– oso kalitate handikoa da, eta kontzertu hauen bitartez bilatu izan dugu beti publiko-mota desberdinetara iristea eta Gasteizen musika- eta arte-sorkuntza sustatzea. Musika-mota ugari entzun ahal izango dugu: gaurko zinemako musika, azken hamarkadetan Bandarentzat sorturiko konposizio garrantzitsuak, jazza, bluesa edo swinga. Gainera, laguntzaileak ere izango dira, horien artean zenbait abesbatza eta bakarlari, baita poema-irakurle bat ere“.

Abonamenduak 12 euro balioko du, urriaren 24tik azaroaren 6ra bitartean erosi ahalko da Principal antzokiaren ohiko bideetan. Sarrerak, berriz, azaroaren 7tik aurrera salduko dira, 3 euroko prezioan.

Azaroak 15: Gaurko zinemako musika

  • Abenduak 13: Symphonic Metamorphosis
  • Otsailak 14: Gure Bakarlariak
  • Apirilak 11: She Sings we Swing
  • Apirilak 25: Alegia eta kondairak.
  • Maiatzak 09: Symphonic Winds

Ez dira aipaturiko horiek Bandak eskainiko dituen kontzertu bakarrak. Aurten ere ekingo diote ikastetxeei zuzenduriko kontzertu didaktikoen zikloari –Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak planifikatuta–, Jesús Guridi kontserbatorioko ikasleekin urtero egiten duten lankidetzari, baita ere Principal antzokian egiten den “Familientzako musika” zikloari, bai eta hirian eta probintzian egiteko beste emanaldi eta lankidetza batzuei ere.

“Aintzat hartu behar da gure bandak 101 urteko eskarmentua duen arren, gazte, dinamiko eta modernoa dela, betiere herritarren zerbitzuaren alde, eta kalitate artistiko-musikal aparta emanez”, amaitu du Cantok.

Share