Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-11-02)

‘III Jornada sobre Exclusión Residencial en Euskadi’ jardunaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Enpleguaren eta Gizarte Politiken kontseilari Beatriz Artolazabal

Eguna. Osteguna, azaroak 2

Ordua. 09:30

Tokia. Europa jauregia

————————————-

Prentsaurrekoa. Gauekoak programako kontzertu zikloa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gauekoak programako talde-zuzendari Odei Catalán; eta Udal Musika Eskolako zuzendari Paco Galve

Eguna. Osteguna, azaroak 2

Ordua. 10:00

Tokia. Udal Musika Eskolako auditorioa (Hedegile kalea 108, behea)

—————————————-

Prentsaurrekoa. Teatro Principal Antzokiko Gabonetako programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, azaroak 2

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Prentsa-deialdiak (2017-11-01)

Xacobeo 2021. Vitoria-Gasteiz en el camino’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteazkena, azaroak 1

Ordua. 11:30

Tokia. Plaza Berria

Share

“Picasso, el viaje del Guernica” erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan ikusi ahalko da azaroaren 30era arte.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

”la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Sofia Erregina Museoak erakusketa gune berritzailea ekarri dute Gasteizera, Picassoren maisulanaren inguruko historiari buruz

20171031 Dossier de Prensa La Caixa EUS

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, CaixaBanken Euskadirako eta Kantabriarako lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak, eta artearen historialari eta erakusketaren aholkulari Carlos Martínek inauguratu dute gaur Picasso. El viaje del Guernica erakusketa.

Bere kultur programazioaren barruan, ”la Caixa” Gizarte Ekintzak bereziki egiten dio arreta azken mendeko arteari. Izan ere, arte modernoaren eta garaikidearen gaineko erakusketen bidez, arte molde horrek egungo sentsibilitatean izan duen eragina erakutsi nahi du ”la Caixa” Gizarte Ekintzak, eta nabarmendu, zer-nolako eginkizun garrantzitsua izan duten XX. mendeko sortzaile bisual handiek guk mundua ikusteko dugun moduan. Xede hori gogoan, iragan mendeko pinturaren historiako izen handi batzuei eskainitako erakusketak antolatu ditu; Salvador Dalíri eta Andy Warholi, esate baterako.

Oraingo honetan, izen horiei Pablo Picasso erantsi zaie, Guernica lanaren 80. urtemugaren ospakizunaren karira. Horrela, ”la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museoak elkarrekin antolaturik, erakusketa-proiektu berri eta berritzaile ibiltari honek ibilbide bat eskainiko du, bisitariak XX. mendeko historian barna ibil daitezen, mende horretako lanik adierazgarrienetako baten eskutik. Erakusketa bi trailerren barruan ekoiztu da; biak batuta, 200 metro koadroko erakusketa gela bat osatzen dute. Erakusketa ibiltaria denez, Espainia guztian zehar ibiliko da datozen urteotan, eta horri esker, hango eta hemengo hirietara hurbilduko da margolan ikonikoaren historia.

  1. mendeko artelanik adierazgarrienetako baten bidaia luzea

Picasso. Guernicaren bidaia erakusketak Picassoren lanari buruzko ibilbide historiko bat egiteko aukera dakar, hura Parisen 1937an sortu zenetik 1992an Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean behin betiko kokatu zen arte. Horri esker, bisitariek jakingo dute zer-nolako sorkuntza-prozesua gauzatu zuen artista espainiar ospetsuak lana ontzeko, eta era berean, lanak gerraren kontra duen esanahia, eta zergatik ibili zen lana mundu zabalean, 40 urtetik gora.

Erakusketa gune eta baliabideek garai hartako testuinguru historikoa darakutsate, eta Guernica lanaren garrantzia eta esanahia ulertzeko gakoak ere bai. Badira ikus-entzunezkoak, garai hartako argazki eta kartel erreprodukzioak, eta agirien nahiz marrazkien faksimileak, guztiak ere jakingarriak XX. mendeko artistarik garrantzitsuenaren lanik adierazgarrienetako baten sorkuntzaren eta bidaien historia azaltzeko.

Share

Azaroaren 11n gala bat egingo da Europa jauregian Alberto Zerain mendigoizale gasteiztarraren omenez

 

 

 

 

 

 

 

– Udalak desagertutako kirolaria hiriaren Seme Kutuntzat aitortzeko diploma eta intsignia emateko baliatuko du hitzordua

– Zerainen lagunek eta senideek antolatutako zeremonian Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hartuko dute parte

Azaroaren 11n, 19.30ean, gala bat egingo da Europa jauregian Alberto Zerain mendigoizale gasteiztarraren omenez; familiak, erakundeek eta kirolari gasteiztarra ondoen ezagutu zuten pertsonek hartuko dute parte. Gasteizko Udalak Alberto Zerain hiriaren Seme Kutuntzat aitortzeko diploma eta intsignia emateko baliatuko du hitzordua, “gizakiaren balio eta ezaugarri onenak biltzeagatik” merezi izan baitzuen. Alberto Zerain joan den ekainean desagertu zen, Mariano Galvánekin batera Nanga Parbat (8.125 m) mendiko gailurrera iritsi nahian ari zela: “bizitza osoan giza kalitate ikaragarria erakutsi zuen eta kirolaren balio etikoekiko zein Gasteiz hiriarekiko eta lurralde historikoarekiko konpromiso handia“, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek nabarmendu duenez.

Alberto Zerainen lagun gertukoenek eta senideek antolatu dute azaroaren 11ko ekitaldia, eta Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak mendigoizale arabarrari bihotzetiko omenaldia egiteko baliatuko dute aukera. Halaxe azaldu dute prentsaurrekoan alkate Gorka Urtaranek, ahaldun nagusiorde Pilar García de Salazarrek, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kabineteko zuzendari Almudena Otaolak, eta Alberto Zerainen omenezko galaren batzorde antolatzaileko kide Aitor Las Hayas eta Javi Antúnezek. Alberto Zerainen seme Jon Zerain ere izan da aurkezpenean, familiaren izenean.

Aitor Las Hayas eta Javi Antúnezek adierazi dutenez, gala “bihotzez” egina da, eta Alberto Zerainek balioesten zituen gauza guztiak egongo dira ordezkatuta: “euskal kultura, euskara, Arabako mendiak eta Gasteiz hiria”. Erakundeez gain, Euskal Herriko eta estatuko lehen mailako alpinistek, bertsolariek eta musikariek hartuko dute parte. Mendigoizale arabarraren elkarrizketak eta irudiak biltzen dituen bideo hunkigarria ere proiektatuko da.

Ahaldun nagusiorde Pilar García de Salazarrek esan duenez, “Alberto Zerainek gasteiztarren aitorpena merezi du, baita Arabako gizarte osoarena ere, haren nortasunagatik, pentsaeragatik eta urte hauetan guztietan erakutsi duen sakrifizioagatik“. Horrekin lotuta, Arabako Foru Aldundiak aitorpen xafla emango dio Alberto Zeraini azaroaren 11ko galan; aitorpen hori 18 aldiz eman da bakarrik, eta besteak beste, Alfredo Donnayk eta  Juanito Oiarzabalek jaso dute.

 

 

 

Share

Udalak ekintza-programa bat jarri du abian Gasteizko gazteei indarkeria matxistaren aurkako prebentzioan laguntzeko

Lantegi esperimentalak, ikus-entzunezkoen lehiaketak eta topaketak osatzen dute erakundeek sustatutako Beldur Barik! estrategiaren barruko ekintzen agenda

Aurten, Berdintasun Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak koordinatu dute  Gasteizko gazteei indarkeria matxistaren aurkako prebentzioan laguntzeko eta haiekin batera lantzeko ekintza-programa. Hain zuzen ere, Berdintasuneko zinegotzi Jaione Aguirrek eta Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak aurkeztu dute gaur goizean programazioa.

Gasteizko Udalak urteak daramatza Beldur Barik esparruaren barruan lan egiten eta gazteen artean indarkeria matxistari aurre egiteko prebentzio-estrategia bat garatzen, Beldur Barik Jarrera filosofiaren bitartez.

Jarrera eta portaera sexistak eraldatzeko erreferentziazko espazio positiboa sortzea da helburua, kultura matxista urratzen duten ekimenak eta pertsonak ezagutaraziz. Kultura matxistaren eta horrek sorrarazten dituen indarkerien aurrean jarrera kritiko eta erantzunkidea sustatu nahi dugu, jarrera urratzailea eta positiboa duten gazteak nabarmenduz. Neska-mutilek begirunean, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria sexistaren arbuio irmoan oinarritutako jarrerekin desberdintasunei  nola egiten dieten aurre erakusten duten adierazpenak sarituzazaldu du Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirrek.

Berriro ere, Gasteizen Beldur Barik programaren beste edizio bat egingo da aurten. Indarkeria sexistaren prebentzioa helburutzat duen programa 2009an sortu zen, berdintasunaren aldeko euskal udalerriek osatzen duten Berdinsarearen barruan. Emakundek antolatzen du programa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundien eta EUDELen babesarekin, eta  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren zein Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gazteria Zuzendaritzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta EITBren laguntzarekin.

Udaleko Berdintasun eta Gazteria zerbitzuek programazio hau antolatu dute aurten: 

Ikus-entzunezkoen lehiaketa

Gazteek egunero bizi dituzten indarkeria eta matxismo egoerez hausnartzea da lehiaketaren xedea, egoera horien aurrean jarrera apurtzailea erakutsiz. Ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea azaroaren 13an bukatuko da; horretarako, www.beldurbarik.org orrian dagoen formularioa erabili behar da.

 

Lantegi esperimentala

Azaroaren 3an, lantegi esperimentala egingo da Artium museoan: “parte-hartzaileek entzuten eta dantzatzen dugun musikari buruz hausnartu ahalko dute, baita zerbait propioa sortu eta grabatu ere, lehiaketara aurkezteko. Aniztasuna, ahalduntzea, arau estetikoekiko haustura, genero estereotipoekiko haustura landuko dira“, nabarmendu du Gazteria zinegotzi Iñaki Prusillak.

 “Guztiok inplikatu behar dugu, eta indarkeria matxistari buruz sakon hausnartu, gure hirian, gure kale eta etxeetan jokabide matxistarik izan ez  dadin. Berebiziko garrantzia du guztiok konpromisoa eta paper aktiboa izatea gizarte bidezko eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko proiektuan. Baina ezin dugu ahaztu zeregin honetan gizonon konpromisoa ere funtsezkoa dela. Izan ere, emakumeen ahalduntzearekin batera, formulak eta eremuak artikulatu behar dira maskulinitate eredu tradizionala espazio publikoan zein pribatuan zalantzan jartzen duten gizonen kopurua handitzeko, gure adina edozein delarik“, azpimarratu du Prusillak.

Lantegiak hiru ordu iraungo du, eta bi saio egingo dira: lehena, 17:00etan, 12-17 urte bitartekoentzat; bigarrena, 18:30ean, 18-26 urte bitartekoentzat. Euskaraz nahiz gazteleraz emango lantegia.

Izena emateko, mezu bat bidali behar da beldurbarikvg@gmail.com helbidera edo 688 741 891 whatsappera, zein saio eta hizkuntza aukeratzen den zehaztuta.

Azkenik, azaroaren 24an, 18:30ean, irabazi duten lanak ezagutaraziko dira, aurtengo programazioan parte hartu duten gazte guztien topaketa handian, Aldabeko gizarte etxean.

Share

Musika Eskolak eta Mugarik gabeko Musikariek Gasteizko instrumentuen bankua sortu dute

 

 

 

 

 

 

Abenduaren 1era arte eman ahalko dira musika-tresnak dohaintzan, Eskolaren egoitzan, Jesus Guridi kontserbatorioan eta Folklore Akademian

Duela urtebete, Udal Musika Eskolak hitzarmena sinatu zuen Mugarik gabeko Musikariak elkartearekin, eta eskola garapen-bidean dauden herrialdeetan proiektu humanitarioak egiten dituen lehen musika-eskola bihurtzea aurreikusten zen horretan. Besteak beste, Gasteizen instrumentuen bankua sortzea jasotzen zen hitzarmenean, eta gaur aurkeztu da.

Hain zuzen ere, Eskolako lehendakari Estíbaliz Canto zinegotziak eta Mugarik gabeko Musikariak elkartearen lehendakari Jesús María Alegríak aurkeztu dute.

Cantok azaldu duenez, “instrumentuen bakuaren bitartez, musika munduko txoko guztietara iritsi ahalko da, eta garatze bidean dauden herrialdeetako baliabide eskaseko umeak integratzeko tresna bihurtuko da“.

Azaroaren 2tik (osteguna) abenduaren 1era arte eman ahalko dira tresnak. Lehen edizio honetan biltzen den materiala musika ikasteko erabiliko da, Siriako musika eskoletan emandako irakaskuntzaren bidez. Baliabide gutxi duten pertsonak arteetan heztea da helburua, hartara gerraren izugarrikeriak ahaztu ditzaten.

Orkestra sinfonikoa osatzen duten tresnak edo horien osagaiak (arkuak, kokotsari eustekoak, hariak, etab.) eman ahalko dira dohaintzan. Beste tresna batzuk ere eman daitezke: teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak.

 

ARGIBIDE GEHIAGO

Aurkezteko lekuak:

  • Luis Aranburu Udal Musika Eskola

Hedegile kalea, 108-behea

  • Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

Konstituzio plaza, 9

  • Udalaren Folklore Akademia

San Antonio kalea, 14 (Musika Etxea)

Zer egin behar da instrumentua emateko?

Ikastegira joan aurretik, instrumentuari buruz ahalik eta informazio gehiena bildu behar da: datu tekniko eta historikoak, konponketak, etab.

– Ikastegian, dohaintza egiteko eta instrumentuaren historia azaltzeko formularioa bete beharko da.

– Posta elektronikoz ere bidali ahalko da formularioa (emmla.direccion@vitoria-gasteiz.org), edo posta arruntez  (Luis Aranburu udal musika eskola, Hedegile kalea 108-behea, 01001 Gasteiz).
– Beste aukera bat  945161688 telefono zenbakira deitzea da (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 21:15era), hitzordua adosteko.

Instrumentua eskolara bertara (Hedegile kalea, 108-behea) eramaterik ez bada, oso handia delako, nola eman hitzartu ahalko da, emmla.direccion@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz edo 945161688 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 21:15era).

 

Share

Bioaraba 4. azoka dela eta, asteburu honetan 80 erakusketari ekologiko bilduko dira Gasteizen

 

 

 

 

 

 

  •  Gasteizen egiten den produktu ekologikoen, bizimodu osasungarriaren eta kontsumo arduratsuaren azokak programa zabala eskainiko du Iradier Arenan: hitzaldiak, sukaldaritza erakustaldiak, produktuen dastatzeak eta aurkezpenak, umeentzako lantegiak, etab.
  •  Besteak beste, nekazaritza ekologikoa, bioeraikuntza, energia berriztagarriak, ehungintza eta osagarri naturalak izango dira doako ekitaldian.

Produktu ekologikoen, bizimodu osasungarriaren eta kontsumo arduratsuaren Bioaraba 4. azokan 80 enpresa espezializaturen eskaintza bilduko da azaroaren 3tik (ostirala) 5era (igandea). Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak, Nekazaritzako foru diputatu Eduardo Aguinacok, Vital fundazioaren zuzendari Josune Albizuk eta Bioarabako zuzendari Iker Knorrek aurkeztu dute bizimodu osasungarri eta ingurumenarekiko begirunetsuagoaren erreferentea den hitzordua.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak nabarmendu duenez, Bioaraba bezalako ekitaldiek “Udalak zenbait ekimenen bitartez urratutako bidea berresten dute, hala nola nekazaritzako elikagaien estrategia eta Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegia. Nekazaritzako elikagaien estrategia taxutzeko partaidetza-prozesuaren bitartez ikusi dugu hirian badela interesik gure inguruan ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko egokitzapen handiagoa ekarriko duen sistema bat izateko. Interes handia da, eta zabaltzen ari da. Gure erronka da alderdi hauek barne hartzen dituen nekazaritzako elikagaien sistema bat eraikitzea: hirigintza plangintza hobea (nekazaritza lurrak babestea), elikagaien kudeaketa publiko iraunkorragoa (udal baliabideetan produktu lokal eta ekologikoen kontsumoa sustatzea), elikagai osasungarriagoak eta tokiko ekoizpena gehiago kontuan hartzen duten kontsumitzeko ohiturak sustatzea, eta udalaren landa funtsak baliatzea nekazaritza ekologikoko ekimenak abian jartzeko. Gaur aurkezten dugun feria guztiz txertatuta dago hartu dugun konpromiso horretan”.

Vital Fundazioaren zuzendari Josune Albizuren esanetan, “Vital fundazioak bat egiten du azoka honek sustatu nahi duen helburuarekin: produktu ekologikoa, elikadura osasungarria, bizimodu osasuntsua eta kontsumo arduratsua, eta ingurumenarekiko errespetua. Horretan laguntzen jarraituko dugu, lurralde osorako gure jarduera-ildoen bitartez.” “Zentzu horretan, hitzaldiak, sukaldaritza-erakustaldiak eta haurrentzako lantegiak eskainiz lagunduko du Vital fundazioak, guztiak ere Bioaraba azokaren esparruan bertan, horrek iraun bitartean”, erantsi du.

“Hiru egun hauetan, 11:00etatik 21:00etara, Iradier Arenan produktu eta zerbitzu ekologikoen eskaintza zabala aurkitu ahalko da, baita hitzaldiak, gastronomia dastatzeak, sukaldaritza erakustaldiak, lantegiak, eta haurrentzako jarduerak”, aipatu du Bioaraba antolatzen duen Mash Media enpresaren zuzendari Iker Knorrek.

Elikadura  da nagusi Bioarabako erakusketarien artean, orotara 36 ordezkari baitira (upeltegiak, olioak, esnekiak, lekaleak, iberikoak, garagardoak, espezie aromatikoak, etab.). Eremu horretan EkoEuskadi espazioa nabarmentzen da, non Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) informazioa eta bertako produktuen ordezkaritza eskainiko baita: baratzezaintza, kontserbak, arrautzak, ogia, taloa, pentsuak, etab.

Orobat, gaikako eremuak izango dira: bioeraikuntza eta energia berriztagarriak, ehungintza, oinetakoak eta kosmetika ekologikoa, terapia naturalak… eta hainbat eskaintza biltzen dituen eremu mistoa: oheak, ur tratamenduak, garbiketa, portzelanak eta beste.

Hitzaldietan gai hauek jorratuko dira: nutrizio zelularra, Amazoniako sendabelarrak, material naturalak (lastoa) erabiltzen dituen eraikuntza, etxe bioklimatikoak, etorkizuneko berokuntza, barreterapiaren ongizatea, Waldorf pedagogia, etab.

Bioaraban, halaber, eskoletako jantokiekin zein elikadura arduratsu berriarekin lotutako sukaldaritza erakustaldiak antolatu dira. Horretaz gain, ardo eta olio ekologikoen dastatzeak izango dira, produktuen zozketak eta haurrentzako lantegiak.

Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak babesten dute Bioarabaren 4. edizioa. Laguntzaile ofizial hauek ditu: Vital fundazioa, ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua), eta Bio Eco Actual zein Bueno y Vegano argitalpenak.

 

Informazio gehiago: http://www.bioaraba.com/

 

Share