Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdia (2017-10-18)

– Liburuak trukatzeko IX. azokaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto.

Eguna: Asteazkena, urriak 18.

Ordua: 10.30.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.


– ‘Miradas cercanas’ erakusketaren inaugurazioa.

Itxaropena elkarteak antolatutako ekitaldia, Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta.

Parte-hartzaileak: Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Itxaropenaren lehendakari Isabel Benito, eta  Acción Visión España-ren lehendakari José Mª Casado.

Eguna: asteazkena, urriak 18.

Ordua: 11.00.

Lekua: Postetxe plazan instalatutako karpa.

————————————————————————-

– Diocesanas, Jesús Obrero eta Egibideren 75. urteurreneko jardueren hasiera ekitaldia.

Parte-hartzaileak: Alkate Gorka Urtaran, diputatu nagusi Ramiro González, eta Gasteizko gotzain Juan Carlos Elizalde.

Eguna: asteazkena, urriak 18.

Ordua: 18.00.

Lekua: Santa Maria katedrala.

 

Share

Udalaren sostengua Sidálava-ren lanari, haren 30. urteurrenean

 

Udal talde politikoetako ordezkariek, alkatea buru zutela, harrera egin diote Sidálava herritarren kolektiboari, haren fundazioaren 30. urteurrena delako eta “Inklusioaren aldeko urratsak” proiektua antolatu duelako; horretan parte hartu dutenei diplomak banatu zaizkie.

Gorka Urtaran alkateak eskerrak eman dizkio Hiesaren aurkako Arabako Herritarren Batzordeari, urte hauetan “gaixotasun hori duten pertsonak bazterrean gera daitezen eragoztearren” izan duen inplikazioarengatik. Orobat, taldearen konpromisoa eta etengabeko lana goraipatu ditu, hiesa dutenek jasaten duten estigma bikoitza arintzeko: osasunaren zein gizartearen aldekoa. “Gizarteak zuekin eta antzeko beste talde batzuekin lanean jarraitu behar du, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko”, azpimarratu du.

Sidálavaren lehendakari Belén Martínezek adierazpen bat irakurri du, Gasteizko gizarteari pobrezia eta ezberdintasuna desagerrarazteko neurriak bultzatu ditzan eskatzeko. “Hiri sozial, solidario, etiko eta kooperatiboa sustatzen dugu, eta herritartasun balioen eredua gara”, adierazi du.

Ondoren, “Inklusioaren aldeko urratsak” proiektuan parte hartu dutenei diplomak banatu zaizkie; joan den irailaren 11n ekin zitzaion horri, baliabide hauen partaidetzarekin: Etxe Irekia harrera egiteko udal zentroa, Aterpe gaueko zentroa, Estrada eguneko zentroa, udalaren zainpeko etxebizitzak, Kaleko Heziketarako Zerbitzua, eta GIBaren prebentzio eta arreta zerbitzuak.

Urteurrrena dela eta, Sidálavak hainbat jarduera eta proiektu antolatu ditu, herritarrek kontzientzia har dezaten gizarte-inklusioko politika aktiboak eskatzen jarraitzeak duen garrantziaz. Gaur eman zaie amaiera jarduera horiei, erreibindikazio kalejira eta udal harrera eginez, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna baita.

Share

AMVISAren balbula bat hautsi da Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean

AMVISAk jakinarazi duenez, bere sarearen balbula bat hautsi da Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean, eta horrek ur-isuri handia eragin duelarik trafikoa minutu batzuez eten behar izan da. San Martinen AMVISAren sarea berritzeko egiten ari diren lanen barruan zanga bat irekitzean gertatu da. Ura zona horretara garraiatzen duen hodi batean gertatu da matxura, ez etxeak hornitzeko sarean, beraz, ez da hornikuntza eten beharrik izan.

Egoera azkar konpondu da, baina garbiketa-zerbitzuak oraindik lanean ari dira bertan. Hasierako azterketa batean, AMVISAren arduradun teknikoek ez  dute kalte garrantzitsurik antzeman, baina ingurua arreta handiagoz aztertu beharko da.

Share

Gaur egingo da Europa jauregian CoColab 2017, kolaborazioaren ekonomiari buruzko erreferentziazko hitzordu gisa sendotuta

 

 

 

 

 

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak ireki du elkarlanari eta kolaborazioari buruzko CoColab jardunaldiaren laugarren edizioa, Gasteizko Udalak antolatutakoa; 9:00etan hasi da jardunaldia, Europa jauregiko Green aretoan. Zenbait hitzaldik, bertako coworkerren arteko solasaldiak eta lau esperientzia-panelek osatzen dute egitaraua; azken horietan, lankidetzazko inguruneek hainbat alorretan duten eragina aztertuko dute: talentua erakartzea, berrikuntza, sorkuntza eta negozioak.

Melgosak esan duenez, Cocolab kolaborazioaren ekonomiari buruzko erreferentziazko hitzordu gisa sendotu da. Laugarren edizio honetan 108 pertsonak eman dute izena, eta 32 beste lurralde batzuetatik etorri dira (10 Oviedotik, 11 Bizkaitik, 8 Gipuzkoatik, 2 Pontevedratik eta 1 Madrildik).

 

Share