Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-10-31)

Prentsaurrekoa. 2017ko BioAraba Feria aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Nekazaritza foru diputatu Eduardo Aguinaco; Vital Fundazioko zuzendari Josune Albizu; eta BioArabako zuzendari Iker Knörr

Eguna. Asteartea, urriak 31

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————

Prentsaurrekoa.  Alberto Zeraini omenaldi-ekitaldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako diputatu nagusiorde Pilar Garcia de Salazar; Eusko Jaurlaritzako ordezkari Almudena Otaola eta batzorde antolatzaileko kide Aitor Las Hayas eta Javier Antúnez

Eguna. Asteartea, urriak 31

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

Prentsaurrekoa. Musika-tresnen Bankua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Musicos sin Fronteras erakundeko presidente Jesús María Alegría “Pinttu”

Eguna. Asteartea, urriak 31

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————-

Prentsaurrekoa. Gazteria eta Berdintasun kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Berdintasun zinegotzi Jaione Agirre

Eguna. Asteartea, urriak 31

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————-

La Caixaren erakusketa ‘El viaje  del Guernica’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; La Caixaren Euskadi eta Kantabriako lurralde zuzendari Juan Pedro Badiola; eta arte historialari eta erakusketako aholkulari Carlos Martín

Eguna. Asteartea, urriak 31

Ordua. 13:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza

Share

Zaramagako haur hezkuntzako udal eskolak igogailua estreinatu du

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sindikoaren gomendio batek ekarri zuen lan hori, baita Haurtzaro eskolakoa ere, zeinetarako 150.000 euroko aurrekontua aurreikusi baita 2018rako

Zaramagako haur hezkuntzako udal eskolak igogailua estreinatu du, baita ur-hodien instalazio berria ere, Sindikoaren gomendio bati jarraituz joan den maiatzaren 31n Hezkuntza Zerbitzuak eta Mantentze Zerbitzuak koordinaturik hasitako lanei esker. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto, Udal Administrazioaren zinegotzi Carlos Zapatero, Sindiko Martin Gartziandia eta zenbait udal arduradun izan dira inaugurazioan.

Gobernu honek entzuten duela erakusten du lanak, eta hezkuntza zein kirol instalazioak berritzen joateko konpromiso sendoa duela, denbora gehiegi egon baitira geldirik”, adierazi du Cantok.

Giltec Arquitectos Técnicos SL enpresak egin  du igogailuaren obra, 59.537,90 euroan; uztailaren 24an hasi zen, eta urriaren 27an bukatu. Ur-hodiak aldatzeko eta suteetarako sarearen hartunea handitzeko lanek 68.057,33 euroko kostua izan dute; maiatzaren 31n hasi eta irailaren 1ean amaitu ziren.

Aipatutako konpromisoa betetzeko, Hezkuntza Zerbitzuaren 2018rako aurrekontu-proposamenean 150.000 euro aurreikusi dira Haurtzaro haur hezkuntzako udal eskolan beste igogailu bat instalatzeko. “Udal instalazioetan horrelako lanak egiten jarraituko dugu, kirol-instalazioetan zein Haurtzaro haur hezkuntzako udal eskolan, gure konpromisoak betetzeko eta instalazio modernoak eta ematen ditugun kalitateko zerbitzuekin bat datozenak eskaini ahal izateko”, amaitu du Hezkuntzako arduradunak.

 

 

 

 

Share

Itun Berdeko Enpresen VI. Topaketak kideen arteko negozioa sustatuko du, Green Capital izendapenaren V. urteurrenean ingurumen sektorearen garrantzia ikusarazteko

 

  • Alicia Torregok —Conama fundazioaren zuzendaria, zeinak sektoreko estatuko biltzar nagusia antolatzen baitu— irekiko du jardunaldia, klima-aldaketak ingurumen enpresentzat dakarren aukerari buruzko hitzaldiarekin
  • Orobat, B2B topaketa egingo da, eta hiriko enpresa iraunkorrentzako Itun Berdea III. sariak banatuko dira 
  • Gaur egun sektore ezberdinetako 225 enpresak osatzen dute Itun Berdea, zerbitzuen sektorekoak gehienak (123)

 

Datorren ostegunerako, azaroak 9, Itun Berdeko Enpresen VI. Topaketa  antolatu du Gasteizko Udalak. Europako Hiriburu Berdea dela eta 2012an sortutako ekimenak ingurumenarekin konprometitutako hiriko 225 enpresa biltzen ditu dagoeneko. Izendapena jaso izanaren bosgarren urteurrena betetzen den honetan, Itun Berdea osatzen duten enpresek elkar ezagutzea eta haien artean benetako negozioak sortzea da jardunaldiaren helburua, baita Gasteizko enpresa guztien artean ere, udalerrian ekonomia berdeak hazten jarraitu dezan sustatzearren, nazioartean iraunkortasun politikengatik aitortua baita. Horretarako, jardunaldiaren amaieran B2B topaketak (zuzeneko bilerak aldi berean) egingo dira enpresen artean.

“Itun Berdearen komunitateko enpresek elkar hobeto ezagut dezaten eta sinergia aberasgarriak sor daitezen lagundu nahi dugu.  Gasteiz nazioarteko erreferentea da udalerri iraunkor gisa, eta Itun Berdearen bitartez gure industria-ehuna gero eta iraunkorragoa izan dadin nahi dugu, eta formula berriek —ekonomia soziala eta ekonomia zirkularra, esaterako— hazten jarrai dezaten, hartara gure BPGd partikularrari aberastasun handiagoa eta kalitateko lanpostuak ekarriko baitizkiote”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

B2B topaketan parte hartu nahi duten enpresek urriaren 31ra (asteartea) arte eman dezakete izena Itun Berdearen web-orrian.

Azaroaren 9ko jardunaldia Europa biltzar jauregian egingo da. Estatuko alorreko aditu nagusietako batek emango du hasierako hitzaldia: Alicia Torrego, Conama fundazioaren zuzendari kudeatzailea; fundazioak antolatzen du Ingurumenaren Biltzar Nazionala, zeinak 6.000 pertsonatik gora biltzen baititu bi urtean behin, etorkizuneko agertoki berdea diseinatzeko. Torregok La Gran Encrucijada liburua idatzi du beste batzuekin batera, zeinean klima-aldaketak sortu duen krisi ekosoziala eta erronka berriei aurre egiten asmatzen duten enpresentzat irekitzen diren aukera handiak aztertzen baitira.

Ekitaldira joan nahi dutenek udalaren web-orrian eman dezakete izena, doan. Lego lantegi batean ere esku hartuko dute, zeinean ingurumen sektoreak gaur egun aurre egin beharreko hiru erronkari irtenbidea ematen saiatuko baitira: gure saneamendu sareari eragiten dioten kutsatzaile berriak, lanera joateko mugikortasun iraunkorra, eta jatorrian bereiztea hondakinen birziklapena hobetzeko. Orobat, Green Capital marka erabiliz hiriko ingurumen sektorean negozio-bolumen handiago sortzen laguntzeko ideiak landuko dituzte. Aclima-Euskadiko ingurumen arloko industrien klusterraren laguntza berezia izango du lantegiak.

 

Itun Berdea III. sariak

Hirugarren urtez jarraian, ingurumen-jardunbide egokienak dituzten hiriko enpresentzako Itun Berdea sariak banatuko dira jardunaldian. Hiru arlotan banatzen dira: mikroenpresa, enpresa ertain eta txikia, eta enpresa handia. Aurten 20 enpresak 25 jardunbide egoki aurkeztu dituzte, eta azaroaren 9an ezagutaraziko da zeinek irabazi duten, hiriko rap-kantari ezagunetako baten eskutik: La Omega.

Informazio gehiago: Itun Berdeko Enpresen VI. Topaketa

Share