Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-10-30)

Zaramagako udal haur eskolako igogailua abian jartzeko ekitaldia

Parte hartzaileak. Udal Administrazioaren zinegotzi Carlos Zapatero; eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Astelehena, urriak 30

Ordua. 10:30

Tokia. Zaramagako udal haur eskola (Nafarroako Errege-Erreginen kalea, 16)

————————————————-

Prentsaurrekoa. ‘Golem’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Genevieve Dunne (aktorea), Andrés Velázquez (gerentea), eta  Marta Monfort (Antzoki Unitateko arduraduna)

Eguna. Astelehena, urriak 30

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

 

Share

Gasteiz “Copa España Creativa” saria lortzeko lehiatuko da, muralen ibilbidea turismo iraunkorraren eragiletzat aurkeztuta

Asteburuan banatuko dira sariak “V Fórum de Ciudades y Territorios Creativos de España” forumean, Melilla hirian.

Asteburu honetan, Gasteiz “España Creativa” kopa lortzeko lehiatuko da, muralen ibilbidea turismo iraunkorraren eragiletzat aurkeztuta. Euskadiko hiriburua beste 20 hirik, lurraldek eta enpresek aurkeztutako proiektuekin batera hautatu dute, zeinak “V Fórum de Ciudades y Territorios Creativos de España” foroaren barruan ezagutaraziko baitira jendaurrean, Melilla hirian.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak eta Gasteizko “IMVG-Hiri margotua” muralen ibilbidearen  sortzaile Verónica Werckmeisterrek aurkeztuko dute “Sorkuntza turismo iraunkorraren eragile gisa” proiektua.

Gasteizko muralen ibilbidea duela 10 urte sortu zen, helburu zehatz batekin: herritarrei, haien gaitasun artistikoa edozein delarik, tresnak ematea beren hiriko arte publikoan esku hartzerik izan dezaten. “IMVGk aitortzen du herritarrak, haien esperientzia, oroimena, jakinduria eta izaera balio handiko baliabideak direla, eta publikoki adierazteko bide gutxi dutela. Orain, Hiri Margotuari esker, kaleetatik ibili eta gure hiriko musika kulturaz, iraunkortasunarekiko konpromisoaz, genero-berdintasunaz edo memoria historikoaz hitz egiten duten muralak aurki ditzakezu. Gure hiriko adinekoen eta ematen diguten guztiaren alegoria topa dezakezu, edo Erdi Aroko historiaren erreferentzia, historia garaikide bihurtuta. Aire zabaleko museoa da, herritarrek herritarrentzat egina, baita gu ezagutzera datozen pertsona guztientzat ere. Mural horiek gure hiriaz hitz egiten dute, bertako herritarren ahotik eta eskutik datozelako”, azaldu du Verónica Werckmeisterrek.

Nerea Melgosak, berriz, IMVG estatu espainiarrean proiektu bakarra dela nabarmendu du, “arte urbanoko beste ibilbide batzuetatik bereizten dena iraupenagatik, konplexutasunagatik eta herritarren erabateko —ez bakarrik sinbolikoa— partaidetzarekiko konpromisoagatik. 16 eta 85 urte bitarteko 500 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte IMVGren lantegietan, eta lanean edo familian bestela bat egingo ez luketen pertsonen artean gizarte harreman berriak sortu dira. Hiriko herritarren, enpresen eta taldeen inplikazioarekin, eta Gasteizko Udalaren etengabeko laguntzarekin, hirian elementu kultural guztiz berria eta eraldatzailea” sortzea lortu da. Izan ere, 4 hizkuntzatan eskaintzen diren bisita gidatuak “harrigarrienetako batzuk dira, horma-irudiak nola egin ziren eta zein sekretu gordetzen duten azaltzen baita. Fatxada margotuen bitartez hiriaren historia antzeman dezakete bisitariek, herritarren izaera, eta bizirik dagoen eta eraldatzen ari den hiri baten dinamika sozial, moderno eta ausarta. Ezagutzen duten pertsonak harritu egiten dira jakitean gasteiztarrak berak direla artelan handi horien egileak”, azpimarratu du Nerea Melgosak.

“España Creativa” koparen epaimahaiak larunbat arratsaldean jakinaraziko du epaia.

“No somos artistas” BIDEOA

 

 

 

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Larunbata, urriak 28

  • Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain Arabako Epilepsia Elkarteak antolatu dituen Epilpsiaren Inguruko X. Jardunaldi Informatiboen hasieran izango da, 10:30ean, Europa jauregian.
  • Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak parte hartuko du BTI Day´17 ekitaldian 11:00etan, Europa jauregian.
  • Berdintasun zinegotzi Jaione Agirre VII. Festival del Corazón jaialdian izango da 19:30ean, Jesus Guridi kontserbatorioan.
  • Alkateorde Itziar Gonzalo ‘Errementari’ luzemetraiaren emanaldian izango da 22:15ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian; Paul Urkijo zuzendariaren estreinako lana da eta hango Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean emango dute lehen aldiz.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak eta IMVG La Ciudad Pintada ekimeneko bultzatzaile Veronica Werckmeisterek parte hartuko dute Melillako Kursal antzokian egingo den Copa España Creativa ekitaldian.
  • Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak parte hartuko du Geu Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietan.

 

Igandea, urriak 29

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Goriosas Alavés eta Pauldarrak taldeek jokatuko duten Nesken Futbol Ligako partida ikusten izango da 17:00etan, Ibaian.
Share

Udalak bost bizikleta-aparkaleku estali eta seguru instalatuko ditu, bakoitzak berrogeita hamar lekurekin

Udalak bost bizikleta-aparkaleku estali eta seguru instalatuko ditu hiriko zenbait tokitan, eta bakoitzak berrogeita hamar leku izango ditu. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du bigarrenez bost azpiegitura horiek hornitu eta kudeatzeko kontraturako baldintza-agiria; proiektua ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ partaidetza-prozesuan sartu zen, eta bat dator Mugikortasun Iraunkorrerako Planarekin eta Bizikletaren Gida Planarekin. Lehiaketa hutsik geratu zen lehenengoz atera zenean, baina bigarrenean esleipena izatea espero du Udalak. Horretarako, enpresen kaudimen eskaera aldatu da.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak landu duen baldintza-agiriaren arabera, Udalak bost aparkaleku-modulu desmuntagarri kontratatuko ditu, espazio seguru, kontrolatu eta zaindua eskain dezaten. Kontratuaren aurrekontua 140.000 eurokoa izango da, eta “kaiolak” jartzeko epea, hiru hilabetekoa. Orobat, sarbideen kontrola, erabiltzaileen alta eta bajen kudeaketa, abonamenduen ordainketa eta azpiegituren mantentzea (garbiketa barne) sartuko dira kontratuaren barruan, bai eta instalazioa ere.

Toki hauetan jarriko dira bizikleta gordelekuak: Olagibel kalea, Adatseko Andre Mariaren kalea (Postetxearen atzealdea), Unibertsitateko ibilbidea, Errota kalea, eta Mendizorrotzeko aparkalekua. Horiek Udalak datozen urteetan ezarri nahi duen bizikletentzako lonjen sisteman integratuko dira, beraz, kontrol-sistemak moldagarria izan beharko du. Horrekin lotuta, udalerriko areto hutsetan bizikletentzako lonjak sortzea ahalbidetzen duen ordenantza onartu berri du Udalak.

Modulu estali eta irisgarriak erabiliko dira aparkalekuetarako. Sarbideak gutxienez 80 zentimetro zabal izango dira, eta ate automatikoa edukiko dute, segurtasun-sistemaz, sarbide-kontrol adimentsuaz eta bideo-grabazioaz hornituta. Enpresa esleipendunak bizikleta elektrikoak kargatzeko guneak ere eskaini beharko ditu. Moduluek neurri hauek izango dituzte: 9 metro luze, 5,5 metro zabal, eta 50 bizikletarentzako edukiera. Erdian maniobrak egiteko lekua utziko da, eta bizikletak bi aldeetan kokatuko dira. Udalak moduluak erraz desmuntatzeko modukoak izatea eskatuko du, beharrezkoa izanez gero beste leku batzuetara aldatu ahal izateko.

Zerbitzuak unibertsala izan beharko du, txartel berezirik eskatu gabe. Ahal dela, mugikorrentzako aplikazioa eta web bidezko erregistroa dutenak. Horretarako, telefono mugikorretarako aplikazio bat baliatuko da; horren bidez, gainera, erabiltzailea dagoen lekuaren arabera baliagarri dituen aparkalekuei buruzko informazioa emango da, denbora errealean.

Share

Erakunde Adierazpena, ekitaldien antolaketa ingurumen irizpideekin burutzeko konpromisoa hartzea

ERAKUNDE ADIERAZPENA, ekitaldien antolaketa ingurumen irizpideekin burutzeko konpromisoa hartzea.

Gasteizko udalerrian ohikoak dira udalak berak antolatzen dituen ekitaldiak, zein beste batzuk antolatutako ekitaldiak udalerrian. Ekitaldi guztiek eragina dute ingurumenean, eta bere burua “green”tzat hartzen duen hiriak,  sostengarritasunarekin konpromisoa aitortzen duen hiriak saiatu behar du eragin horiek minimizatzen.

Gutxik jarriko dute zalantzetan jasangarritasuna irizpide bezala sartzeak efektu positiboa izango duela ekitaldi bat definitu, antolatu eta egiterako orduan, ez bakarrik ingurumen-inpaktua txikitzen duelako, baita eragiten duen inpaktu sozial eta ekonomikoarengatik ere.

Ekitaldi jasangarriak ingurumenean izan ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzeko, diseinatu, antolatu eta egin den ekitaldi bat, eredu positiboa utzi behar du antolatzaileentzat eta tartean diren eragile guztientzat.

Aurrean dagoen erronka da, beraz, ekitaldietara joaten direnak eta haiek antolatzen dituztenak kontzientziatzea, ekitaldi jendetsuei lotutako inpaktu negatiboak arintzeko, hartara inguruneari ahalik eta gutxiena eragingo dioten ekitaldiak egiteko. Hau da, ekitaldiaren bizi-ziklo osoa kontutan hartzea.

Ekitaldi baten ingurumen-inpaktua ebaluatzeko garaian, gomendagarria da ekitaldi bat egiteko bete beharreko etapa guztiak kontuan hartzen dituen ikuspegi holistiko bat izatea.

Ikuspegi horrek, ekitaldia egiten denean eragiten diren inpaktuak ez ezik, kontuan hartzen ditu erabiltzen diren elementu guztien lehengaiak lortzeak, ekoizpenak, garraioak eta bizitza-bukaerak dituzten inpaktuak ere.

Eragin ditzakeen ingurumen-inpaktuak identifikatu eta alternatibak bilatu.

Eraginak neurtu behar dira:  Datuak bildu, analizatu, inpaktuak ebaluatu eta Ekitaldiaren ingurumen-adierazpena burutzea

Eta hau guztia Komunikatu. Ingurumen-alorrean egin diren aurrerapenen berri eman. Eta ekitaldiaren ingurumen-adierazpena argitaratu.

2017tik posiblea da hau egitea era neurgarri eta egiaztatu batean. Ihobe sozietate publikoak sustatutako “Erronka Garbia” ziurtagiriak bermatzen baitu ekitaldi bat antolatzean ingurumen-irizpideak txertatu direla diseinuan eta garapenean, ingurumenean izan dezakeen eragin negatiboa txikitzeko.

Erronka Garbia ziurtagiriak aitortzen ditu ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak.

Guzti hau kontutan izanda, Gasteizko udalak proposatzen du hurrengo puntuen inguruko akordioa:

  1. Gasteizko udala konprometitzen da “Erronka Garbia” metodologia erabiltzera.
Share

Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dituzte haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko “Vitoria-Gasteiz” sariak

Dagoeneko ebatzi da nortzuk diren 2017ko irabazleak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” sarietan. Aurtengoa udalak antolatzen duen bederatzigarrena izan da. 12 lan aurkeztu dira lehenengo kategorian, eta bi bestean.

Haur literaturaren kategorian Miren Agur Meabe izan da irabazlea, Lola Moral eta Sergio Garciaren “Alicia et le jeu de l’oie” lanaren itzulpenagatik: Alizia eta antzara jokoa“. 9.000 euro jasoko ditu. Gazte literaturaren alorrean, Aitor Arana izan da irabazlea, Jordi Sierra i Fabraren “El grito de la mariposa” lanaren itzulpenagatik: Tximeletaren oihua. Sari horrek ere 9.000 euroko diru-zuzkidura du.

Euskara Zerbitzuaren arduradun Iñaki Prusilla zinegotziak itzultzaileek euskarazko literaturari egiten dioten ekarpena aitortu nahi izan du.“Hauei esker nazioarteko literaturako lanik onenak gure hizkuntzan, euskaraz, gozatzeko aukera dugu” adierazi du.

Epaimahaiaren ustez – Karlos del Olmo Serna, Itziar Diez de Ultzurrun Sagalá, Isabel Etxeberria Ramirez, Ramón Etxezarreta Aizpuru eta Usoa Wyssenbach Ibarra– Miren Agur Meaberen kasuan “naturaltasuna eta freskotasuna lortu du testua euskaratzean, ahozkotasun bizi, aberats eta gozagarri batetik edanez“. Aitor Aranaren itzulpenari dagokionez, hala adierazi du epaimahaiak: Estilo zuzen, biluzi eta lehor batez idatzita dago jatorrizkoa, eta itzulpenak ederki asmatu du ezaugarri horiek euskarara ekartzen“.

 

 

 

 

Share

355 ikasle baliatuko dira Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen laguntza psikopedagogikoez, 2016/2017an baino 24 ikasle gehiago

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017-2018 ikasturtean laguntza psikopedagogikoak emateko deialdia ebatzi du: ikasteko arazoak dituzten 355 ikasle baliatu ahalko dira horietaz, 2016-2017 ikasturtean baino 24 ikasle gehiago. 161.358 euroko aurrekontu zuzkidura izango du, 2017 eta 2018ko aurrekontuen kontura.

DLH ematen duten Gasteizko ikastetxeak dira laguntzen onuradunak, eta azken hartzaileak, ikasteko arazoak dituzten ikasleak,  baldin eta Eusko Jaurlaritzaren beka eskuratu bazuten 2016-2017 ikasturtean, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka eta ikasketa-laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Diru-laguntzaren bidez, laguntza psikopedagogikoa jasoko da banakako edo taldeko ordubeteko saioen bidez, ikastetxeek proposatutako Gasteizko kabinete psikopedagogiko batean.

Tokiko Gobernu Batzarrak betekizunak betetzen zituzten ikasle guztiak onartu ditu, hau da, 355 ikasle. Horietako 135 ikaslek iazko ikasturtean ere jaso zuten laguntza,  eta aurten lehentasuna zuten gehienez ere bi ikasturtetan zehar egiten den esku-hartzea izateagatik. 220 ikaslek lehen aldiz izango dute laguntza hau.

Aurrekontu-zuzkidura 50.832 eurokoa da 2017-2018 ikasturteko lehen hiruhilekorako, 2017ko aurrekontuaren barruan. Datorren urteko aurrekontuan 110.526 euroko partida izatea espero da, 2018ko urtarriletik ekainera arte laguntzak ematen jarraitzeko.

 

 

Share

Hazi egin da eta heldu bihurtu Mazoka, Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azoka

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Parte hartzeko eskarien marka hautsi da III. edizioan, 116 eskaera guztira, estatu osotik jasoak
  • Azokan parte hartzeko hautatuen artean 2015ean Ilustrazio Sari Nazionala irabazi zuen Elena Odriozola dago

Abenduaren 15etik 17ra de diciembre bitartean egingo da Mazokaren (Euskadiko Marrazki eta Ilustrazio Azoka) III. edizioa, Montehermosoko ur-biltegian, eta arrakasta handiz osatu du aurtengo deialdia. Ilustrapados en Araba kolektiboak Gasteizko udalaren laguntzarekin antolatzen duen azokan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea amaitu delarik, asteartean –hilaren 25ean– jakinarazi dira 40 hautatuen eta erreserben izenak. Guztira 116 hautagaitza balioko jaso izan dira epe barruan, dela jaialdiaren webgunean, dela haren sare sozialen bidez: www.mazoka.org.

Estatu osoko profesionalen artean ekimenak pizten duen interesak gainditu egin du, beste behin ere, antolatzaileen ustea, halako moduan non aurten parte hartzeko eskari ugari jaso izan dira Euskaditik kanpotik, leku benetan urruinetatik, esaterako Cádiz, Vigo, Valentzia eta Menorcatik. Bestalde, jaialdi grafiko hau Euskal Autonomia Erkidegoko marrazkigintza, ilustrazio eta arte plastikoetako balore berriak ezagutarazteko tresna da, baita Gasteizkoak ere, zeinen kalitatea gainerako mazokalarien parekoa den.

Ildo horretatik, azpimarratu behar da aurtengo hautatuen artean Elena Odriozola dagoela, Ilustrazio Sari Nazionala 2015ean eta figura nabarmena ilustrazioaren munduan. Iaz gonbidatua izan zen, hizlari eta klase magistral bat emateko Mazokarekin batera egiten diren jardunaldi profesionaletan, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zuen azoka eta bere filosofia.

 

 

 

 

 

Beste mazokalari garrantzitsu bat Julio Falagan izango da, Erromako Espainiar Akademia de Españaren beka bat eskuratu duena, eta mundu zabaleko zenbait herrialdetan erakusketak egin dituena, esaterako Estatu Batuak, Brasil, Argentina, Austria, Frantzia, Australian, Hego Korea eta Italian. Berebiziko aipamena merezi dute baita nazioartean izen gehien dutenetako  bi mazokalarik: Batetik Sofía Venzel (San Petersburgo, Errusia); aurten aintzatespenak lortu ditu Sharjah Children’s Reading Festival delakoan (Arabiar Emirerri Batuak) eta Nami Island International Picture Book Illustration Concours lehiaketan (Seúl, Hego Korea). Bestetik Chris Joly; bi bider saritu izan dute Angulemako Komiki jaialdian, 2008an eta 2014an, La BD alternative saileko lehen sariarekin.

Hilabete honetan eta azaroan aurkeztuko dira, banan-banan, hirugarren –dagoeneko– Mazoka eraikiko duten mazokalariak, eta hilaren amaieran 2017ko programa osoa aurkeztuko da, non ohiko bihurtu den “zuzeneko” sormenaz gain, musika-, dantza- eta antzerki-emanaldiak, marrazki-ikuskizunak, ikusmina pizten duen “ilustramatoia”, heldu eta txikientzako lantegiak eta beste zenbait ezustekorentzako lekua izango den.

Zalantza gabe kalitatez mukuru etorriko dira 40 proiektuak, zeinen bidez mazoka Estatu osoko erreferentzia bihurtu duten, eta pixkanaka, baita gure mugetatik kanpo ere.

Horra Mazokaren beste xehetasun batzuk:

  • Ezaugarriei dagokienez, jaialdi hau bakarra da Euskadin, eta horri esker Gasteiz urtean behineko erreferente bihurtzen ari da ipar aldean. laster izango den III. edizioan egile eta sortzaileek egingo dute arreta sal-postuetan.
  • Mazokaren oinarria erosteko aukera ematen duen erakusketa da, ilustratzaile, marrazkilari eta artista bisualei beren lana doan erakusteko saria emango diena.
  • Lehen bi edizioetan Marrazki eta Ilustrazio Azokaren helburuak erruz gainditu zuten bisitari-kopuruak: 2.876 ikusle 2015ean, eta 4.729 2016an, Udalaren beraren datuen arabera. Publiko- eta salmenta-arrakasta horri gehitu behar zaio, gainera, artista partaideek eta guk geuk, antolatzaileok bizi izan dugun asetasun-sentsazioa.

 

 

 

 

 

 

 

Share

114.000 euro inbertituko ditu Urtaranen gobernuak Paula Montal kaleko zoladura hobetzeko, Antonio Machado kalearen eta Sansomendi kalearen artean

 

 

Paula Montal kaleko zoladura hobetuko du Gasteizko Udalak, Antonio Machado kalearen eta Sansomendi kalearen artean. Izan ere, egoera txarrean dago inguru hori gaur egun.  Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak lan horiei ekitea, 6.516 metro koadroko azaleran. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak jarduera horretarako duen aurrekontua 114.328,34 eurokoa da. Hilabete iraungo dute lanek.

Oraingo zoladura fresatu egingo da, leku hondatuenetan bigunguneak konpondu, eta, azkenik, mikroaglomeratu beroko geruza botako, betunarekin. Halaber, egoera txarrean dauden zintarriak eta pasaguneak konponduko dira.  “Esku-hartze erraza izan arren, Gasteiz aurrera doala erakusten du, eta jendearen bizitza egunez egun errazagoa izan dadin lan egiten dugula. Inguru horretako bizilagunek denbora zeramaten esku-hartze hori eskatzen, eta haien eskariari erantzungo diogu orain”, adierazi du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi Iñaki Prusillak.

 

 

Share

Alkateak eskerrak eman dizkie talde eta elkarteei berdintasun-politiken alde egindako lanagatik, “Irisgarritasuna Sustatzeko Legearen 20 urte” jardunaldian

Eginaren Eginez elkarteak antolatutako ekitaldiak 140 pertsonatik gora bildu ditu Europa jauregian: irisgarritasunaren arloko profesionalak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta elkarteen ordezkariak.

Gorka Urtaran alkateak eskerrak eman dizkie “duela 20 urte “Irisgarritasuna Sustatzeko Legearen alde egin zuten talde, elkarte eta pertsona orori, gaur egun ere berdintasun-politiken bultzatzaile baitira. Bereziki nabarmendu behar da Eginaren Eginez elkartearen zeregina. Hiri modernoak aukera espazioak dira, non pertsona ororentzako aukera-berdintasuna bermatu behar baita. Gizarte modernoak, gainera, pluralak eta askotarikoak dira”.

Horrekin lotuta, alkateak gogorarazi du Gasteizko Udalak Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua sortu duela agintaldi honetan, eta zerbitzuak dituen hiru ardatz estrategikoetako bat irisgarritasuna dela, hain zuzen, “arkitekturaren ikuspuntutik ulertuta ez ezik, baita zeharkakotasunez ere”.

“Irisgarritasuna Sustatzeko Legearen 20 urte” jardunaldia egiten ari da gaur Europa jauregian, Eginaren Eginez elkarteak antolaturik. 40 pertsonak baino gehiagok —irisgarritasunaren arloko profesionalak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta elkarteen ordezkariak— irisgarritasun unibertsala lortzeko erronkak aztertuko  dituzte.

 

 

Share