Prentsa Oharren banner

Idita Bike Extreme aurkeztu da, zeinean Juan Carlos Nájera izango baita estatuko parte-hartzaile bakarra

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok Alaskako Idita Bike Extreme proban lehiatuko den estatuko parte-hartzaile bakarra aurkeztu du gaur: Juan Carlos Nájera arabarrak 55 urte ditu, eta laugarren saiakera egingo du otsailaren 19an, 20 urtez proban parte hartu gabe egon ondoren.

20 urteko ibilbidean, Nájerak hainbat desafiori egin die aurre mundu osoan, eta gaur egun Gasteizen egiten den Orbea Gran Fondo lasterketaren zuzendaria da, zeinean 3.000 txirrindularik baino gehiagok hartzen baitute parte.

Share