Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 otsaila 2018 11:45

Kirol Arlorako Iritzi Taldeak antolatu du, Udalaren, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Kirolaren Euskal Eskolaren laguntzarekin

Herritarrak kudeaketa publikoaren erdigune gisa” du izenburu Udal Kirol Politikari buruzko XI.  Topaketak, zeina ostegunean, hilak 15, egingo baita Europa jauregian, Kirol Arlorako Iritzi Taldeak antolaturik, Udalaren, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Kirolaren Euskal Eskolaren laguntzarekin.

Joan den mendearen bukaeran, kirol-ekipamenduak ugaritu egin ziren udalerrietan, baina egoera aldatzen ari da, eta horren ondorioz, kudeatzeko estilo berriak behar dira, eta beste eragile batzuentzat era arduratsuan zabalik dagoen kirol sistema sortu. Jardunaldian hori aztertuko dute, 9:00etatik 17:00etara.

Zientzia Politikako katedradun eta Gironako Unibertsitateko irakasle Quim Bruguék irekiko du jardunaldia, 9:20an, “Zerbitzuen kudeaketatik politiken gobernantzara” izenburua duen hitzaldiarekin.

10:15ean, ekonomialari eta hiri eta kirol arloko aholkulari Juanma Muruak “Kirola jendartearen erronken aurrean” hitzaldia emango du, eta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia hiri hartako plan estrategikoari buruz mintzatuko da.

11:45ean, Eskoriatzako Udalaren kirol teknikari ohi Rosa Lasagabasterrek, Errenteriako Udaleko Kiroleko zinegotzi Jon Txaskok eta Gasteizko Udalaren Kirol Programazioko Unitateko buru Fernando Tazok “Paradigma berriak udal kirolean” gaia jorratuko dute.

12:45ean, udal kirol zerbitzuen xedeari eta eta ikuspegiari buruzko mahai-ingurua izango da.

14:30ean, Eusko Jaurlaritzako aholkulariak “Udalen eta gainerako erakundeen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kirolaren 14/1998 Legea berriz aztertzeko” izango du hizpide.

Azkenik, 15:15etik 17:00etara parte hartzeko dinamika egingo da, “Kirol eskumenak Euskadin” aztertzeko.

Jornadas Kait

Share