Prentsa Oharren banner

Beherapenen Feria ireki da Europa jauregian

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Hainbat sektoretako hogeita hamar dendek % 70erainoko deskontuak eskaintzen dituzte

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak XXI. Outlet Gasteiz On-Beherapenen Feria irekitzeko ekitaldian izan da, Europa jauregian; feriak larunbatera arte, martxoak 3, iraungo du. Hogeita hamar dendak % 70erainoko deskontuak eskainiko dituzte beren produktuetan (ehungintza, moda, oinetakoak, osagarriak, jostailuak, kirol-ekipamendua, etxeko gauzak eta liburuak), neguko beherapenen kanpainari amaiera ematen dion ekimen horren bidez.

Melgosak gogoratu duenez, gaur hasten den azokaren eta antzekoen bidezko merkataritza dinamizazioa agintaldi honetan abian jarritako Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoaren ardatz nagusietako bat da. “Kontsumoa sustatzeko ekitaldi eta ekintza ezberdinen bidezko dinamizazioa eragin positiboa izaten ari da sektorean. Esate baterako, txikizkako merkataritzak %2tik gorako salmenta-hazkundearekin itxi zuen iazko ekitaldia. Era berean, ostalaritza sektorean % 5,5 hazi da enplegua Plan Estrategikoa abian jarri zenetik. Datu horiek bide onetik goazela adierazten digute”, azpimarratu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziak.

Beherapenen Feria 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.30era irekiko da. Aurreko edizioetan bezala, umeentzako doako lantegiak antolatu dira, baita kafetegi zerbitzua ere.

Share