Prentsa Oharren banner

Bihar irekiko da epea musika lantzeko entsegu-aretoak eskatzeko

 

Martxoaren 19ra arte eman ahalko dute izena interesdunek, aretoak 2018ko apiriletik 2019ko martxora arte erabiltzeko

Gure hirian musika sorkuntza sustatzeko asmoz, Gasteizko Udalak, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren bitartez, diru-laguntzak emango ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko.

Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta dago programa, eta aretoen jabe Talde Gune Gasteiz enpresarekiko lankidetzan egingo da, haiek bi areto prezio sinbolikoan erabiltzeko aukera emango baitute.

Udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org) izena emateko epea ireki da, martxoaren 1etik 19ra arte. Lekuak esleitzeko zozketa martxoaren 23an egingo da. Zozketan ateratako zenbakitik aurrera aukeratu ahalko da, izen-ematearen hurrenkerari jarraituz. 2018ko apiriletik 2019ko martxora arte erabili ahalko dira aretoak.

Share