Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 abendua 2018 14:16

Udaltzaingoa 30 urteko gizonezko bat ari da ikertzen, bide-segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik; izan ere, drogen eraginpean gidatu zuen.

Atzo gertatu zen, 19:00etan, Peru kaletik arraro gidatzen zihoala. Udaltzaingoak egin zizkion probetan, positibo eman zuen kokainan, kalamuan, anfetaminetan eta metanfetaminetan; beraz, Guardiako Epaitegira bideratu ziren izapideak.

Atzo, bi oinezko (45 urteko gizon bat eta 2 urteko haur bat) zauritu ziren, bizikleta batek eta auto batek harrapatuta, hurrenez hurren.

Atestatu-talde bat lehenengo istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da, zeina Diaz de Olano Pintorearen kalean gertatu zen. Antza, bizikletariak alde egin zuen istripua eduki ostean. Anbulantzia batek artatu zuen oinezkoa, eta, gero, Txagorritxu ospitalera eraman.

Auto batek izan zuen bigarren istripua, Wellingtongo Dukearen kaleko zebra-bide batean. Gidaria oso motel zihoan, aparkaleku bila baitzebilen, eta ez zuen ikusi aulkitxoan zihoan bi urteko haurrarekin zebra-bidea gurutzatzen ari zen emakumea. Bada, aulkitxoa jo zuen, eta haurra lurrera erori zen. Larrialdietako zerbitzuek artatu zuten adingabea, eta Txagorritxu ospitalera eraman zuten gero.

Gasteiz etorbideak eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleak bat egiten duten tokian, furgoneta batek eta motor batek istripua izan zuten. Motorreko gidaria zauritu zen, 18 urtekoa hori. Bere kabuz joan zen ospitalera.

Atestatu-talde bat bi autoren arteko istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da. Zumakadi ibilbidearen eta Miguel Mieg kalearen elkargunean gertatu zen. Ibilgailuetako batek ihes egin zuen, eta beste ibilgailuko pilotukidea zauritu zen, 19 urtekoa hori. Anbulantziaz, Santiago ospitalera eraman zuten.

Gidabaimenik gabe gidatzen

Udaltzaingoa atestatu bat ari da izapidetzen. Bertan, 34 eta 36 urteko bi gizonezko ari dira ikertzen, bide-segurtasunaren kontrako delituak egiteagatik; izan ere, gidabaimenik gabe gidatu zuten. Bremen kaletik gidabaimenik gabe gidatzen zihoala harrapatu zuten lehena; izan ere, iraungita zuen gidabaimenaren indarraldia. Bigarrenak trafikoko arau-hauste bat egin zuen Iruñea kalean. Bere dokumentazioa aztertzean, ebazpen judizial batengatik gidabaimenik ez zuela egiaztatu zuten.

Gertakariei erreparatuta, diligentziak bideratu zituzten, Guardiako Epaitegira bidaltzeko.

Udaltzaingoak 15 trafiko-istriputan hartu zuen esku atzo; haietan, ez zen zauriturik egon. Bestetik, 21 salaketa izapidetu zituen, eta 11 kasutan jardun zuen polizia judizial gisa.

Sutea baserri batean

Suhiltzaileak Bitoriano herrira joan ziren atzo, tximinia batean piztutako sua itzaltzera. Sua itzali ondoren, instalazioa berrikusi zuten, bero-fokurik ez zegoela egiaztatzeko.

 

Share