Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 abendua 2018 07:35

28 urteko emakumea eta 6 urteko haurra zauritu ziren astelehenean, auto batek Legutioko Atea kalean harrapatu ondoren. Atestatu-talde bat istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da; istripuan auto batek parte hartu zuen. Zaurituak ez ziren ospitalera eraman behar izan.

Horrez gain, astelehenean, bi autok elkar jo zuten Maite Zuñiga kalean. Istripua dela eta, lehen ibilgailuko gidaria, 44 urtekoa, zauritu zen, eta Santiago ospitalera eraman zuten anbulantziaz.

Udaltzaingoak beste hamar trafiko-istriputan hartu du esku astelehenetik. Horietan, ez zen zauritu larririk izan, baina hiru gidari ikertzen ari da alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Horietako biri, 41 eta 36 urtekoak, alkohol-proba egin zieten Los Herran kalean eta Nazio Batuen hiribidean, eta 0,77-0,78 eta 1,12-1,03 miligramoko alkohol-tasa eman zuten, hurrenez hurren, botatako aire litro bakoitzeko.

Ikertzen ari diren hirugarren gidaria, 43 urtekoa, trafiko-istripua (arraspatzea) izan zuen Landazuri kalean. Alkohol-probak egin eta 1,26-1,21 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko, hau da, legeak onartzen duena baino bost aldiz gehiago.

Udaltzaingoak diligentziak bideratu zituen, bide-segurtasunaren kontrako hiru deliturengatik, Guardiako Epaitegian izapidetu daitezen. Horrez gain, Udaltzaingoak 12 salaketa izapidetu zituen, eta kasu batean polizia judizial lana egin.

Suhiltzaileek bi istriputan esku hartu dute

Joan den asteburuan, suhiltzaileek bi auto-istriputan esku hartu zuten: lehenengoan, larunbatean, bi autok talka egin zuten Zadorra etorbidean. Autoan bidaiatzen ziren bi pertsona harrapatuta geratu ziren, beraz, suhiltzaileek bateriak deskonektatu eta pertsonok askatu zituzten.

Bigarrena iganean izan zen, Euskadiko Hiriburuaren etorbidean, Salburuan. Suhiltzaileak heldu zirenean, bidaiari guztiak autoetatik kanpo zeuden, baina auto bati buelta eman behar izan zioten, bidetik kentzeko eta errepidea garbitzeko.

Azken egunotan, Suhiltzaileek lau su itzali behar izan dituzte Lanbarria, Rio Ayuda eta Nieves Cano kaleetako eta Errenazimentu plazako edukiontzietan.

 

Share