Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 urtarrila 2019 15:30

Larunbata, urtarrilak 5

Errege Magoen etorrera dela eta, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok parte hartuko du antolatu dituzten ekitaldietan

– Ekialdeko Errege Magoen etorrera

Ordua. 11:00

Tokia. Tren-geltokia

——————————-

– Ekialdeko Errege Magoen agurra udaletxeko balkoitik

Ordua. 11:20

Tokia. Udaletxea

——————————

– Errege Magoek hiriko haurrak hartuko dituzte

Ordua. 12:15

Tokia. Goiuri jauregia

—————————–

– Errege Magoen desfilea

Ordua. 19:00

Tokia. Bilbao plaza

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:34

Alkatea Urrezko Zeledonen plazara joango da 19:30ean, desagerpenaren bosgarren urteurrena betetzen den honetan Gasteizek gaztearen bilaketa jarraitu dadila nahi duela gogoratzeko.

Gorka Urtaran alkateak dei egin die herritarrei gaur goizean, urtarrilaren 8an, asteartean, duela bost urte Kolonbian desagertutako Borja Lázaroren senide eta lagunei sostengua emateko egingo den elkarretaratzera joan daitezen. Cabo de la Vela izeneko lekuan (La Guajira, Kolonbia) desagertutako gaztearen gertukoek antolatu dute ekimena, zein Urrezko Zeledonen plazan egingo baita, Postetxearen aurrean, 19:30ean.

Elkarretaratzearen xedeak Borja Lázaro gogoratzea eta Hego Amerikako herrialdean hura bilatzeko lanei berriro ekin diezaietela eskatzea diora. Udalak elkartasuna, sostengua ea hurbiltasuna adierazi nahi dio gazte gasteiztarraren familiari.

Gogoratu behar da joan den maiatzean Lázaroren azken lanak bildu zituen erakusketa egin zela Montehermoso kulturunean, Ageriko arrazoirik gabe desagertutako pertsona guztiak gogoratzeko eta aurkitzeko itxaropenari eusteko. Ahalegin handia egin behar izan da irudiak berreskuratzeko, desagertuta baitaude jatorrizkoak, baita gaztearen kamera eta ordenagailu pertsonala ere.

Borja eta bere familiarekiko hiriaren sostengua eta elkartasuna berretsi ditu gaur Gorka Urtaran alkateak. Borja Lázaro gasteiztarra 2014ko urtarrilaren 7tik 8ra arteko gauean desagertu zen. Ordutik hona igarotako denboran, haren familiak eta lagunek ez dute aurkitzeko itxaropena galdu, eta etengabe mobilizatu da ikertzen jarrai dezaten, zer gertatu zen argitu eta Borja non dagoen jakitearren.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:34

Aurten beste behin ere, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak bihar 11:00etan iritsiko dira Ekialdetik Gasteizko tren-geltokira, hiriko haurrak hartu, desfilea egin eta gauean oparien banaketa magikoa egiteko. Horrekin amaituko dira Gabonetako egitaraua.

Jarduerak Errege Magoak 11:00etan tren-geltokira iristearekin batera hasiko dira. Ohi bezala, antzinako autoetan egingo dute Geltoki plazatik Espainia plazarainoko bidea, errege-postariek, opariz beteriko traktore batek, fanfarre batek eta Principi d’Acaia banderari eta musikari talde italiarrak lagunduta. Behin Espainia plazara iritsita, Erregeek bertan bildutakoak agurtuko dituzte udaletxeko balkoi nagusitik, 11:20an.

Ondoren, Goiuri jauregira joango dira eta bertan haurrak hartuko dituzte 12:15etik 18:00etara bitartean, nahiz eta ordu erdiko atsedena egingo duten, 14.00etatik 14:30era (Goiuri jauregira Frai Zacarias Martinez kaletik sartu behar da).

Desfilea 19:00etan abiatuko da, Bilbo plazatik, eta ibilbide hau egingo du: Frantzia kalea, Bake kalea, Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea; Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearekiko bidegurutzean bukatuko da.

Sei karrozak (hiru lehenak fantasiazkoak, horien ostean Errege Magoen hirurak), osatuko desfilea desfilea. Aurtengo desfilean lau antzerki talde arituko dira. Guztira 300 pertsona inguruko arituko da, eta azpimarratzekoa da Elkarte Afroamerikarraren, Kalez Kale proiektuaren, Abetxukuko Inauterietako Konpartsa Elkartearen, La Esperanza eskaut taldearen eta Serezaderen partaidetza. Bi-

Ondo Motor ere laguntzaile arituko da.

Azkenik, Errege Magoek atseden hartuko dute gau berandura arte, orduan hiriko neska-mutilei opariak banatzen hasteko. Horrela amaituko da magia eguna, datorren urtera arte.

 

Komunikabideentzako informazioa:

Errege Magoen etorrera dela eta, urtarrilaren 5ean egingo diren ekitaldien harira, honakoa jakinarazten zaie komunikabideei: Errege Magoekin hitz egin nahi duten komunikabideek 11:30a aldera izango dute horretarako aukera Goiuri jauregian, hau da, harrera ofizialaren ondoren eta haurrak 12:15ean Erregeekin egoten hasi aurretik.

Tren geltokian, esparru hesitura PERTSONA BAT BAKARRA eta beharrezko akreditazioaz hornitua sartu ahal izango komunikabide bakoitzeko, eta EZIN IZANGO DU ELKARRIZKETARIK EGIN, ez orduan ez beste inoiz, Goiurin ezarritako tartean izan ezik, ibilbidearen eta Erregeak ikustera joandako haurren –hain zuzen ere, horiexek dira egun megikoko benetako protagonistak– errespetatuagatik

Share