Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 urtarrila 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Etxe Berdeak programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Vital Fundazioko zuzendari Josune Albizu; eta Leroy Merlin enpresako ordezkari Saray Zarate

Eguna. Astelehena, urtarrilak 28

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Larunbata, urtarrilak 26

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok parte hartuko du ‘La inclusión de la mujer en los videojuegos’ mahai-inguruan; New Age Generation e-games ekitaldiaren barruan egingo da 13:00etan, Europa jauregian.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto eta Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Nerea Melgosa New Age Generation kirol elektronikoaren ekitaldiko sari-banaketan izango dira 19:30ean, Europa Jauregian.

 

Igandea, urtarrilak 27

  • Alkateorde Itziar Gonzalo Sabino Arana sarien banaketan izango da 12:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:28

Gasteizek beste aitorpen jaso du gaur Fiturren, turismo-helmuga gisa egindako kalitatearen kudeaketagatik oraingoan. Zehazki, SICTED 2018 helmuga onentzat jo dute, beste hiri batzuen aurretik, sektoreko enpresen lehiakortasunaren alde hartutako konpromisoagatik.

SICTED-Espainiako turismo kalitatearen destinoko sistema integralaren sustapenaren aitorpen hori 2018-2020 aldirako Turismoko Gida Planarekin uztartzen da, haren helburua baita prestakuntza eta enpresen hobekuntza sustatzea, baita enpresa ekimen berriak garatzeko berrikuntza ere. Hori guztia gakoa da helmugaren pertzepzioa eta bisitariaren esperientzia hobetzeko.

Gaur goizeko ekitaldiaren ondoren, Gasteizek jende orori zuzendutako ekintza ugariren bidez erakutsiko ditu bere erakargarriak Madrilen, eta 2019an hiria bisitatzeko aitzakia izango den ekitaldi-agenda ezagutaraziko.

Arabako Foru Aldundiaren, Basquetourren eta ekitaldien antolatzaileen laguntzarekin, Nazioarteko Enoturismo Biltzarra, Lauko Finala eta Magialdia aurkeztuko dira, besteak beste. Aurten hiria promozionatzeko landu den bideoa ere proiektatuko da.

Horretaz gain, Gasteizek bere DNAren parte diren bi ezaugarri elkartuko ditu: gozogintza tradizioa eta saskibaloiarekiko zaletasuna. Arabako Pastelgile eta Gozogileen Elkartearen laguntzarekin, saskibaloi baloien itxura duten txokolatezko 10 kilo bonboi banatuko ditu Udalak Fiturren, datozen hilabeteetako Gasteizko agendan nagusitzen diren lehen mailako saskibaloi txapelketarako (Erreginaren Kopa eta Lauko Finala) berariaz sortu baitituzte gozo horiek.

Hirian bertan ere hainbat plan proposatzen dira Fiturren astebururako. Hiriko gozotegietako erakusleihoetan sortutako gozoa erakutsiko dute, eta horretaz gain, Arabako patataz egindako vodka artisauaren dastatzeakArdo dastatze itsuakAzoka plazako bisitak eta bisita gidatuak eskainiko dira.

Informazio gehiago

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:34

Udaltzaingoaren Agenteek 26 urteko neska gazte bat atxilotu zuten atzo, bere gurasoei tratu txar fisikoak eta psikologikoak eman izanaren delituaren ustezko egile gisa.

Amak eskatu zuen polizia etor zedila San Kristobal auzoko bere etxebizitzara. Biktimak kontatu zuenez, bere alabak heriotza-mehatxuak eta irainak jaurti zizkien oraingo honetan, baina beste batzuetan tratu txar fisikoak nola psikologikoak eman zizkien, berari batez ere, baina baita bere senarrari ere. Gertaerak ikusita, udaltzainek emakume gaztea atxilotzeari ekin zioten eta gaur goizean epailearen esku geratuko da.

Lau pertsona zauritu dira bi istriputan

Armentiagana kalearen eta N-102 errepidearen arteko biribilgunean istripu bat izan zuen auto bakar batek eta istripu horren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Bidaiariak, 43 urteko gidaria eta 11 hilabeteko haurra, zaurituta geratu ziren, eta anbulantzia batek eraman zituen Txagorritxu Ospitalera.

Bremen kalean bi autoren arteko talka baten ondorioz izandako beste istripu batean, ibilgailuetako batean zihoan 47 urteko emakume gidaria eta 38 urteko bidaiari bat zaurituta geratu ziren. Anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zituen biak.

Bigarren autoan zihoan 51 urteko gidaria ikertzen ari dira bide-segurtasunaren aurkako delitu bategatik, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zihoalako. Leku horretara joandako argiketa-taldeak alkoholemia-probak eginarazi zizkion, eta 0.66-0.68 alkohol miligramoko tasak eman zituen ahotik kanporatutako aire-litro bakoitzeko.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 14 salaketa izapidetu eta polizia judizialak 6 jarduera egin zituen.

Suhiltzaileen esku-hartzeak

Suhiltzaileen zerbitzuak ur-putzu batean bere ibilgailuarekin harrapatuta geratu zen pertsona bati laguntzen esku hartu zuen atzo, Zurrupitieta kalean.

Horrez gain, laguntza eskaini zuten A-1 errepidean, N-240ean, Oto hiribidean, Zadorra hiribidean eta Bremen kalean gertatutako istripu batzuetan. Horietako bakar batean ere ez da beharrezkoa izan kartzelatik ateratzeko lanik egitea.

Ostiral honetako goizeko lehen orduan, suhiltzaileak ura kanporatzera joan dira San Saturio kaleko etxebizitza baten txokotik.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:32

Inauteriak oso sustraituta daude Gasteizko jaien artean, eta aurten otsailaren 28tik martxoaren 5era arte egingo dira.  Guztira 26 konpartsa aterako dira aurtengo desfilean, iaz baino bat gehiago; parte-hartzaileen kopurua (6.989), ordea, iazkoa baino zertxobait txikiagoa izango da, iaz errekorra lortu baitzen (7.039).

Desfilea Legutianoko atetik abiatuko da, beti bezala, baina larunbateko irteera ordu erdi aurreratu da 2018koaren aldean, hau da, 18:00etara, konpartsek hala eskatu baitute. Frantzia, Bake eta Ortiz de Zarate kaleetan barrena joango da desfilea, Florida parkeraino.

Horrekin lotuta, Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, 2019ko Inauterietan parte hartzen duten taldeei dirulaguntzak ematea edo ukatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. Onuradunen artean 71.958 euro banatuko dira; 1.916 eta 3.450 artekoak dira laguntzak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:46

 

 

 

 

 

 

Udal Musika Bandak 5 urteko ikasleen bisita “pilotua” jaso du bere egoitzan, Musiketxean.  Hala, Niño Jesús ikastetxeko bost urteko 31 umek gure banda ezagutzeko eta esploratzeaz gain, musika instrumentuak eta Musiketxen egiten duten lanaren berri izateko aukera ere izan dute.

Bremengo musikarien istorioa oinarri hartuta, ganbara-musika entzun, Banda osatzen duten instrumentuak ezagutu eta haiekin esperimentatu ahal izan dute.  Gero, amaitzeko, banda osoarekin batera hartu dute parte Hayato Hirose konposatzaile japoniarraren “The Bremen town musicians” lanean, bandaren zuzendariondokoa den Iker Olazabalen batutaren esanetara.

Bandako kide den Iratxe Lomak eraman ditu haurrak ipuin musikalean zehar. Istorio horretan lau animaliak beren abeltegietatik ihes egitea erabaki eta laurek batera bizitza hobe baten bila abiatzea erabakitzen dute. Martxa erritmoek eta melodiek lapur batzuk bizi diren basoko etxe batera daramatzate lau lagunak, eta beren “musikak” elkartzea beste aukerarik ez dute lapurrak izutu eta beraiek etxean bizitzen geratzeko. Akorde disonanteak eta perkusio-kolpe gogorrak baliatuko dituzte honako honetan lapurrak uxatzeko.

Helburu didaktikoak argi zituztelarik eta hezkuntza-sail propioa duten talde sinfonikoengandik inspirazioa hartuta, klarinetez osatutako laukote baten bidez egin die ongi etorria Musiketxeko atarian eskola-umeei.  Gaur goizean zuzeneko musikarekin lehen kontaktua izan eta gero, taldetan banandu dira Bandan dauden instrumentuak ezagutzeko eta haiekin esperimentatzeko. Gero, taldearen entsegu-aretoan, “The Bremen town musicians” lana entzun ahal izan dute ipuin musikalaren formatuan. Haurrek erraz ezagutu dute lehentxeago landu duten eta lau lagunen martxa erakusten duen melodia, eta parte hartzeko aukera ere izan dute gorputz-perkusioa baliatuz.

Udal Bandaren eta Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen sailaren ustetan, bisitetan “publikoak musikariekin besoz beso egoteko aukera du eta, mota honetako bisitariak direnean, entzule mota dela-eta, modu bikaina izaten da txikienak musika sinfonikora hurbilduz eta hura ezagutuz joan daitezen”.

Ekimen pilotu honen arrakasta ikusita, bisitak egiteko aukera hezkuntza-sareko gainerako ikasleei zabaltzea aztertzen ari dira Banda eta Saila.

Share