Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 urtarrila 2019 17:00

‘Vitoria-Gasteiz 2019, urte biribila promozio-bideoa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 16

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

—————————

Prentsaurrekoa. aVoz taldearen ‘Canción de Cámara de Compositores Iberoamericanos’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Jesus Guridi Kontserbatorioko zuzendari Puy Asurmendi; Alberto Canet Muga, tenorea; eta María Belén Fernández, Avoz taldeko bazkide eta idazlea

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 16

Ordua. 11:15

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:37

 

 

 

 

 

Gorka Urtaranek erakunde, federazio eta kluben artean  txapelketa antolatzeko izandako lankidetza nabarmendu du, eta “hiriak dena emango” duela.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek emakumeen saskibaloiko Erreginaren Kopa  jaso du gaur, Espainiako Saskibaloi Federazioko lehendakari Jorge Garbajosaren eskuetatik. Gasteiz izango da txapelketaren egoitza, otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean. Udaletxeko harrera aretoan egin da ekitaldia, eta Gasteizko alkateaz eta Federazioko lehendakariaz gain bertan izan dira Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, Estíbaliz Canto; Euskadiko Saskibaloi Federazioko lehendakaria, Germán Monge; Arabako Saskibaloi Federazioko lehendakaria, Luis Miguel Corres, eta Araski emakumezkoen saskibaloi-klubeko lehendakaria, Livia López.

Gorka Urtaranek erakunde, federazio eta kluben arteko lankidetza nabarmendu du, “lan egiteko modurik onena baita. Denok elkarrekin batu egiten dugu”.  Gasteizko alkateak gogoratu du, halaber, “Gasteiz hiri zoragarria [dela], eta kirola gustuko [dugula]. Gustuko dugu kirola egitea, eta gustuko dugu Erreginaren Koparen antzeko ekitaldiak gure udalerrian egitea. Hiriak dena emango du hitzordu horretan, aurten aurreikusita dauden beste batzuetan bezala, urte biribila izango baita“. Eta erantsi du: “Estatuko gainerakoei, Europari eta munduari erakutsiko diegu lehen mailako ekitaldiak har ditzakegula, bikaintasunez“.

Jorge Garbajosa presidenteak esan du “saskibaloiaz hitz egitean Gasteizen pentsatzen duzu” eta “Kopa honi esker, gero eta gehiago identifikatuko da hiria emakumeen saskibaloiarekin”. Garbajosak espero du “guztion oroimenean” geratuko dela kopa hau.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:07

Udaltzaingoaren agenteek 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bilatzeko, atxilotzeko eta epailearen aurrean aurkezteko errekisitoria judizial bat baitzeukan gainean.

092 zenbakira egindako dei batek jakinarazi zuen gizonezko batek laguntza eskatu ziola herritar bati Izarbenta kalean, antza eraso bat jasan berri zuelako. Patruila bat toki horretara joan zen eta, biktima identifikatu zutenean, egiaztatu zuten indarrean zeukala epailearen agindu hori, eta horrexegatik, agindua betetzeari ekin zioten. Izandako lesio horiengatik erietxean artatu ondoren epailearen esku utzi zuten.

Atzo Udaltzainek esku hartu zuten hamahiru trafiko-istripuetatik bitan hiru pertsona zauritu ziren.

Atzo arratsaldeko lehen orduan istripu anizkoitz bat gertatu zen Domingo Beltrán kalean, eta bertan, lau ibilgailu nahastuta izan ziren. Talkaren ondorioz, gidarietako bat –44 urteko emakumea– zaurituta geratu zen, eta larrialdi-zerbitzuek bertan artatu ondoren, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten; osasun-zentro horretara 37 urteko beste emakume gidari bat eraman zuten, protokoloari jarraiki, haurdun zegoelako.

19 urteko moto-gidari bat zauritu zen beste istripu batean, Wellington Dukearen eta Euskal Herria bulebarraren arteko biribilgunean barrena zihoala. Lurrera erori zen bortizki galgatu ondoren, aurretik zihoan autoak ere galga zanpatu zuelako. Jasandako lesioen ondorioz anbulantzian eraman behar izan zuten Santiago Ospitalera.

Trafiko-eztabaida

Udaltzaingoa izapidetzen ari den argiketa batean 45 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, bide-segurtasunaren aurkako bi delitu egiteagatik: edari alkoholdunen eraginpean eta baimenik gabe gidatzea.

Gidari hori trafiko-eztabaida batean nahastuta ibilia zen Nafarroako Errege-Erreginak eta Fernán González kaleen arteko bidegurutzean. Leku horretatik joan egin zen arren, patruila batek handik pixka batera aurkitu zuen, edari alkoholdunen eraginpean zegoela erakusten zuten zantzu nabarmenekin. Alkoholemia-probetan emaitza positiboa eman zuen eta, gainera, ikusi zuten baimenik gabe gidatzen ari zela; horren ondorioz, izapideak abiarazi zizkioten Guardiako Epaitegian.

Atzoko egun osoan barrena, Udaltzaingoak 24 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialak 8 jarduera burutu zituen.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek esku-hartze bat burutu zuten atzo, Donostia kalean paperontzi batean piztutako sua itzaltzeko.

Paraguai kaleko merkataritza-lokal batera ere joan ziren, intrusioen aurkako sistema batek ateratako ke teknikoak sute bat gertatzen ari zela susmarazi baitzuen hasiera batean. SPEISeko lankideak establezimendu hori egurastera mugatu ziren.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:36

Gaurtik otsailaren 17ra arte ikusi ahalko da Montehermoso kulturuneko ur-biltegian “Invisibilidad Revelada” argazki erakusketa. Duela 4 urte abiarazitako proiektu artistiko baten azken fasea da, zeinaren helburua baitzen baliabiderik ez  duten eta gizarte-esklusio egoeran dauden pertsonak ikusaraztea, gehienetan oharkabean geratzen zaizkigu eta.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak sustatu du ekimena, eta arlo horretako zinegotzi Peio López de Munainek eta Carlos Lalastrak aurkeztu dute erakusketa; azken hori izan da erakusketaren komisarioa, eta berak sortu du proiektua, Andrea Abrigar argazkilariarekin batera.

Azken urteetan hiru fasetan garatutako lanaren emaitza da XX erakusketa. “Ikusezintasun partekatua” proiektua izan zen abiapuntua, zeinean kultura eta sorkuntzaren arloko 13 pertsonak hartu baitzuten parte. Ondoren, “Ikusezintasun partekatua +” lana etorri zen, ahuldade maila handia duten eta gizarte esklusio egoeran dauden pertsonen desiretan zentratua. Orain, amaitzeko, zirkulua ixten da, batzuk besteekin lotuz: artisten taldea eta Harrera Sozialerako Udal Zentroko (CMAS) biztanleak.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak proiektuaren azken bi faseetan lagundu du, “haren filosofia guztiz bat datorrelako gizarte esklusioaren alorrean jorratzen ari garen lan-ildoarekin. Esklusioari aurre egiteko, agerian jarri behar da, eta begietara begiratu. Ulertzen zaila gertatzen da gure gizartean hain ongizate maila handia lortu izana eta, hala ere, pertsona batzuk eskean ibiltzera edo kalean bizitzera behartuta egotea. Egoera horretan dagoen pertsona bakoitzak istorio bat ezkutatzen du; zaila da horri ez erreparatzea, eta ez dugu horretaz ahaztu nahi, horren azterketak eman baitiezaioke irtenbidea arazoari”, esan du Peio López de Munainek.

Tokiko artistek CMAS udal aterpean bizi diren pertsonekin egin zituzten hiru lantegitan du oinarri “Invisibilidad Revelada” erakusketak. Artisten eta esklusio-egoeran dauden pertsonen errealitateen artean itxuraz amildegi bat dagoen arren, bazen elkarren arteko loturarik, bai kulturan bai bizitzan bizirautea baita kontua.

Gaur arratsaldean inauguratuko da erakusketa; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital fundazioaren laguntza ere izan du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:54

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazten die Santa Agata egunaren bezperan (otsailaren 4an) parte hartu eta oparia jaso nahi duten abesbatzei, urtarrilaren 16etik 29era bitartean egongo dela irekita izena emateko epea. Interesa dutenek Goiuri jauregira (astelehenetik ostiralera goizez) edo Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi , Lakua, Salburua eta Zabalganako gizarte etxeetara (astelehenetik igandera) jo dezakete, 09:00etatik 21:30era; bestela, Abetxuku, Arana, Ariznabarra eta Landatxoko gizarte etxeetara jo dezakete, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Izena ematen duten talde guztiek otsailaren 2tik aurrera jasoko dute oparia. Oparia har daiteke aipatutako ordutegien barruan.

Share