Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urtarrila 2019 17:00

– Ingurumenari Buruzko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Ingurumen zinegotzi eta IGIko lehendakari Iñaki Prusilla, eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Igone Martínez de Luna

Eguna: urtarrilak 14, astelehena

Ordua: 11.00

Lekua: Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa

———————————————————–

Bisitaldia, Gasteizko enplegu anezketara.

Parte-hartzaileak: Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzalez; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren zuzendari Felipe García.

Eguna: urtarrilak 14, astelehena

Ordua: 11:30

Lekua: IKTI. Castro Urdiales kalea, 10

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:45

Urtarrilak 11, ostirala

Gasteizko alkate Gorka Urtaran Mikel Sánchez doktorearen Unidad de Fisioterapia Avanzada (Fisioterapia Aurreratuko Unitatea) delakoak sustatutako VII. ‘UFA Meeting’ Diziplinarteko Fisioterapia Jardunaldian izango da 15:45ean, Europa biltzar jauregian.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:02

Gorka Urtaran alkateak gaur goizean Nazioarteko Zuzenbideari buruzko ikastaroetako batzorde zientifikoa agurtu du udaletxean. Adituak gure hirian egingo duten topaketa garrantzitsu horren hurrengo edizioaren edukiak zehazteko bildu dira. Topaketa garrantzitsu honen 39. edizioa Udan egingo dute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:04

 

 

 

 

 

 

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren Gurasotasun Positiborako Programa onetsi du gaur, zein indarrean izango den 2022ra arte. Haurtzaroa, nerabezaroa eta familiarekin loturiko 80 ekintza inguru hartzen ditu baitan planak.

Hiru dira Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak sustatzen duen programa honen ildo nagusiak:

  • Udalerrian burutzen diren gurasotasun positiboaren inguruko ekintzak egokitu, hobetu eta sustatzea.
  • Gurasotasun positiboak berezko dituen gaitasunetan gaitzea aita, ama eta zaintzaileak.
  • Herritarrak gurasotasun positiboari buruzko zenbait giltzarriren inguruan sentsibilizatzea.

“Gure kezka nagusienetako bat haurren ongizatea eta garapen osasuntsua da. Horri laguntzera datoz era honetako programak. Gurasotasun positiboa udalaren gizarte-politiken erronketako bat da. Gobernuan agintaldi honetarako ”hartu genuen konpromisoa da, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Hain zuzen ere, López de Munain AMAPASEk Montehermoso kulturunean antolatutako “Komunikazio positiboa: gurasotasunean eta familia-erlazioetan duen eragina” jardunaldiaren inaugurazioan izan da gaur.

Gizarte Politiken zinegotziak gurasotasun positibo sustapenean bere sailak AMAPASEri (Aita eta ama bananduen Arabako Elkartea) eskaintzen dion laguntza nabarmendu nahi izan du. “Bikotea hausten den kasu batzuetan familiagan (seme-alaba, guraso eta abarrengan) eragin handia duen gatazkak eragin ditzakete. Horregatik da garrantzitsua gurasoei tresna egokiak ematea eta beren familia-harremanak babestera –edo hautsitakoak berrosatzera– zuzenduriko neurriak sustatzea; izan ere, dibortzio eta banaketa gatazkatsuen kasuetan haurrak instrumentalizatzeko arriskua egon daiteke, eta horrek babes-gabetasun egoerara eaman ditzake”, esan du López de Munainek.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:34

Atzo, 17:30ak aldera, Zadorra hiribideko oinezkoen pasabide batean, auto batek 78 urteko oinezko bat harrapatu izanaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Bertara hurbildutako larrialdi-zerbitzuek arreta egin zioten, eta gero, Santiago Ospitalera eraman zuten; bertan ospitaleratuta geratu zen. Autoaren gidariari alkoholemia-probak egin zizkioten eta emaitza negatiboa eman zuen.

Udaltzainek beste 17 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 24 salaketa izapidetu eta polizia judizialak 9 jarduera egin zituen.

Karbono-monoxidoagatik intoxikatuta

Bart gauean Aiztogile kalean dagoen etxebizitza batean, senar-emazte batzuei eta haien alabari arreta egin behar izan diete karbono-dioxidoarekin intoxikatu direlako. Anbulantzia batek egin die arreta hiru pertsona horiei, eta gero Santiago Ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileek 2:30etan jaso zuten Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren ohartarazpena, eta beren ustez, gertaera horren hipotesirik sinesgarriena, etxean dauzkaten butano-erregailuetakoren batean ihesaldiren bat gertatu izana da. Leku horretara hurbildutako SPEISeko langileek etxebizitza egurastu zuten, esplosimetroarekin egindako neurketek CO maila baxuak eman arte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:23

Elur eta izozteen ohartarazpen horia bukatutzat eman delarik, Udalak desaktibatu egin du Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea.

Eguraldi iragarpenen arabera, elur kota 1.000 metrotik gorakoa izango da, eta asteburuan 3 eta 8 gradu bitarteko tenperaturak espero dira Gasteizen.

Share