Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 urtarrila 2019 17:00

Komunikabide grafikoentzako deialdia. “Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia, S.A.” elkarteko administrazio kontseiluaren bilera

Bileran parte hartuko dute: Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia; Arabako ahaldun nagusi Ramiro González; eta Fomentoko ministro José Luis Abalos

Eguna. Osteguna, urtarrilak 17

Ordua. 10:00

Tokia. Alkatetza aretoa. Komunikabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte bileraren hasieran.

——————————————

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizen Trenbidea lurperatzeko proiektua

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia; Arabako ahaldun nagusi Ramiro González; eta Fomentoko ministro José Luis Abalos

Eguna. Osteguna, urtarrilak 17

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————————-

San Anton zozketa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, urtarrilak 17

Ordua. 18:00

Tokia. Udaletxeko osoko bilkuren aretoa

* Esperanza López (79 años) eta Fernando Gauna (79 años), San Prudentzio zahar-egoitzakoak biak,  izango dute zozketako bolak ateratzeko ardura.

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:44

Udaltzaingoaren Agenteek atzo 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, alkoholaren eta drogen eraginpean auto-istripua izan ondoren ikertzen ari zirela nortasun-datu fidagarririk ez eskaini eta bere nortasuna faltsutzeagatik; gainera, ez zeukan gida-baimenik.

Agirrelandako polizia-etxean, udaltzainek egiaztatu zuten gazte hori ez zela aurkeztu deitua izan zen zenbait epaiketetara eta, berriro ere justiziaren jarduera ekiditen saiatuko ote zen susmaturik, atxilotu egin zuten eta epailearen esku jarri zuten.

Pertsona horrek trafiko-istripu bat izan zuen Zaramaga kalean, 12:30ak aldera, eta horren ondoren, arauzko alkoholemia-probak egin zizkioten, tasa positiboak emanez, baita toxikoen proban ere, emaitza positiboa eman baitzuen kokaina, THC eta anfetaminen kontsumoan.

Bost pertsona zauritu dira istripu batean

Bost pertsona zauritu ziren istripu batean, atzo Zuhatzu herrian A-4303 errepideko bidegurutzean bi autoren artean izandako talka batean, ibilgailu horietako batean zihoan gidariak stop seinaleari kasurik egin ez izanaren ondorioz. Autoetako batean zihoan gidaria, 67 urtekoa, eta bere bi bidaia-lagun zauritu ziren: 37 urteko gizonezko bat eta 64 urteko emakume bat; baita beste ibilgailuan zihoan gidaria, 33 urteko gizonezkoa, eta 36 urteko emakume bidaiari bat. Bertara joandako larrialdi-zerbitzuek artatu zituzten zaurituak, eta gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten hiru lehenak eta Santiago Ospitalera bigarren ibilgailuko bi bidaiariak.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu; 29 salaketa izapidetu zituzten eta Polizia Judizialak 7 jarduera burutu zituen.

Kea industria-pabiloi batean

Suhiltzaileek jakinarazpen bat jaso zuten atzo, kea ikusi zutelako Gamarrako Ateko industria-pabiloi batean. Hara iritsi zirenean, ikusi zuten makina baten iragazkiak su hartu zuela, eta horrenbestez, sua itzaltzeari ekin zioten eta beste surik ez zegoela egiaztatu zuten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:00

 

 

 

 

 

 

 

Udaltzaingoak txosten bat bidali dio Udaleko Ingurumen Sailari, Oñati kalean (Betoñuko industrialdea) dagoen bigarren eskuko produktuen salerosketarako establezimendu bati buruz, jarduera-lizentziarik gabe baitziharduen; horren ikerketa abiarazi dute, beste administrazio arau-hausterik edo objektuen jatorriarekin lotutako deliturik egin ote duten zehazteko.

Joan den urtarrilaren 10ean hasi ziren ikertzen, Ertzaintzaren dei baten ondorioz. Kidego horretako patruila batek anomaliak antzeman zituen pabiloiaren segurtasunean, eta Udaltzaingoa joan zedin eskatu zuen.

Udaltzainek ikusi ahal izan zutenez, pabilioiaren beheko solairuan —jendaurreko salmentarako erabilia— eta bi solairuartekoetan era guztietako material erregaia eta erraz su har zezakeena pilatzen zen: altzariak, zurezko ateak, butano eta karbono-dioxido bonbonak, pneumatikoak, etxetresna elektrikoak, gailu elektronikoak, ziklomotorrak, bizikletak, koltxoiak, plastikozko aulkiak, liburuak, jantziak, etab.

Leku batzuetan, gainera, material pilaketak pertsonen bidea eragozten zuen, eta horrek ezinezko bihurtuko luke ebakuazio egokia larrialdi egoeretan.

Hori guztia kontuan izanik, suhiltzaileei deitu zieten, zerbitzu horretako teknikariek aretoa ikuskatu zezaten. Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak ohar hauek egiten ditu txostenean:

  • Aplikatzekoa den berariazko araudiaren arabera baimenduko ez liratekeen materialak biltegiratu dira.
  • Su-karga metatuak pabiloiarentzat berarentzat eta ingurukoentzat aurreikusi gabeko arriskua du.
  • Merkataritzako erabilera duen pabilioia da, bertara doazen erabiltzaileentzat arrisku onartezina duena.

Hori guztia dela kausa, beharrezko neurriak hartu dira jarduera geldiarazteko eta pertsona zein ondasunentzat zegoen arriskua ahalik eta lasterren desgerrarazteko.

Ikerketak irekita jarraitzen du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:37

Avoz-en, Antzoki Sarearen eta kontserbatorioaren arteko lankidetza da

 

Opera eta Zarzuelaren Arabako eta Gasteizko lagunen (aVoz), Udal Antzoki Sarearen eta Jesús Guridi kontserbatorioaren arteko lankidetzak ahalbidetuko du “Konpositore iberoamerikarren ganbera-abestia” kontzertua egitea urtarrilaren 24an, 19:30ean.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, kontserbatorioko kidea Carmen Martinez eta tenor Alberto Canetek aurkeztu dute prentsaurrekoan.

Nuria Franco sopranoak, Alberto Canet tenorrak, Javier Pérez de Azpeitia piano-jotzaileak eta Sara Guerrero gitarra-jotzaileak hartuko dute parte kontzertuan, eta euskara, gaztelania, veneziera zein portugesezko lanak jo eta abestuko dituzte. Urtarrilaren 24an izango da saioa, 19:30ean, Jesús Guridi kontserbatorioan.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dira ohiko lekuetan, beste ikuskizun batzuetarako (Go!zen, Café Quijano, Sweet California eta Ismael Serrano) sarrerekin batera, Antzoki Sarearen negu-udaberrietako denboraldirako salmenta orokorra kolapsatu ez dadin.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:49

 

Horrekin lotutako bideo bat landu da ferietan, profesionalen topaketetan eta hiria promozionatzeko kanaletan zabaltzeko, zeinaren aurkezpenean alkateak eta hainbat ekitalditako ordezkariek (Ironman, Michelin, Magialdia, Martin Fiz, Ardoaren Ibilbidea, Araski, Jazzaldia, FesTVal, Azkena Rock, Baskonia) parte hartu baitute.

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gasteizek harro erakutsiko du lehen mailako ekitaldien agenda 2019an zehar, hiria promozionatzeko bideo baten bitartez, zeina gaur goizean aurkeztu baita udaletxean. Gorka Urtaran alkateak eskerrak eman dizkie hirian aurten egingo diren ekitaldi nagusien protagonistei, “guztion artean Gasteiz distirarazteko izandako inplikazioagatik. 2019. urtea zirraragarria izango da gure hiriarentzat, eta elkarrekin bihurtuko dugu errealitate. Indargune asko ditu Gasteizek eta dana elkarrekin joaten baldin bagara,  erakutsiko dugu Gasteizen  kapaz gaudela lehen mailako ekitaldiak ospatzeko”.

Bideoa ferietan, profesionalen topaketetan eta hiria promozionatzeko kanaletan zabalduko da, eta horren aurkezpenean udal ordezkariek eta hainbat ekitalditako ordezkariek (Ironman, Michelin, Magialdia, Martin Fiz, Ardoaren Ibilbidea, Araski, Jazzaldia, FesTVal, Azkena Rock, Baskonia) parte hartu dute, besteak beste. Lehen hitzordua FITUR azoka da, datorren astean.

Bideoa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:13

Gaur egin da Artium museoan Saskibaloiko Erreginaren Koparako bikoteen zozketa; Gasteizen jokatuko da kopa, otsailaren 28tik martxoaren 3ra arte. Ekitaldiarekin zerikusia duten hiru erakundeetako ordezkariek hartu dute parte zozketan: Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, Estíbaliz Canto; Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua, Igone Martínez de Luna, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaria, Maider Etxebarria. Haiekin batera izan dira Espainiako eta Euskadiko federazioetako lehendakariak ere, Jorge Garbajosa eta Germán Monge, hurrenez hurren.

 

 

 

Hauek dira zortzi taldeen arteko bikoteak:

Share