Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 martxoa 2019 11:47

Hiru txirrindulari –emakume bat eta bi gizonezko– zauritu ziren atzo trafiko-istripuetan, baita herri barruko autobus bateko bidaiari bat ere.

Madril kalean istripu bat gertatu zen bizikleta baten eta autobus baten arteko talkaren ondorioz. 50 urteko txirrindulariak ibilgailuaren aurka talka egin eta zaurituta geratu zen, eta horren ondorioz, Santiago Ospitalera eraman zuten.

74 urteko emakume bat, herri barruko autobus batean bidaiatzen ari zela, zaurituta geratu zen, Araba kalean barrena autobus-gidariak galga zanpatu eta ibilgailuaren barruan erori ondoren. Bidaiaria anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

15 urteko txirrindulari bat zaurituta geratu zen Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean auto batekin izandako istripu baten ondorioz. Anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen gaztea.

Teodoro Doublang Margolariaren kalearen eta Jose Angel Saez Margolariaren kalearen arteko elkargunean istripu bat gertatu zen turismo baten eta bizikleta baten arteko talkaren ondorioz. Talka hori dela eta, bizikletan zihoan 22 urteko emakumea zaurituta geratu zen; larrialdi-zerbitzuek bertan artatu zuten, baina gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

Udaltzainek beste 9 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 22 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 11 jarduera egin zituzten.

Ekaitzagatik eta haize-bolada indartsuengatik egindako jarduerak

Atzo arratsaldean Gasteizen bizi izandako ekaitza eta haize-bolada indartsuen ondorioz, hainbat herritarrek deiak egin zituzten iraulitako edukiontzien eta mugitutako hesien berri emateko, baina baita eroritako edo kalteak jasandako adar eta enborren berri emateko ere, besteak beste. Hamar bat ibilgailuk kalteak izan zituzten elementu horiek emandako kolpeen ondorioz.

Bestalde, Suhiltzaileek 6 esku-hartze egin zituzten erortzeko arriskuan zeuden pertsiana solteengatik, 4 esku-hartze erorita edo erortzeko arriskuan zeuden zuhaitz eta adarrengatik, eta beste 9 esku-hartze, teilak eta fatxadetako elementuak askatu eta lurrera erortzeagatik.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:24

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur prentsaurrekoa egin da Montehermoso kulturunean, “Fundación Laboral San Prudencio: 50 urte Arabako industriaren eskutik” erakusketa aurkezteko; bihartik apirilaren 21era arte ikusi ahalko da, garai bateko ur biltegian.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hauek hartu dute parte prentsaurrekoan: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Pilar García de Salazar, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatua; Maider Etxebarria, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria; Esther Unceta- Barrenechea, San Prudencio fundazioaren kudeatzailea; Antonio Altarriba eta Antonio Rivera, erakusketaren komisarioak; Mauro Entrialgo, erakusketaren komikiaren egilea, eta José Ibarrola, erakusketaren eszenografoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

Bisitariei doan banatuko zaie komikia.

Share