Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 martxoa 2019 21:20

Vitoria-Gasteiz harrera egin die Enoturismoren Nazioarteko Kongresuan parte hartuko dutenei. IWINETC 2019 Kongresuak bihartik bilduko ditu Gasteizko Europa Jauregian mundu osoko 250 profesional baino gehiago: enoturismokoak eta ardoaren mundukoak, bidaia agentzietakoak, turoperadoreak eta bidaia agentzia espezializatuetakoak.

IWINETC 2019 ostegunera arte izango da ‒martxoaren 12tik martxoaren 14ra‒ eta bi ponentzia-egun hartuko ditu Gasteizko Europa Jauregian, baita workshop jardunaldi bat ere Arabako Errioxan. Prentsa espezializaturako eta turoperadoreentzako bidaiekin osatzen da programa, Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko erakargarritasunak haiei erakustearren.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Enoturismo Iwinetc Nazioarteko Biltzarrari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, martxoak 12

Ordua. 09:15

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

———————————-

2019ko Ohorezko Makila Paco de Lucíaren senitartekoei ematea

Jazz Uhinak Hirian barrena programako antolatzaile Jazzargia kultur elkarteak 2019ko Ohorezko Makila emango dio Paco de Luciaren senitartekoei, hura hil ostean.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Asteartea, martxoak 12

Ordua. 19:00

Tokia. Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:17

Bost pertsona zauritu dira asteburu honetan hirian erregistratu diren trafiko-istripuetan.

Larunbatean, Lasarteko Atea eta Maite Zuñiga kaleen arteko bidegurutzean talka baten ondorioz izandako istripuan nahastutako bi ibilgailuetako batean zihoan 59 urteko emakume bat zaurituta geratu zen. Santiago Ospitalera eraman zuten.

Egun horretan bertan, 29 urteko beste emakume bat zauritu zen, Gasteiz hiribidean, bera zihoan herri barruko autobusaren barrualdean erori ondoren. Anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Larunbatean, halaber, La Unión plazan istripu bat erregistratu zen, eta bertan, moto-gidari bat saihesten saiatu zen ibilgailu bat errepidetik atera zen eta, espaloira igo ondoren, denda baten erakusleihoaren aurka talka egin zuen azkenean. Gidatzen zihoan 36 urteko emakumea zaurituta geratu zen, eta osasun-zerbitzuek artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten gero.

36 urteko txirrindulari bat bere bizikletatik erori zen atzo Bulevar de Salburua kalean, eta izandako lesioen ondorioz Santiago Ospitalera eraman zuten. Bizikletan zihoan 58 urteko beste emakume bat zauritu zen Astronomo kalearen eta Done Jakue hiribidearen arteko bidegurutzean, bizikletaren kontrola galdu eta lurrera erorita. Anbulantzia batek artatu eta Santiago Ospitalera eraman zuen.

Udaltzaingoak beste 16 trafiko-istriputan parte hartu du asteburu honetan, baina horietan ez da inor zauritu eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. Horrez gain, 29 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 15 jarduera egin zituzten.

Asteburuan alkoholemiako 7 prebentzio-kontrol egin dituzte hirian, eta horietan, 150 gidarik egin behar izan dituzte arauzko probak. Horietako batek emaitza positiboa eman zuen eta salaketa jarri zaio administrazio-bidetik.

Gerrikoen kontrol-kanpaina

Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat egingo du gaurtik hasi eta martxoaren 17a arte, segurtasun-gailen erabilera kontrolatzearren. Segurtasun-uhalen erabilera egiaztatzeko kontrolak egingo dira. Haurrak Atxikitzeko Sistemen (HAS) erabilera ere kontrolatuko da.

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2018-2023 Plan Estrategikoan aurreikusitako zaintza eta kontrol-jardueren barruan jasoa dago kanpaina hau, eta horren oinarrizko helburua bide-segurtasuna bermatzea eta ezbeharren ehunekoak eta horiekin loturiko lesio-arriskuak murriztea da.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:57

Udal gobernuak 2019rako ekintzaileentzako beken programaren deialdi publikoa onetsi du, enpresa proiektuak garatzeko laguntza ekonomikoak emanez ekintzaileen kultura eta auto-enplegua sustatzearren. Orotara 70.000 euro banatuko dira, eta eskatzaile bakoitzak 2.500 euro jaso ahalko du gehienez.

Gasteizen enpresa bat sortzekotan direnek hartu ahalko dute parte deialdian; dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiliko den baremoak 100 puntu ditu. Proiektuaren interesarengatik 30 puntu jaso ahalko dira, alderdi hauek kontuan hartuz: berrikuntza, jarduera ekonomikoaren goranzko joera, lanpostuak sortzeko aukera eta sorkuntzaren industriak nahiz ekonomia sozialarekin lotutakoak izatea. Gainerako 70 puntuak beste alderdi hauen artean banatzen dira: ekintzailearen prestakuntza eta esperientzia, eta proiektuaren definizioa zein bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa. Gutxienez 65 puntu lortu beharko dira beka eskuratu ahal izateko.

Ekintzaileentzako bekak eskatzeko bi epe zehaztu dira: lehena deialdia ALHAOn argitaratzen denean hasiko da, ekainaren 14ra arte. Bigarren epea ekainaren 15etik irailaren 30era artekoa izango da. Bekak emateko prozedura gehienez sei hilabeteko epean ebatziko da.

2018an 60 beka eman ziren orotara (2017an baino bost gehiago), askotariko alorretan: osasuna (yoga terapeutikoa, fisioterapia…), teknologia berriak (3D-ko moldaketa, multimedia diseinua…) eta ekonomia berdea.

Enpresa berria Erdi Aroko hiriguneko enpresa zentroan

Ekintzaileentzako laguntzen alorrean, orobat, Erdi Aroko hiriguneko enpresa zentroan bi bulego alokatzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Horietako bat aurretik argazkigintza zerbitzuak eta prestakuntza (on-line eta aurrez aurrekoa) eskaintzen dituen enpresa batekin sinatutako alokairuaren luzapena da. Bestea maizter berri bati dagokio: Hypeful SL enpresa, plataforma mugikorretarako bideojokoak garatzen dituena. Hain zuzen ere, free to play bideojokoen mundu osoko lehen campus azeleratzailean, Gasteizen egindakoan —F2P Campusa—   parte hartu zuen taldeetako bat izan zen Hypeful.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:21

Santa Maria Katedrala Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du udal gobernuak, Fundazioari 32.000 euroko laguntza emateko 2019an Erdi Aroko harresiko bisita gidatuen programa antolatu eta garatu dezan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:16

Tokiko Gobernu Batzarrak desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonei aholkularitza juridikoa emateko 27.000 euro bideratzea onartu du.

Udal gobernuak bizikidetzaren, aniztasunaren eta giza eskubideen arloko jarduerak eta proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia onetsi du. Guztira, hiriak 95.000 euro bideratuko ditu bizikidetza eraikitzeko proiektuetara.

Bestetik, udal gobernuak Eginaren Eginez elkartearekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du, 2019ko ekitaldian aholkularitza juridikoa emateko; Udalak 27.000 euro jarriko ditu.

Aholkularitza zerbitzu horrek Gasteizko herritarrei arreta eta aholkua ematen die eta desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonak beren eskubideak aldezteko gaitzen ditu. Gainera, elkarteari berari lege aholkularitza emango zaio, indarrean dauden legeen edo proposamen berrien konplexutasun terminologikoa eta horiek zuzen interpretatzeko beharra direla kausa beharrezkoa baita.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:15

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onartu du higiezinen trukaketa egitea, Lakua eta Ibaiondo auzoak ordezkatzen dituen Ibailakua auzo-elkarteak bere jarduerak egiteko lokala izan dezan. Zehazki, Clara Campoamor kalean dagoen eta udal jabetzakoa den lokal bat trukatuko da Hondarribia 24 helbidean dagoen eta antzeko balio duen lokal batekin. Bigarren hori VISESArena zen orain arte.

Eragiketa horri esker, beste lokal bat egongo da hemendik aurrera elkarteen jarduna sustatzera bideratutako lokalen udal-sarean. Hona hemen sare hori osatzen duten beste higiezinak: Rogelia de Álvaro, Simone de Beauvoir eta Itziar elkarte-etxeak (57 elkarteren egoitza dira), Vicente Abreu federazioaren lokalak (23 elkarte hartzen dituzte) eta auzo-elkarteen lokalak (beste 27 elkarteri ematen diete aterpe).

Ibailakua elkartearen jardueretarako erabiliko den lokalak 75,4 metro koadroko azalera du guztira, eta edozein jardueratako erabiltzeko egoki-egokia da. Beharrezko irisgarritasun-baldintzak betetzen ditu eta, behin lokala berea denean, Udalak bulego bat eta bilera-gela bat atontzeko berritze proiektu bat gauzatzeko asmoa du.

Share