Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 martxoa 2019 11:50

Alkateak, udalbatzako kideek eta biktimen senideek lore eskaintza egin dute Gasteizen joan den urtean lehenengoz ezarri zen Frankismoaren Biktimak Oroitzeko Egunean

Gasteiz hiriak omenaldia egin die frankismoak udalerrian erail eta errepresaliatu zituen pertsona guztiei.

Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren kalearen arteko bidegurutzean egin da ekitaldia gaur goizean, eta bertan izan dira Gorka Urtaran alkatea, Udalbatzako zenbait zinegotzi, euskal erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak, eta hainbat herritar. Horiez gain, Frankismoaren Krimenen kontrako Euskal Plataformaren ordezkari Josu Ibargutxik ere hartu du parte.

Beren ideia politikoengatik eta gerra garaian eta diktaduran demokrazia eta askatasuna defendatzeagatik errepresioa jasan zuten pertsonak aintzat hartzeko asmoz, martxoaren 31 Frankismoaren Biktimak Oroitzeko Eguna izango zela erabaki zen iaz. Ordutik, Isiltasunean Oihuka eskulturak biktima guztien memoria ohoratzen du.

Gorka Urtaran alkatearen hizetan, “frankismoak errepresaliatutako pertsona guztiek merezi dute demokrazia, askatasuna eta berdintasuna defendatu zuten guzti haiei Gasteizek egiten dien aitortza eta omenaldi hau. Haien bizitzak ez ezik, haien printzipio eta balioak ere deuseztatu nahi izan zituzten. Baina justu kontrakoa lortu zuten: haiek betirakotzea. Pertsona haiek eta defendatzen zutena betirakotzea”.

 

 

Share