Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 martxoa 2019 17:00

– Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren udaberriko jardueren agendaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Iñaki Prusilla, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzia eta IGIko lehendakaria, eta Gorka Belamendia, Atariaren koordinatzailea.

Eguna: martxoak 20, asteazkena.

Ordua: 10:00

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

————————————————————————————–

– Principal antzokiko VIII. Ganbera Zikloko bigarren kontzertuaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: María Eugenia Boix, sopranoa; Estitxu Oraá, biolontxeloa; Susana García de Salazar, pianoa; Carmen San Esteban, aktorea, eta Puy Asurmendi, Jesus Guridi musika kontserbatorioko zuzendaria.

Eguna: martxoak 20, asteazkena.

Ordua: 11:30.

Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

Gazte Sortzaileak beka kartela

Ekitaldi kulturalak euskaraz sustatu nahi dituen egitasmoa da Gazte Sortzaileak beka. 17-35 urte bitarteko gazte arabarrei zuzendua, 4000 € arteko dirulaguntza eskaintzen du, baita aholkularitza profesionala eta lanen estreinaldirako bitartekaritza ere.

 

Datozen asteetan bekak 2018an saritutako sormen-lanak taularatuko dira

 

Gazte Sortzaileak deialdiak gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea bilatzen du. Era berean, euskarazko kultura-programazioan eragitea du xede, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez. Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea nahi du. 2015az geroztik, urtero, elkarlanean antolatzen dute Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria Zerbitzuek, Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Zerbitzuek eta Oihaneder Euskararen Etxeak.

 

Beka 17 eta 35 urte bitarteko gazte arabarrei zuzenduta dago, eta hiru kategoria daude, adinaren eta lanaren ezaugarrien arabera. Ideia bat daukan gazteari forma ematen eta taularatzen lagunduko dio; izan ere, proiektua gauzatzeko 4.000 € arteko beka eskaintzen da, eta, nahi izanez gero, intereseko arloko tutoretza profesionala. Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatuko litzateke, eta bekadunak horretarako laguntza ere jasoko du.

 

Parte hartzeko, ahozko ekitaldi kultural bat sortu eta burutu behar da. Ekitaldiak ahozkotasunarekin estu-estu lotua egon eta euskaraz izan behar du. Bakarkako edo taldekako lana izan daiteke, eta hainbat diziplinatako ekitaldiek dute tokia deialdi honetan; esaterako, antzokia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea eta diziplinen arteko nahasketa.

 

Lanak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 2ra arte egongo da irekia, Udalaren Erregistro Nagusian edo Gizarte Etxeetan aurkezten badira. Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, berriz, epea ekainaren 28an amaituko da, eta helbide honetan aurkeztu behar dira: gazteria@vitoria-gasteiz.org

 

2018an saritutako egitasmoen artean taularatzen lehena Beñat Goitiak aurkeztutakoa izan zen, Geruzak”, Montauk taldearen disko berriaren 360 graduko kontzertua. Abenduaren 23an eskaini zuten Oihanederren, arrakasta handiz. Gainontzeko lanak estreinatzeke daude. Urko Saenz de Buruagak “Oskola” musika-saioa landu du eta martxoaren 22an aurkeztuko du Oihanederren. Eguzki Donnellan eta Haizea Beruetek  Euskararen Etxean aurkeztuko dute, halaber, euren proposamen artistikoa, “Tripak: huts bete hots” izenekoa.  Apirilaren 4an izango da. Egun batzuk beranduago, apirilaren 11nEñaut Gorbeak “Aioko uhartea” antzezlana estreinatuko du Aldaben. Bukatzeko Miren Narbaizak eta Joseba Baleztenak “Zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada” izeneko emanaldi multidiziplinarra egingo dute Aldaben ere maiatzaren 18an.

 

Haizea Beruete eta Miren Narbaizaren hitzetan «Gazte Sortzaileak beka aukera bat da, zentzu askotan, sorkuntza lanetan aritu nahi dugun gazte askorentzat”. Izan ere, sorkuntzaren eta sortzaileen munduan murgiltzeko atea ireki dezake bekak “dela proiektua abiatzeko kide sortzaileren bat topatzean, dela prozesuan zehar tutore baten laguntza jasotzean, proiektua garatzearekin batera artistikoki ahalduntzeko formazioren bat jasotzean, edota beste bekadunak ezagutzeko aukera ematean”. Era berean sormen-lanean dabilenarentzat bere proiektua nahieran garatzeko beka bat jasotzea lasaigarria dela nabarmendu dute “askotan proiektu bat aurrera eramateko oztopo nagusia faktore ekonomikoa izaten da eta dirulaguntzak horregatik dira lasaigarri, proiektuan esklusiboki pentsatzea eta buru-belarri lan egitea ahalbidetzen dutelako”.

 

Gainera, azpimarratu dutenez, Gazte Sortzaileak bekak badu bereizgarri bat, euskarazko sorkuntza bultzatzearena “gaur egun, oraindik ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu euskaraz lanean dabiltzan sortzaileak bultzatzea».

 

 

 

 

 

  • 2018ko sormen-lan irabazleen kontaktuak eskatzeko, hitz egin Gaizko Udaleko prentsa-taldearekin.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:30

La mitad de las personas participantes utilizan la bici para desplazarse al trabajo

Los usuarios y usuarios de la bici valoran su rapidez y comodidad

 

 

800 personas han respondido a una encuestra online sobre movilidad en bici impulsada por el Centro de Estudios Ambientales y Gasteizko Bizikleteroak. Esta iniciativa se ha realizado dentro del convenio de colaboración anual.

 

Las personas que han respondido al formulario son usuarias habituales de la bicicleta, por lo que los resultados son representativos de las opiniones de ese segmento de la población. Aproximadamente la mitad de las encuestadass usa la bicicleta principalmente para desplazarse al trabajo, y el 20 % la usa para hacer recados. Los siguientes motivos en orden de importancia son el ocio y el deporte.

 

Respecto a las motivaciones para usar la bicicleta, la principal es que es un medio rápido (54 %) y que es cómodo (39 %). Tienen menor importancia los factores como el ser un modo de transporte que no contamina, el hacer ejercicio o el ser un medio barato.

 

En relación a la infraestructura ciclista de la ciudad, las personas encuestadas consideran que, para ampliar la red, sería mejor utilizar la modalidad de carriles bici en calzada en sentido de la circulación (41 %) o vías ciclistas segregadas (42 %). La mayoría de personas encuestadas sigue viendo al coche como un factor de incomodidad cuando circulan en bicicleta. Respecto a la actitud de otros ciclistas, disgusta sobre todo el uso del móvil en la bici y la velocidad excesiva.

 

Los dos factores principales que animarían a utilizar más la bicicleta serían un mejor clima y una red de vías ciclistas más densa. La encuesta también estudió aspectos como los robos de bicicletas, la intermodalidad, el aparcamiento y el uso entre menores de 16 años. Los resultados completos se pueden consultar aquí.

 

 

Share