Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 martxoa 2019 18:29

Gomendioen Gida bultzatu du segurtasuna eta lokal horien erabiltzaileen eta auzotarren arteko elkarbizitza sustatzeko

Udalak stand-by egoeran utzi du gazte-lonjen erregulazioa, harik eta ordenantzaren sorrera eragi zuen izpirituarekin bat datorren konponbide juridikoa aurkitu arte, esparru-legeriako zenbait berrikuntzek eragozten baitute ordenantza gazte-kolektiboekin eta udal-taldeekin adostu zen bezala garatzea.

Dena den, Udala bultzatzen ari da Gazte lonjei buruzko gomendioen gida zabaltzea; gidak ordenantzaren zirriborroaren hasierako izpiritua jasotzen du, eta maila teknikoan ez ezik, elkarteekin, gazteekin eta jabeekin ere landu da. Udalak, gainera, gidaren berrikuspenak egin nahi ditu, gomendio gehiago gehitzen joateko.Helburua da, lehen bezala, errespetuan oinarritutako elkarbizitza segurua izatea eragile guztien artean, gazteengandik hasita.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

– ‘Galerna’ ikuskizunaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Ramón Barea, konpainiaren buru teknikoa; Yaray Vázquez eta Nahikari Rodríguez, ikuskizuneko aktoreak.

Eguna: martxoak 7, osteguna.

Ordua: 10.30.

Lekua: Principal antzokia.

 

Share
Kategoriak: Talde politikoen adierazpena  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:10

2019ko MARTXOAK 8

BIZITZAK ERDIGUNERA!

Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an, Mugimendu feministak Martxoaren 8rako egindako emakumeen lan-etenaldi deialdiari eman zitzaion erantzunaren aurrean: kaleak bete ziren eta elkarlan-sareak sustatu, emakumeek beren aukera-berdintasuna erreklamatzeko abian jarrita zuten borrokak atzera bueltarik ez zuela.

2019rako ere indarrean jarraitzen dute emakumeen aldarrikapenek, “Bizitzak Erdigunera!” lelopean. Aurten ere, emakumeen bizitzak jasangarri, libre, anitz eta duinak izateko eskaerak kaleak hartuko ditu. Beharrezkoa da emakumeen lan-prekarietatea eta pobrezia salatzea, indarkeria matxista guztien aurka egitea, eta bazterkeria eta arrazakeriari uko egitea.

Gizarte honen barnean emakumeengan eragiten duten zapalkuntza eta diskriminazio-sistema guztiak desagerrarazteko lanean gure udaletik ere Martxoaren 8an Emakumeok planto egitea eta Bizitzak Erdigunean jartzea aldarrikatuko dugu.

Eta zer esan nahi du azken horrek, zehazki?

Gure bizitzak sostengatu eta beroriek erdigunean jartzeko ordainduak eta ordaindugabeak diren lan guztiak beharrezkoak diren heinean, nagusiki emakumeoi egokitu zaigun zaintza-lan hori guztia eremu pribatu horretatik atera behar dugula; hau da, zaintza eta etxeko lanen ardura sozializatu behar dela eta gizonek eta erakunde publikoek ardura zuzenak hartu behar dituztela.

Denboraren erabilera orekatzea erabat estrategikoa eta gakoa da berdintasun-politikak eraginkorragoak izan daitezen. Europako Berdintasun Adierazleak kontuan hartzen dituen esparruetatik Denborakoan eragiteak, Boterea, Ezagutza, Dirua eta Enpleguetako domeinuetan eragitea ere badakar.

Aurrekari hauek aintzat hartuta, Gasteizko Udalak erabaki hauek hartzen ditu:

– Ardura hartzen du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutzeko.

– Ardura hartzen du zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko.

– Mugimendu feministak deitutako greba dela eta, ardura hartzen du udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko.

Azkenik, herritarrak deitzen ditu Emakumeen Nazioarteko Egunagatik Mugimendu feministak Martxoaren 8an deitutako mobilizazioetan eta ekitaldi desberdinetan aktiboki parte hartzera.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:03

Udaltzaingoaren Agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bikotekide ohia jotzeagatik genero-indarkeriako delitu bat egin izanaren usteko egile gisa.

Gaueko hamaikak baino minutu batzuk lehenago, emakume batek 092 zenbakira deitu zuen polizia joan zedila eskatuz, bikotekide ohiak Eulogio Serdan kalean jo zuelako.

Udaltzainak toki horretara joan eta biktimarekin eta lekuko batzuekin elkarrizketatu ziren. Erasoa jasan zuenak zeuzkan arrastoak ikusita, Udaltzaingoak atxilotu egin zuen ustezko erasotzailea, han inguruan topatu ondoren. Bien bitartean, beste patruila batek emakumeari ospitalera lagundu zion lesio haietatik artatu zezaten, baita gero Agirrelandako polizia-etxera ere, zegokion salaketa jartzera. Atxilotua gaur goizean epailearen esku geratu da.

Txirrindulari bat eta moto-gidari bat zauritu dira

Atzo Koroatze kalean auto baten eta bizikleta baten arteko talkaren ondorioz gertatutako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Talka hori dela eta, 70 urteko txirrindularia zaurituta geratu zen, nahiz eta ez zen beharrezkoa izan ospitalera eramatea.

Ordu batzuk geroago, istripu bat gertatu zen autobus baten eta ziklomotor baten artean elkar jo zutelako, eta motoan zihoan 51 urteko emakumea zaurituta geratu zen, nahiz ez zuen osasun-laguntzarik behar izan.

Udaltzainek beste 8 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 21 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 11 jarduera egin zituzten.

Haur bat auto baten barruan harrapatuta

Suhiltzaileak Praga hiribidera joan ziren atzo, haur bat ibilgailu baten barruan harrapatuta geratu zelako. SPEISeko langileek leihoetako bat apurtu eta autoa ireki zuten adingabea bertatik ateratzeko; haurra egoera onean aurkitzen zen.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:02

Herritarrentzako Programa

 

  • Inaugurazio-eguneko hitzaldi magistrala Saskia Sassen eta Guillermo Gil Peñalosa-k emango dute eta herritar guztiei irekita egongo da, lekuak bete arte
  • Gainera, martxoaren 27an topaketa hitzaldia ere antolatuko da, herritarrek hiri iraunkorrak eraikitzeko prozesuan zer eginkizun duten debatitzeko

 

Martxoaren 27tik 29ra bitartean Gasteizen egingo den Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen II. Biltzarrak herritarrentzako egitarau zabal bat izango du, herritar guztiek topaketan parte hartzea bultzatzeko. Antolatzaileek “Topaketak, herritarrekin” deitu duten ekimen honen osagai nagusiak bi erakusketa, bi hitzaldi eta ingurumenari buruzko zinema dira.

Inaugurazio-egunean, agintarien parte-hartzeen ondoren, hitzaldi magistral batekin emango zaio hasiera programari. Hitzaldi hori Saskia Sassen eta Guillermo Gil Peñalosa adituek emango dute eta interesa duen orok bertan sartzeko aukera izango du, Europa jauregiko areto handiena bete arte: Maria de Maeztu entzunaretoa. Sassen Estatu Batuetan bizi den soziologo eta idazle holandarra da, eta egun New York-eko Columbia Unibertsitatean ari da irakasle lanetan. “Hiri globala” kontzeptua sortu eta horri buruz idatzitako saiakerari esker bihurtu zen ezagun mundu mailan. Espezialista da globalizazioak hirietan dituen eraginak aztertzen eta hainbat alderdi hartzen ditu kontuan azterketa horiek egitean: generoa, desparekotasunak, digitalizazioa… Gil Peñalosa, berriz, irabazi-asmorik gabeko 8 80 Cities erakundearen sortzailea eta lehendakaria da. Jaiotzez kolonbiarra den arren, hainbat urte daramatza Toronton (Kanada) eta guztiontzako hirien defendatzaile porrokatua da. Aholkularitza lanak egin ditu kontinente guztietako 300 hiri baino gehiagorentzat eta hiri-parkeen alorrean espezialista da.

Egun horretan bertan, 19:00etan topaketa esklusiboa egingo da herritarrekin, azken horiek hiri iraunkorrak eraikitzeko prozesuan zer paper duten debatitzeko. Lehenago hiri parte-hartzaileekin egongo diren hiru aditu mintzatuko dira: Sandra Pina, Sustainable Brands Madrid ekimenaren zuzendaria; Victor Viñuales, Ecodes Fundazioko zuzendaria eta Inditex eta Triodos Banken tamainako enpresen aholkularia; eta Fernando López de Rego, diplomatiko eta idazlea eta biltzarreko gizarte-ardatzaren arduraduna. Bertaratzen diren guztiek izango dute aukera adituekin mintzatzeko eta, hala, etorkizuneko hiriak iraunkorragoak izan daitezen herritarrek zer ekarpen egin dezaketen hausnartzeko.

Gainera, Europa jauregian bi erakusketa izango dira ikusgai. Bi horietan lehena Clermont-Ferrand Hiriko Film Laburren Jaialdiko Kartelen Erakusketa da. Jaialdi hori sektore horretan Frantzian egiten den hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta kartelak hiru egunez egongo dira ikusgai, Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen topaketak irauten duen bitartean, alegia. Bigarren erakusketa Clermont-Ferrand hiriko Goi Mailako Arkitektura Eskola eta EHU batera lantzen ari diren proiektu bat da. Gasteizek bere hiri-mugekin dituen arazoei nola egin dien aurre landu du proiektuak.

Zinema frantziarraren ingurumen-ikuspegia 

Hiritarrentzako programa Gasteizko gizarte-etxeetara ere ailegatuko da, Yann Arthus-Bertrand filmen bidez. Zinemagile frantziarrak ingurumenaren eta iraunkortasunaren inguruko hausnarketa egin du ospe handiko bere filmetan; adibidez, “Home”, “Terra”, Méditerrranée notre mer à tous” eta “Planet Ocean” lanetan. Emanaldiak Aldabe, Iparralde, Pilar, Salburu eta Zabalganako gizarte-etxeetan egingo dira martxoaren 27, 28 eta 29an eta guztiz irekiak izango dira.

Herritarrentzako programa osoa Udalaren webgunean kontsulta daiteke, eta Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen II. Biltzarreko antolatzaileek herritar oso animatu nahi du ekintzetan parte hartzera.

+INFO: Michelin Hirien Nazioarteko II. Biltzarra

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:00
  • Arabako hiriburukoak, EAEkoak, Aragoikoak, Gaztela eta Leongoak, Gaztela-Mantxakoak, Nafarroakoak eta Errioxakoak ziren ikusleak
  • 000 bat pertsonak eskatu zituzten argibideak jaialdiaren informazio guneetan eta 32.000 egitarau inguru banatu ziren

Antolatzaileen kalkuluen arabera, 84.000 lagun baino gehiagok bisitatu eta gozatu zuten otsailaren 21etik 23ra bitartean Gasteizen egin zen Umbra Light Festival jaialdiaren lehen edizioan erakutsi ziren instalazio eta proiekzioez. Bisitari-kopuruak gora egin zuen egunek aurrera egin ahala: otsailaren 21ean (osteguna) 18.470 bisitari izan zituen, 22an (ostirala) 28.149 pertsona zenbatu ziren eta 23an (larunbata) 36.949 izan ziren erakusgaiak ikustera urreratu zirenak.

Jaialdiko antolatzaileek Loma Jeneralaren plazan eta Agirre Lehendakariaren kalean (Arkupeen aurrean) jarritako informazio-guneetan jasotako datuen arabera, hiriko eraikin, lorategi eta espazio publikoetan proiektatutako argi-sorkuntzek markatutako ibilbidean zehar jatorri askotako jendea ibili zen, besteak beste, gasteiztar eta arabarrak, EAEkoak, Aragoikoak, Gaztela eta Leongoak, Gaztela-Mantxakoak eta Errioxakoak.

Informazio-gune horiek, Espainiako plazako Gasteizko Udalaren  Turismo-bulegoarekin batera, 15.000 pertsona ingururen kontsultei erantzun zieten eta jaialdiko 32.000 egitarau baino gehiago banatu zituzten.

Bisitarien jatorrira itzulita, aipatzekoa da Madrileko eta Valentziako Erkidegoko bisitari ugari bertaratu zirela. Jaialdiak iraun zuen hiru egunetan Gasteizko hotelen okupazioa oso altua izan zen eta % 100era heldu zen hainbat establezimendutan, bereziki otsailaren 23an (larunbata).

Espainia plazan egin zen inaugurazio ofiziala dLux & Oído artistek sortutako Eclipse izeneko “video mapping”-a Udaletxearen fatxadan proiektatuz, eta, hain zuzen ere, ikuskizun hori izan zen Umbra Light Festival jaialdiak iraun zuen bitartean bisitari gehien jaso zituen guneetako bat. Beste gune arrakastatsu bat Probintzia plaza izan zen, non Aitori Oñederra eta Elisa Ruedak Neuk ere amets bat daukat  proiektatu zuten Foru Aldundiaren eraikinean.

Ezequiel Nobili artistak Erdi Aroko harresian eta Frai Zacarias kaleko lorategien plazan muntatutako piezek bisitari asko jaso zituzten, baina baita jaialdia osatu zuten gainerako instalazioek ere. Gainera, bisitarien jarioa etengabea izan zen eta, asteburuak aurrera egin ahala, gora egin zuen. Hala, otsailaren 23ean (larunbata) hurbildu ziren bisitari gehien instalazio guztietara, eta otsailaren 21arekin (osteguna) alderatuta, % 83ko gorakada gertatu zen.

Montehermoso kulturunean eta Ur-biltegian Renacer eta Buscando la vida erakutsi ziren Studio&Light proiektuaren eskutik;  #Kontrastafrika, Gasteizko garaipena eta Denboraren harira muralen gainean proiekzioak egin zituzten Emilio Valenzuela, Jordi Bonet eta Joan Rodón artistek; Eskoriatza-Eskibel jauregian Stratum egon zen ikusgai Studio Chevalvert & Mirage Festival sortzaileen eskutik; Santa Maria plazan Philippe Morvan artistak sortutako Dot zegoen; Juan Gómez-Cornejok  guztiz eraldatu zuen San Maria Katedraleko Kripta Las monedas de Caronte lanarekin; Florida parkeko musika-kioskoan Playmodes taldearen Zootrop ikusi zuten bisitariek; Maria Inmaculada Katedraleko lorategietan, Javier Riera artistaren Berdeko Konstelazioa zegoen; Foru Plazan Illusion Stage-en Respira Vida erakutsi zen; San Migel Elizaren ataria eraldatu egin zuen Anna Rosa Rupp-ek bere Lightprint/Indefinite Nations lanarekin; Alamedako Markesaren plazan Nestor Basterretxea handiaren Argi Kutxak erakutsi ziren, Talka Galeriaren eskutik; eta, amaitzeko, Peñafloridako Kondearen plaza Gasteizko Arte eta Lanbideen Eskolakoek eraldatu zuten.

Sorkuntza-lan horiez guztiez gain Argizko kalejira ere izan zen, CiaMajareta konpainiaren eskutik eta, horretan, Babie Giants, Pegasus eta Transformers pertsonaiek kaleak eta publikoa alaitu zituzten. Horrek biribildu zuen antolakuntza eta bisita-kopuruaren ikuspuntutik oso arrakastatsua izan zen jaialdia. Azpimarratzeko da, bestalde, arrakasta horretan garrantzia handia izan zutela antolakuntza- eta informazio-lanetan musu truk laguntzen ibili ziren 80 bat boluntarioek.

Argiztapen-diseinuaren eta arkitekturaren arloko profesionalen zuzendaritzapean

Umbra Light Festival Vitoria-Gasteiz proiektua Carlos Torrijos eta Rafael Gallego argiztapen-diseinatzaileen eta Joaquín Pérez-Goicoechea arkitektoen zuzendaritzapean egin da, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko udalaren laguntza jaso du.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:49

 

 

 

 

 

 

 

Bi hilabeteko epean egingo dira, 54.000 euroko inbertsioari esker

Leza kaleak itxura berria izango du hemendik bi hilabetera, eta bide-segurtasuneko neurri handiagoak. Aste honetan hasi dira Balgorza enpresak egingo dituen lan hauek, 54.034,93 euroko inbertsioarekin.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatu duen bezala, Mariturri HLHIko guraso elkarteak oinezkoen pasabidea jartzeko egin zuen eskaerari erantzuteko, pasabide horretaz gain bidegorria, bizikletentzako aparkalekua eta oinezkoek erabiltzeko espazio zabala ere izango ditu.

Izan ere, Leza kaleak 4 metroko zabalerako espaloiak ditu orain, 17 metroko galtzada, hiru zirkulazio-errei, eta aparkalekuak, linean zein baterian. Hori guztia dela eta, trafikoaren abiadura oso handia da.

Egingo den esku-hartzean, oinezkoentzako pasabidea egingo da kalearen erdialdean, bizikletentzako bidea eraikiko da kale osoan —iparraldean jarriko da 310 metroko bidea, ikastetxearen ondoan—, bizikleten aparkalekuak jarriko dira, eta oinezkoek erabiltzeko espazio zabala sortuko da. Bolardoak jarriko dira atseden eta aisialdirako eremu hori ibilgailu motordunetatik banatzeko, eta bizikleta-aparkalekuz zein eserlekuz hornituko da. Trafikoa orduko 30 kilometrora motelduko da, eta errei bakarra utziko. Gainera, oinezkoentzako pasabidean lanpara berriak jarriko dira segurtasuna hobetzeko, eta aparkalekuak baterian jarriko dira, kalearen zabalera estutzeko.

Share