Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 martxoa 2019 17:00

– ‘Alonzo King Lines Ballet’ ikuskizunaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Muriel Maffe, zuzendari exekutiboa, eta Marta Monfort, Udal Antzoki Sarearen arduraduna.

Eguna: martxoak 6, asteazkena.

Ordua: 11.00.

Lekua: Principal antzokia.

———————————————————————

– Fundación Laboral San Prudencio fundazioaren “50 urte Arabako industriaren eskutik” erakusketaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Pilar García de Salazar, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatua; Esther Unceta- Barrenechea, San Prudencio fundazioaren kudeatzailea; Maider Etxebarria, Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria; Antonio Altarriba eta Antonio Rivera, erakusketaren komisarioak; Mauro Entrialgo, erakusketaren komikiaren egilea, eta José Ibarrola, erakusketaren eszenografoa.

Eguna: martxoak 6, asteazkena.

Ordua: 12.30.

Lekua: Montehermoso kulturunea, Ortuño aretoa.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:52

Udaltzaingoaren agenteek 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, hirian egindako delitu-ekintza ugarirekin zerikusia duena eta beraren gainean errekisitoria judizial bat zuena.

Simon de Anda kaleko supermerkatu batean mugikor bat lapurtu ondoren atxilotu zuten. Udaltzainak establezimendu horretara iritsi zirenerako, lapurra ihes eginda zegoen. Dena den, udaltzainek hura izan zela egiaztatu ahal izan zuten segurtasun-kameretako irudiak ikusi ondoren, eta horrexegatik, handik pixka batera, Iparraldeko Parkean topatu ahal izan zuten. Haren dokumentazioa aztertzen ari zirela, egiaztatu zuten, Gasteizko Epaitegi batek eskatuta bilatzeko, atxilotzeko eta espetxean sartzeko errekisitoria bat zuela indarrean, eta horren ondorioz, atxilotu eta epailearen esku jarri zuten.

Bi pertsona zauritu dira istripuetan

Argiketa-talde bat ikertzen ari da nola izan zen atzo San Antonio kalean gertatutako harrapaketa bat, tartean bizikleta bat nahastuta egon zena, izan ere, oinezkoen pasabidetik kanpo kalea gurutzatzen ari zen 62 urteko emakume bat harrapatu baitzuen. Bertaraino joandako larrialdi-zerbitzuek artatu zuten emakumea, eta gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

La Antonia plazan izandako beste istripu baten nondik norakoak ere ikertzen ari dira, eta bertan, TUVISAn zihoan 44 urteko bidaiari bat zaurituta geratu zen. Anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Udaltzainek beste 11 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu, baina 29 eta 51 urteko bi gidari ikertzen ari dira bide-segurtasunaren aurkako delituengatik.

Lehena Intxaurrondo kalean topatu zuten, gidaria ezohiko moduan gidatzen ari zela eta Kristo kalean pibote batzuen gainetik igaro zela adierazi zuen pertsona baten deia jaso ondoren. Alkoholemia-proban negatiboa eman zuen, baina drogak kontsumitu izana aitortu zuen.

Bigarrena Olagibel eta Bakea kaleen arteko elkargunean harrapatu zuten, alkoholaren eraginpean gidatzen ari zela.

Udaltzainek atzo 26 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 12 jarduera egin zituzten.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:50

Bi hautesleku tokiz aldatuko dira, eta beste batzuei dagozkien kaleak ere aldatuko dira

Hauteslekuen aldaketak eragindako atarietan horren berri emango du Udalak

 

Alkatetzako koordinatzaile nagusi Iñaki Gurtubaik jakinarazi duenez, apirilaren 1ean egingo da zozketa hurrengo hauteskunde orokorretarako hauteskunde-mahaietako lehendakari eta mahaikideak aukeratzeko, udaletxean.

Egun horretan bertan hasiko dira jakinarazpenak egiten, hauteskunde-batzordeak erabakitzen duen arte hauteskunde-mahai guztietan badela nahikoa kide horien osaera bermatzeko Gorte Nagusietarako hauteskundeen egunean (apirilaren 28an).

Dagokienei zuzenean jakinarazteaz gain, hauteskunde-mahaia osatzeko aukeratu ote dituzten jakin nahi duten pertsonak ere jakinaren gainean jarriko ditu Udalak; horretarako, aldez aurretik eskatu beharko dute, idatziz, herritarrei laguntzeko bulego batean, goizeko ordutegian (9:30etik 14:30era gizarte etxeetan, eta 8:30etik 14:30era San Antonio kaleko bulegoan). Informazioa pertsonala izango da, hau da, ezin da beste pertsona bati buruzko informazioa eskatu, ordezkatze-agiria eta ordezkatuaren identifikazio-agiriaren fotokopia aurkeztu ezean. Zozketan aukeratua ez gertatzeak ez du esan nahi geroago ez dela hala gertatuko, hauteskunde-mahaiak lehen zozketan osatzen ez badira hauteskunde-batzordeak zozketa gehiago egin dezan eska baitiezaioke Udalari, hauteskunde-mahaiak osatuko direla bermatuta dagoela uste duen arte.

Zozketa publikoa izango da, mahai bati dagozkion hautesle-zerrendan sartutako pertsonen artean, baldin eta irakurtzen eta idazten badakite eta 70 urtetik beherakoak badira; 65 urtetik beherakoek ere uko egin ahalko dioten 7 eguneko epean. Mahaiburuek Batxilergoko edo bigarren graduko Lanbide Heziketako titulua eduki beharko dute, edo besterik ezean, eskola graduatua edo baliokidea.

Lehendakariak eta bi mahaikidek osatzen dute mahaia, eta bakoitzeko bi ordezko izendatuko dira. Hauteskunde-mahaiko lehendakari edo mahaikide —titular edo ordezko— aukeratu dituztelako jakinarazpena jasotakoan, pertsona horiek 7 eguneko epea dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, eta horrek 5 egun izango ditu ebazteko —gerora ezingo da errekurtsorik aurkeztu—.

 Hauteslekuak lekuz aldatzea

2018ko maiatzean Gasteizko udalerriko barrutiak osatzen dituzten hauteskunde-atalak berrikusi ziren, atal batzuetan zegoen hautesle kopurua ez zetorrelako bat hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoan xedatutakoarekin; horren arabera, atal bakoitzak 500 eta 2.000 hautesle artean izan behar du.

Barruti hauetan egin da aldaketa handiena: 1. barrutia, Alde Zaharra, Zabalgunea, Koroatzea eta Pilar barne hartzen dutuena; 2. barrutia (Zabalgana, Lovaina, Mendizorrotza, Ariznabarra, San Martin, Txagorritxu eta Gazalbide) eta 3. barrutia (Salburua, Arantzabela, Arana, Aranbizkarra, Done Jakue, Anglo eta Zaramaga).

Hauteslekuetan ere zenbait aldaketa egin ziren; hauek dira nabarmengarrienak:

  • Udalak San Prudentzio kalean zituen bulegoetan zegoen hauteslekua Carmelitas-Sagrado Corazón ikastetxera aldatu zen, San Prudentzioko eraikinean Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egoitza jarri baitzen.
  • Bi hautesleku berri jarri ziren Zabalgana inguruan (Mariturri HLHIan eta Zabalganeko gizarte etxean) eta Zabalganeko HLHIkoa kendu.
  • Miguel de Cervantes HLHIko hauteslekua kendu egin da. Horri zegozkion hautesleak San Martineko udal bulegoen eta Ariznabarreko kiroldegiaren artean banatuko dira.
  • Alde Zaharreko zenbait atari Paulo Freire HHItik Erdi Aroko hiriguneko enpresa-zentrora aldatuko dira.

Hautesleku guztiak irisgarriak dira, irisgarritasuna eta bizilekuen hurbiltasuna lehenetsi baitira.

Pertsona bakoitzak bere postontzian hautesle-erroldaren txartela jaso ko du, eta horretaz gain, hauteslekua aldatu zaien atarietan horren berri argi ematen duen kartela jarriko du Udalak, herritarrek botoa non eman behar duten jakin dezaten.

 Hauteslekuaren aldaketa puntuala San Prudentzio eguna dela eta

Bestetik, hauteskunde orokorrak San Prudentzio egunean izango direnez, Udalak egokitzat jo du Armentiako kultur etxean jarri ohi den hauteslekua Mendizorrotzeko kiroldegira aldatzea, sor daitezkeen eragozpenak saihesteko.

2019ko apirilaren 28ko Gorte Nagusietarako hauteskundeetan baino ez da aldatuko, eta hurrengoetan Armentiako kultur etxean jarriko da berriro hauteslekua. Gainera, Mendizorrotzeko kiroldegiaren aurreko aparkalekuan lekua erreserbatuko da mugikortasun murriztuko pertsonentzat, hauteslekura errazago iristerik izan dezaten. Udala Armentiako administrazio batzarrarekin koordinatu da bertako hautesleei aldaketaren berri emateko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:40

Gasteizek “Best MICE Destination Europe 2019” saria jaso du; Business Destinations aldizkariak ematen du sari hori, zeina American Express-ekiko lankidetzan argitaratzen baita, negozio-bidaiari globalei eta negozio-bidaien industrian lan egiten dutenei zuzendurik. ACTE bidaia korporatiboen alorreko exekutiboen elkartearen argitalpen ofiziala da, halaber; munduko antolakunde nagusietako 2.500 kidek baino gehiagok osatzen dute hori, eta urtean orotara 2.500 milioi dolarreko gastua egiten dute bidaia korporatiboetan.

Aitorpen horrek udal talde politikoek eta hiriko sektore turistikoak adostutako Turismoko Gida Planaren helburuetako bat berresten du: Gasteiz biltzar eta jardunaldietarako helmuga gisa kokatzea, eta Europa biltzar jauregia turismo iraunkorraren ikurtzat agerraraztea.

MICE (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions) kontzeptua negozio-turismoarekin dago lotuta, hau da, bidaiaren xedea lanarekin, lanbidearekin edo elkarteekin lotutako jarduerak direnean, hala nola lan-bilerak, biltzarrak, konbentzioak, pizgarri-bidaiak eta antzeko bilkurak (jardunaldiak, topaketak, konferentziak, sinposioak, foroak, mintegiak, ikastaroak…), helburu eta tamaina ezberdinetakoak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:35

 

Berriz ere 2019 urteko programazioarekin dator “Gauekoak”, proposamen eta ekintzaz josia eta betiko 2 denboraldietan, Udaberria-Uda eta Udazkenekoa, izan beharrean aurten martxotik urrira garatuko den denboraldi bakar batekin.

 

Gauekoaketik aisialdiarekin, kulturarekin eta gazteekin erlazionatutako “marka” bezala ezagutzearen helburua mantentzen dute, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat ekintza kultural alternatiboak bilatuz eta aldarrikatuz eta denboraldi honetarako berriz ere egutegi dinamikoa eta ekintza askotarikoarekin prestatuz.

+Info

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:21

Bihartik aurrera eman ahalko da izena hautaketa-prozesurako, eta maiatzean eta ekainean egitea aurreikusi da; Donostiako Eskolak koordinatuko du, eta probetako batzuk Gasteizen egingo dira

Luis Aranburu Musika Eskolak eta José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak ikasturtean zehar sortzen diren beharrak betetzeko lan-poltsa bateratua osatuko dute Euskadiko beste 30 ikastegirekin batera, Donostiako Musika eta Dantza Eskolak koordinaturik.

Eraginkortasun arrazoiak direla eta, bi erakunde publiko horiek, zeinen lehendakaria Estíbaliz Canto zinegotzia baita, kudeatzeko gomendioa egingo diote Donostiako Musika eta Dantza Eskolari lan-poltsak batera kudeatu ditzan eta hautatze-prozesu bateratu horiek sustatu ditzan.

30 eskola hitzartu izana arrakasta handia da, eta etorkizunean erakundeen artean lankidetzan aritzeko bidea erakusten du”, nabarmendu du Cantok. “Gainera, zalantzarik gabe, irakasteko dugun gaitasuna hobetzea ekarriko du, eta beraz, ikasleei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak”.

Bihar, hilak 6, hasiko da izena emateko epea, apirilaren 4ra arte. Udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos) egin ahalko da, baita herritarrei laguntzeko bulegoetan ere.

Probak maiatzean eta ekainean egitea aurreikusi da; horri esker, Kontserbatorioak lan-poltsa propioa izango du, orain arte ez baitzuen horrelakorik. Musika Eskolari dagokionez, 2013ko eta 2015eko LEPen ondorioz osatutako zerrenden eta 2015ean osatutakoaren osagarria izango da lan-poltsa berria, horiek agortzen badira, batzuetan gertatzen den bezala.

Bestetik, Musika Eskolan zenbait ikasgaitako probak egingo dira: zurezko haizea, antzinako musika-tresnak, harmonia, musika-hastapenak eta musika-informatika.

 

 

Share