Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 martxoa 2019 17:00

Erosketa publiko arduratsurako aukerei buruzko prestakuntza jardunaldia. Gasteizko Udalaren erosketa publikorako jarraibide berriaren aurkezpena.

Parte hartzailea: Nerea Melgosa, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzia.

Eguna: Martxoak 15, ostirala:

Ordua: 10.45

Lekua: Landatxoko gizarte etxea. Erabilera askotarako gela.

—————————————————————

– Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Alkateak Tokiko Gobernu Batzarrean landutako gaien eta Udalarekin lotutako beste gai batzuen berri emango du.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, martxoak 15

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:12

 

 

 

 

Bartzelonan izango da martxoaren 20an eta 21ean, eta Estíbaliz Canto zinegotzia izango da ordezkaritzaren buru

Kirol Zerbitzuaren ordezkaritza batek, Estíbaliz Canto zinegotzia buru duela, Bartzelonan martxoaren 20an eta 21ean egingo den “Kirola Hiri Handietan” izeneko nazioarteko biltzarrean hartuko du parte. Antolatzaileek Gasteiz gonbidatu dute hizlari gisa parte har dezaten eta azal dezaten zer ezaugarrik ahalbidetzen duten gure hiria kirol ekitaldi handiak antolatzeko egokia izatea eta zer kirol-politika aktibo garatzen diren Gasteiz kirolaren hiri izateko.

Biltzar hori foro bat izango da eta, horretan, kirolari eta/edo udal ekintzari loturiko hainbat esparrutako (unibertsitatea, kirola, politika, esparru teknikoa) adituek “kirola hiri handietan” gaia aztertu eta horren inguruko eztabaida egingo dute, etorkizunera begira. Hala, hiri handietan kirolaren, ariketa fisikoaren eta bizimodu osasungarriaren sustapenean aldaketa positiboak eragiteko helburua duten zenbait ildo politiko nagusi ezartzeko aukera izango dute eta, gero, ildo horien barruan ekintza berariazkoak zehaztekoa. Horretarako, esperientzien arteko sinergia, prestakuntza eta parte-hartzea izango dira ardatz.

Cantok nabarmendu du biltzarra “beste hiri batzuek kirol-hiri gisa garatzeko zer eredu duten ikasteko ez ezik, Gasteizek bere eredua esportatzeko ere aukera ederra izango dela ”.

Ildo horretan, Gasteizko ordezkaritzak aukera izango du azaltzeko zer ezaugarrik eta kirola era integralean garatzeko zer politikak ahalbidetu duten Gasteiz kirolaren hiri izatea eta hirian zenbait lorpen erdiestea; izan ere, besteak beste, Gasteizko kirol-instalazioek 95.000 harpidedun dituzte, hiria bera kirol-instalazio gisa erabiltzen da eta kirol ekitaldi handiak egiteko ahalmena ere badu. Gainera, beste hiri batzuek garatzen dituzten esperientzietatik ere ikasteko aukera izango du ordezkaritzak Sailak eman nahi duen salto kualitatiboaren estrategia hobetzeko; hau da, hiria kirolaren hiriburu eta kirola hiriaren kalitate-ardatz bihurtzeko estrategia fintzeko.

Biltzarra bost alorretan banatuta egongo da:

  • Instalazioak: Zer instalazio eta nolakoak beharko ditugu etorkizun hurbil eta ertainean ariketa fisikoa eta kirola egiteko? Oraindik baliozkoak al dira orain arte jarraitutako irizpideak? Nola erreformatu behar dira? Nolakoa izan behar du kudeaketa ereduak?
  • Espazio Publikoa. Gaur egun ariketa fisikoak eta kirolak horretarako bereziki sortutako instalazioak gaineztu dituzte, eta hiri-ingurunea eta ingurune naturala berenganatu dituzte. Nola kudeatu behar da gertakari hori era iraunkorrean gara dadin eta ez dadin erabilera desberdinen arteko gatazkarik sortu? Zer berariazkotasun dituzte hiri-inguruek zentzu horretan?
  • Hiri aktiboak: Ariketa fisikoa eta kirola besterik gabe sustatzeaz gain, hiri-inguruetan ariketa fisiko osasungarria bultzatzea eta erraztea ezinbestekoa da. Nola egin daiteke hori? Zer jardunbide egoki aurkitu dira gai honi dagokionean? Nondik jo behar dute sustapen-ildoek?
  • Kirola eta gobernantza: Aro aldaketa baten muin-muinean gaude. Posible ahal da kirola eta ariketa gobernatzeko lehengo eredu berei eustea? Zer norabide hartu horiek aldatzeko? Zer alderdi gehitu behar zaizkie eta nola moldatu behar dira lehendik zeudenak? Zer modelok dirudite egokienak helburuak lortzeko?
  • Ekitaldi handiak: Hiriak jadanik ez dira nazioarteko kirol txapelketa handien jokaleku hutsak. Bestalde, iraganeko harremanak –helburu komertzialak soilik zituztenak– aldatuz joan dira udalentzat eta, batez ere, hiritarrentzat aberatsagoak eta onuragarriagoak diren formatuei lekua uzteko. Nola egin behar da aurrera zentzu horretan? Zer ikuspuntu dute horretan zeresana duten instituzio publikoek?

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:40

 

 

 

 

 

 

 

IWINETC 2019k workshop batekin jarraitzen du Laguardian

IWINETC 2019 Enoturismoaren Nazioarteko Kongresuak gaur jarraitzen du enpresentzako workshop edo lan-jardunaldi batekin Laguardian eta mundu osoko turoperadoreei eta prentsa espezializatuari zuzendutako bidaiekin Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko baliabide enoturistikoak haiei erakusteko.

 

IWINETC 2019k arrakastaz amaitu zituen atzo ponentzien, debateen eta dastaketen bi jardunaldi Gasteizko Europa Kongresu Jauregian eta gaur goizetik aurrera Arabako Errioxara eraman du bere jarduera-programa, zehatzago esanda, Laguardiako Villa Lucía Ardoaren Zentrora, enpresentzako workshop batekin.

Lan-jardunaldi horrek aukera emango die Arabako Errioxako, Arabako gainerako lekuetako eta Euskadiko upeltegiei, hotelei eta enpresa turistikoei beren zerbitzuak eta proposamenak aurkezteko ardoaren turismoan espezializatutako mundu osoko berrogeita hamar bidaia-agentzia eta turoperadoreri. Agentzia eta turoperadore horiek taldeekin, bakarkako bidaiariekin eta kongresuetako turismoarekin egiten dute lan.

Gainera, gaur, osteguna, hasi dira press trip eta fam trip bidaiak, enoturismoan espezializatutako hedabideei eta turoperadoreei zuzenduak ‒Estatu Batuak, Australia, India, Erresuma Batua, Norvegia, Hegoafrika eta Australiakoak‒ Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko baliabide enoturistiko nagusiak haiei erakustearren.

Hala, nazioarteko kazetariek eta bidaia-agentziek Arabako Errioxako zenbait upeltegi bisitatuko dituzte, oliba-olio eta ardo-dastaketa komentatuetan parte hartuko dute, eskualdeko hotelak eta jatetxeak ezagutuko dituzte, eta Laguardia eta Bastida herrietako erakargarritasun turistiko nagusietatik ibiliko dira. Eta, gainera, euskal gastronomia ospetsuaz gozatzeko aukera izango dute.

Bestalde, bidaia horiek Arabako beste baliabide turistiko batzuetarako bisitaldiak hartzen dituzte barnean: Añana Gesaltza eta Gasteizko Erdi Aroko Almendra, txakolindegiak eta jatetxeak Getarian, Bakion eta Plentzian, eta ibilbide gidatuak Bilbotik eta Donostiatik. Programak leku bat gordetzen du Euskadiko jatetxe onenetako batzuk ezagutzeko.

Enoturismoan espezializatutako prentsari eta turoperadoreei zuzendutako bidaiak marketineko estrategia bat dira helmuga ezagutzera emateko. Helburua hauxe da, kasu batzuetan nazioarteko hedabideetan helmugak oihartzuna izatea eta, besteetan, bidaia-agentziek eta turoperadoreek bezeroei aurkezten dizkieten bidaien eskaintzan helmuga barnean hartzea.

IWINETC 2019 Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua sektorearen munduko elkarraldi garrantzitsuenetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesa jaso du, baita Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen lankidetza ere.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:24

 

 

 

 

 

 

 

2018ko proiektu artistikoen deialdiko bigarren proiektua da.

Gaur aurkeztu da 2018ko proiektu artistikoen deialdiko bigarren proiektua. Irati Inorizaren “Blue: contact line: Red”. Artistak berak egin du aurkezpena Kultura, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzia den Estíbaliz Cantorekin batera. Martxoaren 15etik apirilaren 21era bitartean egongo da ikusgai Montehermoso kulturuneko lehen solairuan.

“BLUE: Contact Line: RED” pieza aribidean dagoen eta harremanak –estekatze-ekintza gisa ulertuta– aztertzen dituen ikerlan artistiko baten zati da. Irati Ironizak bestearekiko harreman fisiko edo birtualak eragindako ukimena bitarte, gorputzen artean gertatzen den hori aztertzen du proiektu honetan.

Horretarako, borroka hartzen du abiapuntu –bereziki, emakumeena– eta performance bihurtzen du. Koreografia oso bat da, zein, bere keinu eta gorputz-posizioetan, gertatzeko dagoenaren gertakari den. Harremanezko konexio gero eta sarriago eta ugariagoen garaia, zenbait denbora-espazio sistematan.

Proiektua ikus-entzunezko instalazio batean islatuta aurkezten digu egileak, lan-prozesuan zehar sortutako objektu eta marrazkiak lagun.

Proiektuan parte hartu dute Aranako Borroka Klubak, Burlatako Borroka Klubak eta Munoako Borroka Klubak.

 

 

 

 

 

 

Jarduera osagarri bat ere egongo da, performance/lantegi bat. Lantegi hori apirilaren 13an izango da 11:30etatik 13:30etara eta Iratik berak zuzenduko du. Erakusketaren azalpen bat emango du, performancea prestatuko da eta 13:00etatik aurrera jendaurrean aurkeztuko da landutakoa. Horretan parte hartzeko aurretiaz eman behar da izena info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org. helbidean. Doako jarduera da.

Balmaseda, (1992) EHUn egin ditu bai graduko ikasketak, bai eta Ikerketa eta Sormena Artean izeneko masterra ere. Ondoren, Tomas Rullerrek zuzendutako Atelier de Performancen osatu zituen ikasketak, VUT Unibertsitatean (Brno, Txekiar Errepublika). 2017an Casal Solleric Artista Erakusketaren Saria irabazi zuen, eta FUTURO PRESENTEra gonbidatu zuten (INJUVE, Madril), 30 urtetik beherako artista emergenteen kategorian. 2018an, bere proiektuak, Montehermosoko deialdian (INJUVE 2018) hautatua izateaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso zuen WHAT A BLUE! proiektua garatzeko.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:07

2019ko ideia gazteen HAZIAK lehiaketaren zazpigarren ediziora proiektuak aurkezteko epea ireki da hurrengo maiatzaren 6ra arte. Lehiaketa horren helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskaintzen zaie: proiektua gorpuzteko espazio baten bilaketa, materiala erostea, baimenak eskuratzen laguntzea, proiektuaren zabaltzea, etab., horiek dira proiektu batek jaso ditzakeen laguntzetako batzuk.

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian kontsulta daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitoria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da.

Lehiaketa prozesu bizia da eta ez da amaitzen ideiak aurkezte hutsarekin. Lan saio kolektiboa izango dugu. Bertan lehiaketara aurkeztu diren pertsonek elkar ezagutzeko eta besteen ideien berri izateko unea izango da, eta bide batez, proiektuek hainbat ekarpen on jaso ahal izango dituzte.  Lan saioaren ondoren, nahi izanez gero, taldeek proiektua berridatzi dezakete eta berriz ere aurkeztu ahal izango dute.

Gazteria Zerbitzuak bultzatzen duen lehiaketa honen bitartez 81 proiektu atera dira aurrera aurreko sei ediziotan, askotarikoak gainera: arteari, osasunari, kirolari, zinemari, harremanei  edo eta gai sozialei lotutakoak, besteak beste.  Interes aniztasun hori, hiriko gazteria anitz baten isla dugu.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:27

Oinez zihoan 54 urteko emakume bat zaurituta geratu zen atzo, Honduras kalean bizikleta batek harrapatu ondoren.

Bizikletan zihoan 18 urteko emakume batek beste bizikleta bat jo eta bere bizikletaren kontrola galdu ondoren, bizkarrean jo zuen oinez zebilen emakumea. Talka horren ondorioz, oinez zihoan emakumea lurrera erori eta lesio batzuk izan zituen, eta hori dela eta, anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen. Bizikletan zihoan emakumea ere artatu behar izan zuten larrialdi-zerbitzuek han bertan, nahiz eta ez zen beharrezkoa izan ospitalera eramatea.

Udaltzainek beste 13 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 17 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 10 jarduera egin zituzten.

Ur-ihesa

Suhiltzaileek gaur goizeko seietan esku hartu behar izan dute, Errege-erregina Katolikoen kaleko etxebizitza batean ur-ihes bat izan delako.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:26

 

  • Erakundeek eta Arabako hiriburuko ostalaritzak osasun arazoak dituzten pertsonentzako komunen mapa bat eskainiko dute

 

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza akordioa sinatu dute ACCU Crohn Gaixotasuna eta Kolitis Ultzerosoa dutenen Elkartearekin, osasun arazo bat daukaten eta komun bat urgentziaz erabili behar duten pertsonek aukera izan dezaten komuna erabiltzeko Arabako hiriburuko hainbat lekutan.

“Beharra daukat-Lo necesito” programaren bidez, pertsona hauen bizitza erraztu nahi da. Gaixo hauei gehien estutzen eta arduratzen dien arazoetako bat da etengabe eta batzuetan ustekabean komunera joateko premia daukatela.

Askok urrituta izaten du bere bizi kalitatea horren ondorioz, asko kostatzen baitzaie etxetik ateratzea edo bizitza soziala egitea, beldur direlako ez dutela komun bat eskura izango behar dutenean.

Xedeak dira gaixoen bizi kalitatea hobetzen laguntzea, premia izaten dutenean komuna azkar eta doan erabiltzeko aukera emanez; gizarteari informazioa eman eta kontzientziatzea hesteetako hanturazko gaixotasunen inguruan (Crohn gaixotasuna eta kolitis ultzerosoa) eta gaixoen premien inguruan, eta ekimen honekin bat egiten duten talde, establezimendu eta lokalek jakitea zer diren hesteen hanturazko gaixotasunak eta haien ondorioak.

Proiektu hau hauexei bideratua dago: ondeste minbizia duten pertsonak, hesteetako hanturazko gaixotasuna duten pertsonak, pertsona ostomizatuak, pertsona kolostomizatuak eta heste minbera duten pertsonak.

+INFO: http://www.beharradaukat.eus/

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:21

Afanis elkarteak, Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzak eta Arabako erakunde publikoek antolatzen dute “Oporrak Bakean” programa

 

Aurreikusten da haur askok parte hartuko dutela lehenengo aldiz programan; horregatik familia gehiago behar dira

 

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Ume Sahararrak Hartzeko Familien Arabako Elkarteak (Afanis) eta Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzak gaur goizean dei egin diete Arabako familiei saharar errefuxiatuen kanpamentuetako haurren bat euren etxeetan har dezaten uda honetan.

Aurten aurreikusten da haur askok parte hartuko dutela programan, eta, ondorioz, haurrak hartzeko prest dauden familia gehiago behar dira. Horregatik, dei egin dute parte hartzeko Afanis elkarteak eta Frente Polisarioak Arabako erakunde publikoekin batera kudeatzen duten “Oporrak Bakean” programan.

Hala adierazi dute prentsaurreko batean Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren foru-diputatuak, Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Alkatetzako koordinatzaile nagusiak, Irune Lujambio Ume Sahararrak Hartzeko Familien Arabako Elkarteko (Afanis) lehendakariordeak eta Abdulah Arabi Euskadiko Frente Polisarioaren ordezkariak.

Lau erakundeek lankidetza-hitzarmena dute “Oporrak Bakean” aldi baterako harrera-programa egiteko, udan bi hilabetez, saharar herriaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko hurbilketa sustatzeko eta Arabako gizartea sentsibilizatzeko. Halaber, bultzatzen du programako haurrek bi hilabetez goza dezaten basamortuko euren eguneroko bizimodua ez bezalako errealitate batez; laguntza medikoa eta elikadura orekatua ematen dizkie, eta, aldi berean, haur sahararren eta arabarren arteko kultura-trukea sustatzen du.

Haur horiek Algeriako Hamada izenez ezagutzen den Sahara basamortuko eremuko errefuxiatu-kanpamentuetan bizi dira urte osoan, bizitzeko eremurik latzenetan, egoera eskasetan eta 1975az geroztik dirauen behartutako erbestealdian. Programak atseden bat eman nahi die, Sahara basamortutik atera ahal izateko udako hiletan, horietan 55 °C-etatik gorako tenperaturak izaten baitira. Gure lurraldean ematen dituzten bi hilabete horiek funtsezkoak dira etxera osasuna hobetuta eta indarberrituta itzul daitezen, eta, hala, indartsuago aurre egin diezaioten urtearen gainerakoari.

Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren foru-diputatuak agerian jarri du “Oporrak Bakean” programaren balioa. Izan ere, alde batetik haur sahararrei aukera ematen die familia baten beroa sentitzeko, beren etxeetatik milaka kilometrora egonik ere. Eta, beste alde batetik, Arabako familiei aukera ematen die “gertuagotik ezagutzeko sahararren kanpamenduen errealitatea, eta elkartasuna emateko han baldintza gogorretan bizi diren milaka familiei, eta helarazteko hemen familia oso bat dutela, arabarra eta Euskal Herrikoa, haien kausaren eta eskubideen alde egiten duena”. “Programarekin, haur saharar bati ateak irekitzeaz gain, arnasa eta laguntza ematen diogu herri oso bati, zeinak 43 urte baitaramatza errefuxiatuta, erreferendum bidez autodeterminaziorako bere eskubidea berma dadin itxaroten”. Oporrak Bakean “giza elkartasuneko esperientzia eta gizarte-eraldaketarako proiektua da, baina, beste ezer baino areago, erakusten du euskal gizarteak saharar herriari ematen dion sostengua, bere etorkizuna libreki erabakitzeko aldarrikapen zuzenean”, azaldu duenez.

Gasteizko Udaleko Alkatetzako koordinatzaileak, aldiz, berriro dei egin die gasteiztarrei haur sahararrak euren etxeetan har ditzaten, eta gogorarazi duenez, “Gasteiz izan zen hiri aitzindarietako bat Sahararekiko elkartasunean, eta, horretarako, erakunde publikoen laguntza ez ezik, funtsezkoa izan ziren familia horiek guztiak, zeinak urtero-urtero uda ematen baitute basamortu babesgabean egoera latzetan bizi behar duten haur sahararrei laguntzen eta maitasuna eskaintzen. Eskerrak eman nahi dizkiet bereziki, argia eta babesa izan baitira ehunka haurrentzat”.  Horretaz gain, Gurtubaik nabarmendu duenez, “jarraituko dugu eskatzen herri sahararraren eskubide zibil, politiko, ekonomiko eta sozialak errespeta ditzatela lurralde okupatuetan, eta ez gara inoiz etsiko Giza Eskubideen aldeko aktibisten kontrako jazarpena salatzen”.

Iaz, guztira, Arabako 47 familiak hartu zituzten Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetako 32 neska eta 15 mutil euren etxeetan, udako bi hiletan, Oporrak Bakean programaren barruan.

Aldi baterako harrera-programa honetan parte hartu nahi dutenek, telefono-zenbaki hauetara deitu dezakete: 650 134 011, 665 711 947 eta 696 348 315. Edo mezua bidal dezakete afanisalava@gmail.com helbide elektronikora.

 

Share